«Euskal Herria»: berrikuspenen arteko aldeak

 
==== Euskal Herriko erdal literaturak ====
Euskal Herriko erdal literaturetan ere baditugu egile handien izenak. Erdi Aroan gaztelaniaz idatzi zuen [[Gonzalo de Berceo]] Errioxako idazlea ziur aski euskalduna zen. Geroztik mendez mende asko izan dira gaztelaniaz idatzi dutenak, esaterako, [[Felix Maria Samaniego]], [[Francisco Navarro Villoslada]], [[Miguel Unamuno|Miguel de Unamuno]], [[Pío Baroja|Pio Baroja]], [[Isidoro Fagoaga]], [[Juan Larrea]], [[Ignacio Aldekoa]], [[Blas de Otero]], [[Angela Figuera]] (1902-1984), [[Gabriel Celaya|Gabriel Zelaia]], [[Ernestina Champourcin]] (1905-1999), [[Ramiro Pinilla]] (1923-1914), [[Pablo González de Langarika]] (1947-2016) eta zuzentzen zue ''[[Zurgai]]'' poesia-aldizkaria, [[Fernando Aramburu]] (1959).
 
Frantsesez idatzi dutenen artean XVI. mendean [[Martin Oihartzabal]] dugu. XIX. mendean [[Agosti Xaho]] (1811-1858) zuberatarrak gure kulturan eragin handia izan duten liburuak argitaratu zituen. Mende horretan beste idazleak ditugu: [[Piarres Ihartze]] (1765-1843), [[Jean-Baptiste-Pierre Lafitte]] (1796-1879). XX. mendean [[Louis Dassance]] (1888-1976), [[Sophie Andouin-Mamikonian]] (1961), [[Xavier Mauméjean]] (1963), [[Marie Darrieussecq]] (1969), [[Michaël Blauwart]] (1971)...
 
Beste hizkuntzetan idatzi duten egile ezagunak ere badira: [[Hebreera]]z, [[Yehuda Halevi]] (1070-1141) eta [[Benjamin Tuterakoa]] (1130-1173) ditugu, biak juduak eta [[Tutera]]koak; [[arabiera]]z, [[Al-Tutili]] (1092-1126), Tuterako poeta; [[Gaskoi (hizkuntza)|gaskoia]]z, [[Pierre Lesca de Hitze]] (1729-1807) eta [[François Batbedat]], (1745-1806); eta [[okzitaniera]]z, [[Gilen Tuterakoa]] (1199-1214), [[Jan Gaztelu-Etxegorri]], ezizenez Jan deu Sabalòt (1896-1981) edo [[Joan-Miquèu Dordeins]] (1954).
 
<gallery mode="packed" heights="200">
Fitxategi:ריהל_ראלי_(cropped).jpg|Tuteran jaiotako [[Yehuda Halevi]].
Fitxategi:Francisco_Navarro_Villoslada,_en_La_Ilustración_Católica.jpg|[[Francisco Navarro Villoslada]] idazle erromantikoa.
Fitxategi:Miguel_de_Unamuno_Meurisse_1925.jpg|Miguel Unamuno.
Fitxategi:Ramiro_Pinilla.JPG|[[Ramiro Pinilla]] bizkaitarra.
</gallery>
 
=== Filosofia ===
37.949

edits