Euskal Herria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
692. lerroa:
Euskal literatura idatzia oso berandu agertu zen. Euskal Herriko literatura nagusia mendetan [[Ahozko euskal literatura|ahozkoa]] izan da. Lehendabiziko zeharkako [[ahozko euskal literatura|ahozko literaturaren]] aipamenak [[1452]]ko [[Bizkaiko Foru Zaharra|Bizkaiko Foru Zaharrean]] agertu ziren. Honek emakumeei libelo sutsu moduko koplak abestea debekatu zuen. Orduko kronistek mota honetako kopla asko bildu zituzten, batzuek herri tradizioan luzaroan zirauten eta beste asko transkribatuak ziren, adibidez: ''[[Milia Lasturkoren eresia]]'' ([[XV. mendea]]), ''[[Errodrigo Zaratekoaren eresia]]'' ([[XV. mendea]]), ''[[Aramaioko kantua|Pedro Abendañoren kanta]]'' ([[1443]]), ''[[Martin Bañezen eresia]]'' ([[1464]]), ''[[Ahetzeko anderea]]ren hirugarren kanta'' ([[1425]]).
 
XVI. mendean [[Euskal literatura]]n, [[Bernart Etxepare]]ren ''[[Linguae vasconum primitiae]]'', ([[1545]]), liburua da inprimatu zen lehen liburua, eta XVI. mendekoak dira, baita, [[Lazarragaren eskuizkribua|Joan Perez Lazarragakoren eskuizkribua]], [[Joanes Leizarraga|Leizarraga]]ren [[Biblia]] (Itun Berriaren lehen euskarazko bertsioa), [[atsotitz]] bilduma batzuk ([[Esteban Garibai|Garibairen]] bilduma, [[Refranes y Sentencias (1596)|''RS'' 1596]], etab.] eta [[ kristau-ikasbidea|doktrinaren]] bat. Baina ez dira XVI. mendeko testu horiek euskaraz dokumentatu diren testurik zaharrenak. (Ikus, esaterako, [[Koldo Mitxelena|Mitxelena]]ren ''[[Textos arcaicos vascos|Textos Arcaicos Vascos]]'' eta [[Ibon Sarasola|Sarasolaren]] ''[[Contribución al estudio y edición de textos antiguos vascos|Contribución]]'', balio literario handia ez, baina balio historiko-filologiko handia duten testu zaharren bildumak). [[Euskal idazle]] klasikoen artean, aipagarri dira [[Axular]] eta [[Sarako Eskola]], [[XVII. mendea]]n. Idazle gehienak apaizak ziren eta Ipar Euskal Herrikoak. [[XVIII. mende]]an, aldiz, euskal literaturaren testigua Helgoadera igaro zen. [[Manuel Larramendi]] andoaindarra egile nagusia izango da. Garaikide izan zituen [[Joanes Etxeberri]], [[Agustin Kardaberaz]], [[Sebastian Mendiburu]] eta [[Frantzisko Xabier Munibe|Peñafloridako kondea]]. [[Argien Garaia|Ilustrazioaren]] ideiek [[Hego Euskal Herria|Hego Euskal Herrira]] [[Literatura]]n ez ezik [[zientzia]] guztietan ere pizkundea eraman zuten. [[XIX. mende]]an zehar euskal literatura modernitatera ekartzeko lehenengo ahaleginak egin ziren. [[Erromantizismo]]ren eskutik eta egoera politikoak bultzatuta, pertsonalitate handiko idazleak plazaratuko dira: [[Joan Antonio Mogel]]k [[Peru Abarka]] lehen euskal eleberria idatzi zuen, [[Jose Mari Iparragirre]]ko Euskal Herri osora zabaldu ziren bertsoak eta kantak idatzi zituen, [[Bizenta Mogel]], [[Bilintx]], [[Joan Piarres Duvoisin]], [[Joan Batista Elizanburu]]...<ref>[[Iñaki Aldeko|Aldekoa, Iñaki]]. ''Historia de la Literatura Vasca''. Donostia:
Erein, 2004.</ref><ref>[[Koldo Mitxelena|Mitxelena, Koldo]]. Historia de la literatura vasca. 1960.
Donostia: Erein, 1988.</ref>
 
