Lamina: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MerZab (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Changue
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
38. lerroa:
==== Lamina Greziar mitologian ====
Lamina [[greziar mitologia]]n ere ageri da. Belos erregearen alaba zen (beste ohitura batzuen arabera, [[Poseidon]] eta Libiaren alaba) eta [[Zeus]] jainkoaren maitalea. Horregatik [[Hera]] jainkosa jeloskortu egin zen eta Laminaren seme-alabak hil. Gainera, begiak ixteko gaitasuna kendu zion, seme-alaben heriotza betiko ikus zezan.
 
== Elezaharrak ==
Lanean laguntzen diete opari bat ematen dietenei; honela, zubi batzuk lamiek egindakoak dira: Ebraingoa ([[Bidarrai]]), Azalaingoa ([[Andoain]]), Urkulukoa ([[Leintz Gatzaga|Leintz-Gatzaga]])... Gauez egiten dituzte eraikuntzok, eta anitzetan oilarraren lehen kukurrukuaz batera uzten diote lanari.
 
Nekazariren batek landa lurren ertzetan janaria uzten bazien, gauez jaten zuten lamiek, eta horren truke, lurra goldatu edo bukatu gabe utzitako lana amaitzen omen zioten<ref name=":1" />.
 
Ohiokoa izaten da gizaki batek lamina baten orrazia lapurtzea eta honek itzultzeko galdetzea.<ref name=":1" />
 
Zenbait kondairatan ur bazterretako lamiek laguntza eskatzen diote emagin bati, honek lagundu eta lamiek oparitan ogi zuria, oihal eder bat edota beste opariren bat emango diote.
 
Mutil batez maitemintzen da lamina bat ipuin batzuetan, harik eta mutil horrek, bere maiteñoa lamina dela deskubritzen duen arte.
 
Beste batzuetan laminak etxe bat bisitatzen du, bertako janaria eskatuz. Laminak trukean zerbait emango dio edo ez bertsioaren arabera. Azkenik, etxeko gizonak lamina zigortzen du eta honek ihes egiten du.<ref name=":0" />
 
Ostadarraren muturrean lamina bat egoten omen da ilea orrazten, eta eguzkiak bere adatsean joz zabaltzen du ostadarra.
 
Lamina arrek sekulako indarra dute. Gauez trikuharriak egiten dituzte batzuetan, eta etxeetan sartzen dira askotan etxekoak oheratutakoan. Izen desberdinak dauzkate: Maideak, Mairiak, Intxixuak (Oiartzunen), Saindi Maidi (Nafarroa Beherea).
 
Lamina gehienak desagertu omen dira, mendietan baselizak eraiki zirenean batzuen hitzetan edo idiek arrastatutako goldea erabiltzen hasi zenean beste batzuentzat<ref name=":1" />.
 
== Toponimia ==