Lamina: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
t Undid edits by Hodei Torres (talk) to last version by MerZab
1. lerroa:
{{Argitzeko|euskal mitologiako izakiari|Lamia (argipena)}}
{{Beste erabilpenak|pertsonaia mitologikoari|Berriatuako leizea|Laminak}}
'''Lamina'''<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Euskaltzaindiaren Hiztegia|url=https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?sarrera=lamina&antzekoak=ez&option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&layout=aurreratua&Itemid=410&lang=eu&bila=bai|aldizkaria=www.euskaltzaindia.eus|sartze-data=2019-07-04}}</ref> edo '''lamia''' [[Euskal Herriko mitologia|euskal mitologiako]] izaki bat da. Bi motakoak daude. Anuntzi Arana antropologoak "lamina eraikitzaileak" eta "ur bazterretako laminak" izena eman die. Mitologiako beste jeinu legez, batzuetan gizakiei laguntzen diete eta bestetan kalte. Edonola ere jendearekin harremanak dituzte, jendea bisitatzen edo haien aurrean agertu omen baitira. <ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=Arana, Anuntxi, (1947-|abizena=)|izenburua=Euskal mitologiaz : jentilak eta kristauak|argitaletxea=Elkar|data=2008|url=https://www.worldcat.org/oclc/863179178|isbn=9788497835695|pmc=863179178|sartze-data=2018-11-01}} 65-72 or.</ref>
 
== Izena ==
Laminak urari loturiko izaki mitologikoak dira. Emakume eder baten itxura dute eta oilo, ahate edo ahuntz oinak dituzte. Ile mataza luzea izaten dute, eta beti urrezko orrazi batekin orrazten dute. Ibai, erreka edo bestelako ur iturrien inguruan bizi dira, eta haiek ikustea ez omen da zaila, ibai ondoetan ilea orrazten denbora asko igarotzen baitute. Haien itxura erakargarriarekin, gizonak liluratzen dituzte. Mundu klasikoetako laminek, gizonak jan aurretik haiek seduzitzen dituzte bere nahiak asetzeko.
Izenaren aldaerak hauek dira: ''lamia, lami, lamina, lamie, illamina, llamina, labina, amilamia''. Forma dokumentatuena ''lamina'' da<ref>{{Cite web|url=https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oeh&view=frontpage&Itemid=413&lang=eu&sarrera=lamina&xeh=0|izenburua=Orotariko Euskal Hiztegia online|sartze-data=2018-11-01|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=Euskaltzaindia|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>. Ez da izen propioa, jeinu mota bat deskribatzeko erabiltzen den izen arrunta baizik.
Izaki hauen irudikapen natural ugari agertu izan dira mitologian, eta horrek haien jatorria zehaztean zalantzak sortarazten ditu.
 
== Ezaugarriak ==
22 ⟶ 25 lerroa:
|colspan="2"|[[Euskal Herria]]
|-
|
|}
Lamina hauek [[erreka]] zuloetan egoten dira. Batzuek harpeetan dute egoitza, herrietatik hurbil, ez medi garaietan<ref name=":0" />. Ilea [[urre]]zko orraziaz orrazten edo, gutxiagotan, bere ohialeria ederraren zabaltzen eta xukatzen<ref name=":0" /> ikusten dituzte gizakiek. Leku askotan [[ahate]] oinak dituzte, edo oilo ankak<ref name=":1">{{Erreferentzia|izena=Barandiarán, José Miguel de,|abizena=1889-1991.|izenburua=Mitología vasca|argitaletxea=Txertoa|data=[2008]|url=https://www.worldcat.org/oclc/733743324|edizioa=14a. ed., 1a. ed. en la Coleción [sic] Anboto|isbn=9788471484321|pmc=733743324|sartze-data=2018-11-01}}69-71 or.</ref> baina [[Ibaizabal]] inguruan eta [[Euskal Herriko kosta]]n arrain buztana dute. Oso ederrak dira, eta gizakumeak liluratzen dituzte. Antzekoa da [[Amilamia]], beste [[jeinu|irelu]] bat. Begi bakarreko emakume moduan ere deskribatu izan dute<ref name=":1" />.
 
Kostaldeko laminei, gerritik behera arrain direnei, itsaslamina ere esaten zaie.
 
Bakarrik edo taldean ager daitezke.
 
==== Lamina eraikitzaileak edo harginak ====
28 ⟶ 38 lerroa:
==== Lamina Greziar mitologian ====
Lamina [[greziar mitologia]]n ere ageri da. Belos erregearen alaba zen (beste ohitura batzuen arabera, [[Poseidon]] eta Libiaren alaba) eta [[Zeus]] jainkoaren maitalea. Horregatik [[Hera]] jainkosa jeloskortu egin zen eta Laminaren seme-alabak hil. Gainera, begiak ixteko gaitasuna kendu zion, seme-alaben heriotza betiko ikus zezan.
 
== Elezaharrak ==
Lanean laguntzen diete opari bat ematen dietenei; honela, zubi batzuk lamiek egindakoak dira: Ebraingoa ([[Bidarrai]]), Azalaingoa ([[Andoain]]), Urkulukoa ([[Leintz Gatzaga|Leintz-Gatzaga]])... Gauez egiten dituzte eraikuntzok, eta anitzetan oilarraren lehen kukurrukuaz batera uzten diote lanari.
 
Nekazariren batek landa lurren ertzetan janaria uzten bazien, gauez jaten zuten lamiek, eta horren truke, lurra goldatu edo bukatu gabe utzitako lana amaitzen omen zioten<ref name=":1" />.
 
Ohiokoa izaten da gizaki batek lamina baten orrazia lapurtzea eta honek itzultzeko galdetzea.<ref name=":1" />
 
Zenbait kondairatan ur bazterretako lamiek laguntza eskatzen diote emagin bati, honek lagundu eta lamiek oparitan ogi zuria, oihal eder bat edota beste opariren bat emango diote.
 
Mutil batez maitemintzen da lamina bat ipuin batzuetan, harik eta mutil horrek, bere maiteñoa lamina dela deskubritzen duen arte.
 
Beste batzuetan laminak etxe bat bisitatzen du, bertako janaria eskatuz. Laminak trukean zerbait emango dio edo ez bertsioaren arabera. Azkenik, etxeko gizonak lamina zigortzen du eta honek ihes egiten du.<ref name=":0" />
 
Ostadarraren muturrean lamina bat egoten omen da ilea orrazten, eta eguzkiak bere adatsean joz zabaltzen du ostadarra.
 
Lamina arrek sekulako indarra dute. Gauez trikuharriak egiten dituzte batzuetan, eta etxeetan sartzen dira askotan etxekoak oheratutakoan. Izen desberdinak dauzkate: Maideak, Mairiak, Intxixuak (Oiartzunen), Saindi Maidi (Nafarroa Beherea).
 
Lamina gehienak desagertu omen dira, mendietan baselizak eraiki zirenean batzuen hitzetan edo idiek arrastatutako goldea erabiltzen hasi zenean beste batzuentzat<ref name=":1" />.
 
== Toponimia ==