[[XX. mende]]an gure literaturaren egoera erabat aldatu zen. [[Gabriel Aresti]], dira izen aipagarri batzuk. [[Lehen Euskal Pizkundea]]k XIX. mendearen bukaeratik XX. mendean zehar zabaldu zen, [[Franco]]ren estatu kolpea eta [[Espainiako Gerra Zibila]] gertatu arte. Bultzatzaileen artean, [[Anton Abadia|Anton Abbadia]], [[Seber Altube]], [[Sabin Arana]], [[Resurreccion Maria Azkue]], [[Arturo Kanpion|Arturo Campion]], [[Andima Ibiñagabeitia]], [[Sorne Unzueta]], [[Julio Urkixo|Julio de Urquijo]] eta [[Jokin Zaitegi|Iokin Zaitegi]] ditugu garai guztian zehar. Testuinguru horretan [[Euskaltzaindia]] sortu zen, euskaraz egindako irakaskuntza zabaladu zen eta literatura lantzeko bide berrian sortu ziren. Garai horretan izen handi batzuk ditugu: [[Xabier Lizardi]], [[Lauaxeta]], [[Orixe]], [[Antonio Maria Labaien]]. Idazle hauek hizkuntza literarioa beste maila batera eraman zuten. Gerrarekin batera, hau da 1936tik aurrera, hirurogeigarren hamarkada arte, euskal literatura Hegoaldean erbestean edo katakonbetan gelditu zen. Garai ilun horretan erbestetik idazle batzuek euskal literatura zabaltzen aritu ziren, esaterako [[Jokin Zaitegi|Iokin Zaitegi]], [[Telesforo Monzon]], [[Salbatore Mitxelena]], [[Orixe]]. Ipar Euskal Herrian literatura bide tradizionaletan gordetzen zen salbuespen batzuekin: [[Txomin Peillen]] eta, batez ere, [[Jon Mirande]]. Prentsan [[Piarres Lafitte]]k ''Herria'' aldizkaria zuzendu zuen.
698 ⟶ 700 lerroa:
[[1950eko hamarkada]]ren bukaeran, idazle-belaunaldi berria jaio zen, tartean [[Gabriel Aresti]]. Honek ''[[Harri eta Herri]]'' ([[1964]]) bere liburuan [[Europa]]n modan zegoen gizarteko poesia jorratu zuen. Era berean, [[antzerki]]ari ekin zioten talde batzuekin edo ''[[Ez Dok Amairu]]'', "[[Euskal Kantagintza Berria]]" izeneko mugimenduaren sortzaileekin ere harreman estuak izan zituen. [[Eleberri]]ei buruz, [[Txillardegi]]ren ''[[Leturiaren egunkari ezkutua]]'' ([[1957]]) lehendabiziko euskal [[eleberri]] modernoa da, [[existentzialismo]] ereduak jarraitzen duena. Gero [[Ramon Saizarbitoria]]ren ''[[Egunero hasten delako]]'' eta ''[[Ehun metro]]'' (''[[Nouveau Roman]]'' mugimenduaren eragina dutenak), [[Arantxa Urretabizkaia]] eta [[Anjel Lertxundi]] agertu ziren.
 
Panorama zail hori Franco hil ondoren nolabait aldatu zen, bai Hegoaldean baita ere Iparraldean. XX. mendeko azken hogeita bost urtetan estilo eta genero ugariko idazleak agertu ziren. Horien artean, egile garaikiderik ospetsuena [[Bernardo Atxaga]] dugu, bere lanak hainbat hizkuntzatara itzulita argitaratu baitizkiote, baina beste asko euskal literaturari benetako aldaketa eta maila eman diote. Izen batzuk aipatzearren [[Joseba Sarrionandia]], [[Xabier Lete]], [[Unai Elorriaga]], [[Joxemari Iturralde]], [[Laura Mintegi]], [[Itxaro Borda]], [[Pako Aristi]], [[Aingeru Epaltza]], [[Patziku Perurena]], [[Kirmen Uribe]], [[Eider Rodriguez]], [[Uxue Alberdi]], [[Jokin Muñoz]]... <ref>https://www.etxepare.eus/media/uploads/publicaciones/xx_mendeko_euskal_literatura.pdf</ref>
 
Bestela, herrialde mailan osorik hartzen duen liburu azoka eta literaturaren inguruko topagunea dugu urtero [[Durangoko Azoka]]. Maila txikiagoan [[Sarako Idazleen Biltzarra]], Zarauzko [[Literaturia]] eta [[Eako poesia egunak]] ere baditugu aipagai.