Euskal Herria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
energia
595. lerroa:
 
=== Energia ===
Euskal Herrian [[Enpresa pribatu|enpresa pribatuak]] arduratzen dira energiaren horniduraz eta energia jakin batzuen ekoizpenaz. Gaur egun bi energia mota baliatzen dira Euskal Herrian; [[Energia berriztagarri|energia berriztagarriak]] eta [[Energia ez berriztagarri|ez-berriztagarriak]]. Energia iturri hauek nagusiki [[Elektrizitate|argindarra]] sortzeko eta [[erregai fosil]] bidezko gailuak (adb. garraioak edo berogailuak) martxan emateko baliatzen dira. Bai bata eta bai bestea gure gaur egungo [[Sistema ekonomiko|ekonomia sistemaren]] oinarrian daude, eta haien ekoizpenak eta erabilerak errotik aldatu dute Euskal Herriko eta oro har herrialde industrializatuetako jendeen bizimoldea azken berrehun urteetan.
 
==== Industrializazioa aintzineko energia-iturri eta azpiegiturak ====
XVIII. mende arte, Euskal Herrian baliatzen ziren energia-iturri nagusiak [[Zur|egurra]], [[Egur ikatz|egur-ikatza]], haizea, ura eta abereen indarra ziren. [[Harrikatz|Harrikatzaren]] ustiapena ezaguna bazen ere, ez zen munduko beste leku batzuetan bezain erabilia<ref>{{Cite book|hizkuntza=en|izenburua=Use of coal in the Bronze Age in China|urtea=2014|abizena=|izena=John Dodson; Xiaoqiang; Nan Sun; Pia Atahan; Xinying Zhou; Hanbin Liu; Keliang Zhao; Songmei Hu; Zemeng Yang|orrialdeak=525–530|orrialdea=|argitaletxea=|ISBN=}}</ref><ref>{{Cite book|hizkuntza=en|izenburua=Metalworking and Tools - The Oxford Handbook of Engineering and Technology in the Classical World|urtea=2008|abizena=Mattusch|izena=Carol|orrialdeak=|orrialdea=418|argitaletxea=Oxford University Press|ISBN=978-0-19-518731-1}}</ref><ref>{{Cite book|hizkuntza=en|izenburua=Provenance of Coals from Roman Sites in England and Wales|urtea=1997|abizena=Smith|izena=A. H. V.|orrialdeak=297–324|orrialdea=|argitaletxea=Britannia, vol.28|ISBN=}}</ref>. Egurra eta ikatza errez sortutako beroa besteak beste [[Metal Aroa|metalgintzan]] eta janaria prestatzeko (ogia...) baliatzen zen, eta beste energia-iturriak gailuak mugiarazteko ([[Garraio|garraiobideak]], [[Errota|eiherak]]...).
 
Oraindik ere baliatzen diren energia-iturriak dira, nahiz eta ez duten industrializazioarekin garatu ziren energia-iturriek beste garrantzia gaur egungo ekonomian. Haize eta ur erroten kasuan, nagusiki argindarra ekoizteko baliatzen dira orain, eta egurra zein egur-ikatza [[Beheko su|sutondoak]] dituzten etxeak berotzeko erabiltzen da.
 
==== Industrializazioarekin sortu edo indartu ziren energia-iturri eta azpiegiturak ====
{{Sakontzeko|Industrializazioa Euskal Herrian|Industria Iraultza|Elektrizitatearen historia}}
 
XVIII. mende bukaera eta XIX. mende hastapenetik goiti eman zen industria iraultzak [[Erregai fosil|erregai fosilen]] erabilpena izugarri emendatu zuen, eta gaur egun ere energia-iturri horiek dira argindarra sortzeko eta gure ekonomian funtsezkoak diren gailuak martxan emateko erabilienak.
 
[[Lurrun-makina|Lurrun makinaren]] asmakuntzak eta erabileraren zabaltzeak harrikatzaren ustiaketaren gorakada bortitz bat ekarri zuen. Harrikatzarekin batera [[Petrolio|petrolioaren]] eta [[Gas natural|gasaren]] erabilpena areagotu zen, eta hauek ustiatu, tratatu zein garraiatzeko azpiegitura ainitz garatu ziren XIX eta XX. mendeetan; besteak beste [[Meatzaritza|meatzeak]], itsas-portuak, trenbideak, errepideak eta [[Petrolio findegi|findegiak]].
 
XX. mendean zehar argindarra ekoizteko eta garraiatzeko azpiegiturak (kable-sistema, [[zentral elektriko]], [[Zentral termiko|termiko]] eta [[Energia hidrauliko|hidroelektrikoak]], [[Urtegi#Urtegi%20artifizialak|urtegiak]]...) izugarri garatu ziren, elektrizitatea eta elektrizitate bidezko tresnak hirietako bitxikeria izatetik etxe bakoitzeko oinarrizko baliabide izatera igarotzeraino.
 
