Jonathan Swift: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MerZab (eztabaida | ekarpenak)
MerZab (eztabaida | ekarpenak)
13. lerroa:
Swiftek, Moor Parken, Esther Johnson izeneko zortzi urteko neskatila ezagutu zuen eta bera izan zen bere tutore eta aholkularia, "Stella" ezizena emanez. Biek harreman hurbila baina anbiguoa izan zuten Estherren bizitza osoan zehar<ref name=":1" />.
 
[[1694]]an, Swiftek Moor Parketik alde egin zuen. Izan ere, Templek Swiften lana balioesten bazuen ere, honek ez zuen ikusten Templeren ondoan gizartean aurrera egiteko bidea. Irlandako Elizan, [[Anglikanismo|anglikanoan]], apaiztu zen eta [[Belfast]] inguruko herri batean, Kilrooten, hasi zen lanean. [[1696|1696an]], Templek berriro deitu zuen bere [[memoriak]] eta [[Eskutitz|gutunak]] prestatzen laguntzeko, argitaratu ahal izateko eta Moor Parkera itzultzean 15 urteko gazte bihurtuta zegoen Stellarekin egin zuen topo berriro, bat-bateko maitemina sentituz<ref name=":3">{{Erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=|izenburua=Jonathan Swift|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=|url=https://ekarriak.armiarma.eus/?i=298|aldizkaria=ekarriak.armiarma.eus|sartze-data=2019-11-22}}</ref>. Denbora horretan, Swiftek bere lehen lana idatzi zuen,''The Battle of the Books'', [[1704]]<nowiki/>ra arte argitaratu ez zena.
 
=== Helduaroa ===
20. lerroa:
Orduan argitaratu zuen anonimoki bere lehen [[panfleto]] politikoa, ''a Discourse on the Contests and Dissentions in Athens and Rome'' ([[1701]]) izenekoa, [[Whig (Erresuma Batua)|whig]] alderdiaren defentsan, baina hauek Swiften Elizaren aldeko interesen alde ez zutenez egiten, [[Tory (Erresuma Batua)|toryra]] pasa zen<ref name=":1" />. [[1704|1704an]] ''A Tale of a Tub'' idatzi zuen, bere garaikideak kritikatzen zituen satira bat, eta [[Ana Britainia Handikoa|Ana]] erregina erabat atsekabetu zuen, blasfemotzat hartzen zuena; gainera, ''The Windsor Prophecy'' Swift liburuan, ukimen falta harrigarriarekin, Erreginari norengan fidatu behar zuen aholkatzea baimendu zen, eta ordutik aurrera bereziki kontrakoa izango du. [[1703]] eta [[1714]] artean apaiz lanetan aritzeko denbora izan zuen, lan gutxi ematen ziotenak, eta [[1708|1708an]] lan [[Teologia|teologiko]] oso garratz bat argitaratu zuen, ''An Argument Against Abolishing Christianity'', kristautasunari, bereziki anglikanoa, egindako kritika garaikideen aurka, [[librepentsalari]], [[Deismo|deista]], antitrinitario, [[Ateismo|ateo]], soziniar eta dissenter deiturikoen aldetik.
 
[[1710]] eta [[1714]] urteen artean gobernuaren aholkularia izan zen eta oso pertsonaia boteretsua bihurtu zen, bere umore satirikoaren kaustikotasunagatik izugarria. [[1713|1713an]] Dublineko St. Patrick katedralaren dekano izendatu zuten, hori izanez lortu zuen kargurik gorenena<ref name=":1" />, [[Ana Britainia Handikoa|Ana]] erreginak ez baitzuen Swift gogoko. 1714an Dublinen kokatu zuen bere bizilekua, eta bertan Esther Vanhomrigh gaztearekin bizi izan zen<ref name=":3" />, [[1723|1723an]] hil zen arte, berarentzat Vanessa izena sortuz (neskaren izenaren eta abizenaren hasierako letrekin sortutako [[Neologia|neologismoa]]) baina beste Estherrekin ("Stella") zuen harreman edo ezkontza sekretua ezkutatu zion, Irlandan ere bizi zena, berak bere kabuz jakin zuen arte. Garai horretakoak dira [[Irlanda|Irlandaren]] aldeko bere panfleto anonimoak, aldian aldiko [[Gosete|goseteek]] astindua, [[Ingeles (herria)|ingelesen]] gehiegikeria ekonomikoen aurka<ref name=":4">{{Erreferentzia|izenburua=Jonathan Swift - Gulliver-en bidaiak|url=https://www.armiarma.eus/unibertsala/swift/swif01.htm|aldizkaria=www.armiarma.eus|sartze-data=2019-11-22}}</ref>. Irlandarren alde idatzi zituen hainbai liburuxka horiek gorenera iritsi ziren ''Proposamendu apal bat'' <ref>{{Erreferentzia|izenburua=Ibinagabeitia Proiektua / Xaguxarra-1 (1980)|url=https://andima.armiarma.eus/xagu/xagu0124.htm|aldizkaria=andima.armiarma.eus|sartze-data=2018-12-12}}</ref> testuarekin, [[1729]] urtekoa; bertan modu [[Ironia|ironikoan]] irlandar jendearen egoera latza eta pairatzen zituen gabeziak salatu zituen<ref name=":2" />. Orohar, politikoki oso aktiboa izan zen bere bizitzan, Irlandarren alde borrokatuz eta gogor kritikatuz britainiar gobernuaren bidegabekeria<ref name=":3" />.
 
