Erregai fosil: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-== Kanpo loturak == +== Kanpo estekak ==)
No edit summary
1. lerroa:
{{Wikipedia1000}}
{{HezkuntzaPrograma|Biologia eta geologia}}
[[Fitxategi:Coal.jpg|thumb|Ikatza, erregai fosil mota.]]
'''Erregai fosilak''' [[Lurra]]ren [[litosfera]]n aurkitutako [[hidrokarburo]]ak dira, [[erregai]] gisa erabiliak. Gaur egun, erregai fosilak [[energia]] sortzeko lehengai nagusia dira, munduko energia premien % 90 betetzen dute eta. Hala ere, erregai hauek bukatzeko arriskuak beste energia mota batzuk bilatzera bultzatu du gizartea, hala nola, [[energia berriztagarri]]ak.
 
{{sakontzeko|Petrolio}}
[[Eguzkia]] da planetan dagoen energiaren zatirik handienaren iturria. Eguzkiaren beroa eta argia dira [[zelula]] bakarreko [[landare]] eta [[animalia|animalien]] garapenerako beharrezko diren [[erreakzio kimiko]] ugarietarako oinarriak. Gainera, landare eta animalia horiek dira, mendeen poderioz, gaur egun erabiltzen ditugun erregai fosilak sortu zituztenak.
 
== Erregai fosil motak ==
Erregai fosilak hiru dira: [[petrolio]]a, [[Harrikatz|ikatza]] eta [[gas natural]]a. Animalien eta landareen [[Materia organiko|osagai organikoen]] metaketaren ondorioz sortu dira. Hondakin horiek, itsas hondoen edo aintziraren sakonuneetan pilatu ziren [[mikroorganismo]] [[anaerobio]]en irismenetik kanpo geratuz. Ondoren, [[sedimentu]] geruzaz estaliz joan ziren. [[Presio]] eta tenperatura handien eraginez hondakin organiko hauek gas, petrolio eta ikatz bilakatuko dira. Pilatuta geratu ahal dira, arroketatik ihes egin edota [[atmosfera]]ra ihes egin dezakete. Erregai fosilak baliabide [[Energia ez berriztagarri|ez berriztagarriak]] dira ezin baitira epe laburrean berritu.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Michel T. Halbouty|izenburua=An Overview of Giant Oil and Gas Fields of the Decade: 1978-1988: ABSTRACT|data=1990|url=http://dx.doi.org/10.1306/20b2339f-170d-11d7-8645000102c1865d|aldizkaria=AAPG Bulletin|zenbakia=74|issn=0149-1423|doi=10.1306/20b2339f-170d-11d7-8645000102c1865d|sartze-data=2018-11-29}}</ref>
 
== Petrolioa ==
{{sakontzeko|Petrolio}}
Petrolioa substantzia erregaia da, beltza eta likatsua, tenperatura eta presio normaletan likidoa. [[Hidrokarburo]] mota ezberdinen nahasketaz osaturiko likido oliotsua da, jatorri naturalekoa. Batez ere hidrokarburoak eratzen dituzten [[Karbono hidrato|karbonoz]] (% 84-87) eta [[hidrogeno]]z (% 11-14) osatzen da, eta beste konposatu organikoetatik eratorritako elementuak eduki ditzake (% 1-8), hala nola [[sufre]]a, [[oxigeno]]a, [[nitrogeno]]a, [[metal]]ak, [[ur]]a, [[gatza]]k eta abar. <ref>{{Erreferentzia|izena=IRATI|abizena=BEREAU|izenburua=PETROLIOA|data=2009-09-17|url=https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/petrolio|aldizkaria=zthiztegia.elhuyar.eus|sartze-data=2018-11-30}}</ref>
 
Bere jatorrian substantzia organikoen deskonposizioa dago, bizitzeko airerik behar ez duten mikrobioen eraginez gertatzen dena (anaerobioak). Petrolioa duela hainbat milioi urte sortu zen, [[fosil]] bihurtu ziren animalia eta landareetatik abiatuta. Fosiltzeko, animaliak lokatzetan edo hareatan lurperatuta geratu behar du, hezurrak desegin baino lehenago. Milaka urtetan zehar, hezur hondar horien gainean sedimentu geruzak pilatuz joan ziren, eta [[mineral]]ak sartu ziren, petrolio bihurtu arte. Petrolioa [[hareharri]]zko arrokak osatzen dituzten hondar aleen arteko tarteetan gordeta egoten da, eta horien jatorria itsasokoa, ibaikoa, glaziarretakoa edo aintziretakoa izan daiteke. Beraz, petrolio erreserbak lurpean daude, ehunka metrora, edo milaka metrora, eta horien kokapen zehatza jakiteko metodo bakarra [[esplorazio zundaketak]] dira.
 