Euskal Herrian kontsumitzen den argindarraren ehuneko handiena erregai fosilen bidez ekoitzia da<ref>{{Cite web|url=https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/dekretua/1782015-dekretua-irailaren-22koa-euskal-autonomia-erkidegoko-arlo-publikoaren-jasangarritasun-energetikoari-buruzkoa/|izenburua=178/2015 DEKRETUA, irailaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko arlo publikoaren jasangarritasun energetikoari buruzkoa.|sartze-data=2019-11-21|egunkaria=euskadi.eus|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref> (<nowiki>https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/dekretua/1782015-dekretua-irailaren-22koa-euskal-autonomia-erkidegoko-arlo-publikoaren-jasangarritasun-energetikoari-buruzkoa/</nowiki>).
 
==== Energia-iturri mota berriak eta zahar-berriak ====
{{Sakontzeko|Energia berriztagarriak Euskal Herrian}}
Erregai fosilen kopurua mugatua izanki<ref>{{Erreferentzia|izena=Pello Zubiria|abizena=Kamino|izenburua=Klima erabat hondatu aurretik petrolioa bukatu?|hizkuntza=eu|data=2007-06-10|url=https://www.argia.eus/argia-astekaria/2092/klima-erabat-hondatu-aurretik-petrolioa-bukatu|aldizkaria=Argia|sartze-data=2019-11-21}}</ref>, eta arrazoi ekologiko eta geopolitikoak direla medio<ref>{{Erreferentzia|izena=Pello Zubiria|abizena=Kamino|izenburua=Chevron-Ekuador: epaile pribatuek honela menderatu dute estatua|hizkuntza=eu|data=2018-10-07|url=https://www.argia.eus/argia-astekaria/2615/chevron-ekuador-epaile-pribatuek-honela-menderatu-dute-estatua|aldizkaria=Argia|sartze-data=2019-11-21}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Pello Zubiria|abizena=Kamino|izenburua=Zientoka militante, petrolio multinazionalen Paueko biltzarra oztopatu nahian|hizkuntza=eu|data=2016-04-05|url=https://www.argia.eus/albistea/pauen-zientoka-militante-ahalegintzen-dira-gaur-petrolio-multinazionalen-biltzarra-oztopatzen|aldizkaria=Argia|sartze-data=2019-11-21}}</ref>, gaur egungo ekonomia eta jendarte sistemaren energia beharrei aurre egiteko beste energia-iturri batzuk asmatzen eta garatzen dihardute hainbat sektorek<ref>{{Erreferentzia|izena=Pello Zubiria|abizena=Kamino|izenburua=Geoingeniaritza nola arautu erregai fosilen ugazabek klima are gehiago honda ez dezaten|hizkuntza=eu|data=2019-03-31|url=https://www.argia.eus/argia-astekaria/2638/geoingeniaritza-nola-arautu-erregai-fosilen-ugazabek-klima-are-gehiago-honda-ez-dezaten|aldizkaria=Argia|sartze-data=2019-11-21}}</ref>.
 
Energia ez berriztagarrien alorrean [[Energia nuklear|energia nuklearra]] dago. Erregai fosilen ordezko garbiago bat bada ere lanjerosak diren hondarkinak sortzen ditu, eta zentral nuklearretan istripuak daudelarik<ref>{{Erreferentzia|izena=Pello Zubiria|abizena=Kamino|izenburua=Frantziako zentral nuklearren segurtasunik eza agerian utzi zuten Greenpeaceko kideentzat espetxe zigorra|hizkuntza=eu|data=2018-03-01|url=https://www.argia.eus/albistea/frantziako-zentral-nuklearren-segurtasunik-eza-agerian-utzi-zuten-greenpeaceko-kideentzat-espetxe-zigorra|aldizkaria=Argia|sartze-data=2019-11-21}}</ref> osasunarentzat kaltegarriak diren produktuak askatzen dira<ref>{{Erreferentzia|izena=Pello Zubiria|abizena=Kamino|izenburua=Ikusi Fukushimako 2. erreaktore izorratua eta bere 'corium'-a: hondamendi nuklearraren froga|hizkuntza=eu|data=2018-02-07|url=https://www.argia.eus/albistea/ikusi-fukushimako-2-erreaktore-izorratua-eta-bere-corium-a-hondamendia-nuklearraren-froga|aldizkaria=Argia|sartze-data=2019-11-21}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Pello Zubiria|abizena=Kamino|izenburua=Errusiak lehenbizikoz aitortu du irail amaierako kutsadura erradioaktibo handia|hizkuntza=eu|data=2017-11-21|url=https://www.argia.eus/albistea/errusiak-lehenbizikoz-aitortu-du-irail-amaierako-kutsadura-erradioaktibo-handia|aldizkaria=Argia|sartze-data=2019-11-21}}</ref>. Ondorioz, energia-iturri mota honen erabilpena sutsuki eztabaidatua dago<ref>{{Erreferentzia|izena=Pello Zubiria|abizena=Kamino|izenburua=Buren jarraitzen du zabortegi nuklearraren aurkako erresistentziak: berriro basoa okupatzen saiatu dira|hizkuntza=eu|data=2018-03-05|url=https://www.argia.eus/albistea/buretik-frantzia-osora-zabaltzen-ari-da-zabortegi-nuklearraren-aurkako-erresistentzia|aldizkaria=Argia|sartze-data=2019-11-21}}</ref> eta adibidez, Euskal Herriko herri mugimenduak zentral nuklearrak eraikitzearen kontra agertu izan dira mota honetako proiektuak aurrera eraman nahi izan direnean. Gaur egun ez dago zentral nuklearrik Euskal Herrian bertan; hurbilenekoak Garoñakoa (Burgos) eta Arcachongoa (Gaskoinia) dira.
 