Modu anonimoan argitaratu zituen ''Gulliverren bidaiak-en'' lau zatiak [[1726|1726an]], lehen biak ziur aski [[1720]] inguruan idatziak izan ziren arren; [[satira]] konplexu bat da, eta bere maisulan ezagunena. Gaur egun haurrentzako obra bat bezala irakurtzen da, nahiz eta gizakiaren aurkako satira bat izan, garaiko ohiko [[Bidaldi liburu|bidaia-liburuen]] [[parodia]] bat eta baita [[ipuin]] bat ere<ref name=":4" />.
 
Urte bereko [[Irail|irailean]] [[1728|1728.]] urtean Stella hil zenean [[depresio]] larria eduki zuen Swiftek. Bere osasuna gaixotasun misteriotsu baten eraginpean geratu zen, dirudienez [[Neurologia|neurologikoa]], [[1738]]. urteaz geroztik: absentziak, [[Tinnitus|akufenoak]], [[Bertigo|bertigoak]], oroimen galerak eta [[1742|1742an]] begi batean [[tumore]] bat irakurtzea ere galarazten ziona<ref>{{Cite book|hizkuntza=es|izenburua=Panorama de las literaturas Daimon III. Inglaterra y América del Norte.|urtea=1969|abizena=Thoorens|izena=Léon|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=Barcelona: Daimon|ISBN=}}</ref>. Bera horretaz ohartzen zen, eta "erotuta nago" esaten zuen.
29. lerroa:
 
== ''Gulliverren bidaiak'' ==
''Gulliverren bidaiak''<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Jonathan Swift - Gulliver-en bidaiak|url=https://www.armiarma.eus/unibertsala/swift/|aldizkaria=www.armiarma.eus|sartze-data=2018-12-12}}</ref> liburuak, umeentzako abenturazko liburu gisa hartua izan bada ere, asmo politikoa duen testua da, [[1726|1726ean]] argitaratua<ref name=":3" />.
 
Benjamin Motte editoreak testua aldatu zuen iraingarriegi iritzi zionean, bereziki auzi juridikoetan edo Ana erreginaren defentsan. Lanak arrakasta herrikoi handia izan zuen (urte berean hiru aldiz berrinprimatu zen, eta hurrengoan beste bat, non frantseserako, alemanerako eta holandarrerako itzulpenak ere inprimatu ziren, gainera edizio pirata ugari egin ziren), eta berehala, jarraipenak, parodiak eta "deszifratze" saiakerak eragin zituen, laster ahaztuak izan zirenak; [[1728|1728an]], [[Georg Philipp Telemann]] musikagile barrokoak bost mugimenduko suite bat konposatu zuen liburuan inspiratua; baina garaiko kritikak, [[Samuel Johnson]] doktorearen arabera txundituta, "Ez zuen jakin zer esan", harik eta, azkenean, obrari neurriz gaineko [[Misantropia|misantropikoa]] izatea leporatu zioten arte. Jatorrizko eskuizkribua desagertu egin zen, baina [[1735|1735ean]] editore irlandar batek, George Faulknerrek, arketipoaren kopia baimendu bat eskuratu zuen eta, dirudienez, Swiftek berrikusi zuen Motteren zentsurarik gabe, eta inprimatu egin zuen; edizio honek ''A letter from Capt. Gulliver to his Cousin Sympson'' gutuna darama erantsita, non Motteren murrizketez, gehitzeez eta desitxurez kexatzen den. Horregatik jotzen da edizio hau testua eratzeko onena.