<br />
Gaur egun, putzuetatik petrolioa erauzteko teknikarik erabiliena [[zundaketa birakaria]] da. Oliobideetan zehar gaia biltegietako tankeetaraino eramaten da, eta handik bere helmugara bidaltzen da.
 
== Ikatza ==
{{sakontzeko|Ikatz}}
Ikatza, erregai fosil beltz eta gogorra da, gehienbat [[karbono]]z osatuta eta jatorri ezberdineko landareen hondakinez osatuta dago. Hondakin hauek, [[geologia]] aldi askotan zehar urpean (ingurune [[erreduzitzaile]]<nowiki/>an) metatu, eta [[bakterio]] anaerobioen eraginez deskonposatzen hasi ziren, modu honetan, oxigenoa eta hidrogenoa askatu eta karbono proportzioa handitu zen. Ondorioz, aintzira, ibai, delta eta antzeko ingurune sedimentarioetan, karbono ugari zuten sedimentu kantitate handiak metatu ziren. Ondoren, sedimentu horiek beste batzuek estali zituzten, eta lurperatuz joan ziren. Lurperatu ahala, [[gradiente geotermikoa]]<nowiki/>k eraginda, tenperatura igo egiten da eta presioa handitzen da, horrela, ikazte-prozesurako beharrezko baldintzak sortzen dira. Hondakin hauek, airearen ukimenetik kanpo jasandako presioaren, beroaren eta bakterioen eraginez eratzen da ikatza.<ref>{{Erreferentzia|izena=Elixabete|abizena=Etxeberria|izenburua=Dokumentua|data=2009-09-17|url=https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/ikatz|aldizkaria=zthiztegia.elhuyar.eus|sartze-data=2018-11-30}}</ref>
 
Ikatzak karbono eta gai lurrunkorren edukiaren arabera sailkatzen dira: [[antrazita]] (% 90-98 karbono), harrikatz bituminosoa (% 70-90) eta [[lignito]]a (< % 70). [[Bero-ahalmena]], oso lotuta dago erregaiaren osaera kimikoarekin, karbono kantitatearekin, hain zuzen ere. Beraz, ikatza bero-ahalmen handiaren ondorioz erregaitzat (gaur egun zentral termikoetan nagusiki) eta produktu batzuk lortzeko lehengaitzat ([[koke]]a, gas erregai batzuk, [[sintesi-gasa]], gas natural sintetikoa...) erabiltzen da.
 
== Gas naturala ==
{{sakontzeko|Gas natural}}
[[Pisu molekular]] txikiko hidrokarburo ase gaseosoen nahastea, petrolioa bezala lurpean metatutako organismoen transformazio geldoaren emaitza dena eta hobietan horrekin batera edo bakarrik dagoena. Osagai nagusia [[metano]]a da (% 80-99 bolumenean) eta horrez gain [[etano]], [[propano]] eta [[butano]]a ere badaude. Nitrogenoa, [[karbono dioxido]]a eta [[hidrogeno sulfuroa]] ere izaten ditu. Gas naturala lurrazaleko arroka porotsuen zirrikituetan egoten da, airerik gabe, 2.000-5.000 metro bitarteko sakoneran. Normalean, petrolio gordinaren hobien aldamenean egoten da, baina bakarrik ere egon daiteke, beste hidrokarburo edo gas kantitate txikiekin batera. Gas naturala petrolioaren eratze prozesu beraren emaitza da. Lurpean (toles [[Tektonika|tektonikoetan]]) harrapaturiko [[materia organiko]]aren deskonposizio anaerobikoaren ondorioz eratu zen, orain dela 50 milioi urte inguru. Horretarako oinarrizko baldintza izan zen mikroorganismoak oxigenorik gabeko ingurunean egotea. Horregatik egoten da gas naturala oxigenoari igarotzen uzten ez zioten geruzak dauden tokietan, adibidez, basamortu edo itsas hondoaren azpian. Petrolioak eta gas naturalak lur iragazkor eta porotsuaren geruzetatik ihes egin zuten, lur iragazgaitzezko kupula baten azpian edo [[faila]] baten kontra harrapatuta geratu arte. Beraz, metatzean, gaur egun aurkitu diren hobiak eratu ziren.<ref>{{Erreferentzia|izena=MARI|abizena=KARMEN|izenburua=Gas naturala|data=2009-09-17|url=https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/gas%20natural|aldizkaria=zthiztegia.elhuyar.eus|sartze-data=2018-11-30}}</ref>
 