Euskal Herrian ekoizten diren energia berriztagarri nagusiak [[Energia hidrauliko|energia hidraulikoa]] eta [[Energia eoliko|energia eolikoa]] dira. Tamaina handikoa delarik, energia-iturri hauen ustiapenak eragin kaltegarria eduki dezake ingurunean eta horrek eztabaidak sortzen ditu azpiegiturak eraiki ala ez erabakitzeko orduan<ref>{{Erreferentzia|izena=Edurne|abizena=Elizondo|izenburua=«Kaltea eginen luke, eta ez da beharrezkoa»|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1872/010/001/2014-08-14/kaltea_eginen_luke_eta_ez_da_beharrezkoa.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2019-11-21}}</ref>. [[Eguzki-energia]] ere ustiatzen da maila apalago batean<ref>{{Erreferentzia|izenburua=GURE PROIEKTUAK|hizkuntza=eu|url=https://i-ener.eus/eu/gure-proiektuak/|aldizkaria=I-ENER|sartze-data=2019-11-21}}</ref>.
 
Gaur egun 49 [[Zerrenda:Nafarroa Garaiko parke eolikoak|parke eoliko daude Nafarroan]] eta 7 [[Euskal Autonomia Erkidegoko parke eolikoak|EAE-n]] (2018ko urtarrileko datuak<ref>{{Cite web|url=https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/2019/01/22/economia/iberdrola-inicia-el-segundo-mayor-parque-eolico-vasco|izenburua=Iberdrola inicia el segundo mayor parque eólico vasco|sartze-data=2019-11-21|egunkaria=noticias de Gipuzkoa|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=es|formatua=}}</ref>). Ipar Euskal Herrian ez da parke eolikorik<ref>{{Cite web|url=https://www.sudouest.fr/2017/01/12/le-projet-des-eoliennes-abandonne-3097862-4179.php|izenburua=Le projet des éoliennes abandonné|sartze-data=2019-11-21|egunkaria=sud ouest|aldizkaria=|abizena=Le Lay|izena=Alain|egile-lotura=|hizkuntza=fr|formatua=}}</ref><ref>{{Cite web|url=https://lemarin.ouest-france.fr/secteurs-activites/energies-marines/33898-un-parc-deoliennes-flottantes-pour-alimenter-le-g7|izenburua=Un parc d’éoliennes flottantes pour alimenter le G7 à Biarritz|sartze-data=2019-11-21|egunkaria=le marin|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=fr|formatua=}}</ref>, baina hainbat udaletxek herriko eraikinetan [[Zelula fotovoltaiko|eguzki-plakak]] jartzeko pausoa eman dute<ref>{{Erreferentzia|izenburua=I-ENER|hizkuntza=eu|url=https://www.udalbiltza.eus/eu/hartueman/i-ener|aldizkaria=Plone site|sartze-data=2019-11-21}}</ref>.
 
==== Euskal Herriko energia ekoizle eta hornitzaileak ====
Hego zein Ipar Euskal Herriko energia ekoizle eta hornitzaileak enpresa pribatuak dira. Jatorriz Électricité de France (EDF) eta [[Endesa]] frantziar eta espainiar estatuen jabetza baziren ere (hurrenez hurren), gaur egun enpresa pribatuak dira. EDF-ren kasuan, frantziar estatua [[Akzio|akzioen]] %80aren jabe da.
 
* Ekoizle eta hornitzaile handiak: EDF, Enedis, [[Endesa]], Engie, [[Gamesa]], [[Iberdrola]], Naturgy, [[Petronor]], [[SAUR|Saur]], Total,
* Ekoizle eta hornitzaile txikiak: Enargia, Goiener, I-Ener,
 
=== Ura ===