Erregaitzat erabiltzen da batez ere, eta [[industria kimiko]]a<nowiki/>n lehengaitzat ere bai. Petrolioak eta harrikatzak baino bero-ahalmen txikiagoa du eta horiek baino karbono dioxido gutxiago aireratzen du.
 
== Erregai fosilen abantailak eta desabantailak ==
=== Abantailak ===
* Oso energetikoak dira.
*
* Biltegiratzeko eta garraiatzeko errazak dira.
* ErauztekoErauztek errazak izaten dira lursail irekietan.
* Beste energia batzuekin alderatuz nahiko merkeak dira.
* Erauzteko errazak izaten dira lursail irekietan.
 
=== DesabantailakDesabantai ===
* Erregai fosilakfosi osodira astirohomogeneoki birsortzen dirabanatzen.
*
* Planetan ez dira homogeneoki banatzen.
* Erregai fosilen erauzketa eta errekuntza [[berotegi-efektu]]ko gasen areagotzea dakar, hala nola, metanoa eta karbono dioxidoa.
* Errekuntzaren ondorioz [[Merkurio (elementua)|merkurioa]] eta [[artseniko]]a bezalako konposatu kutsakorrak sortzen dira, ordea, [[biomasa]]tik eratorritako erregaiekin ez da hori gertatzen.
* Erregai fosilak ez dira berriztagarriak, honen ondorioz, erreserbak agortzen direnez, bere erauzketa zailtzen da eta prezioa igotzen da.
* Balio ekonm
* Balio ekonomiko handiko baliabideak diraeta bere uztiapena gatazkak suerta ditzake. <ref>{{Erreferentzia|izenburua=Qué son los combustibles fósiles y su formación|hizkuntza=es-ES|url=https://www.ecologiaverde.com/que-son-los-combustibles-fosiles-y-como-se-formaron-1349.html|aldizkaria=ecologiaverde.com|sartze-data=2018-11-30}}</ref>
 
== Ingurunerako ondorioak ==
Gaur egun, giza jarduerak isuritako gasen ondorioz, berotegi-efektua gehiegi hazi da, arazo larri bihurtzeraino.
 
Atmosferan dauden berotegi-gasen kontzentrazio gero eta handiagoa da, hau da, milaka urtetan lur-azpian sortu diren erregai fosilen zati handi bat gizakiak erabili duelako azken 150 urteotan, errekuntza-prozesuen bidez energia lortzeko.
 
Ondorioz, lur-azalekoaleko tenperatura, normala den gorabehera mugaren gainetik igotzen da. Berotze orokor honek aldatu egiten du planetako klimaren dinamika, toki batzuetan lehorteak areagotzen ditu, beste batzuetan euri garaiak luzatzen ditu eta, ikerketa batzuen arabera, poloetako izotza urtzen hasteko arriskua dago, eta beraz, itsasoaren maila igotzekoa.
 
Horrek aldaketak ekarriko lituzke itsaso bazterrak gaur egun duen mailari dagokionez eta ondorio larriak izango lituzke itsasertzean dauden herrientzat.<ref>{{Erreferentzia|izena=Kultur|abizena=Saila|izenburua=d1401034|hizkuntza=eu|data=2011-07-13|url=http://www.euskara.euskadi.eus/r59-luredir/es/contenidos/articulo/c1401/eu_d1401034/1401034.html|aldizkaria=www.euskara.euskadi.eus|sartze-data=2018-11-30}}</ref>