Signal (softwarea): berrikuspenen arteko aldeak

bat-bateko mezularitza zerbitzua eskaintzen duen aplikazioa. Mezu zifratuak, software librea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Signal (softwarea) sarrera sortzea
(Ez dago alderik)

15:54, 20 azaroa 2019ko berrikusketa

Signal (lehen TextSecure) berehalako mezularitza eta deientzako aplikazioa da, librea eta kode irekikoa, pribatutasunean eta segurtasunean enfasia jartzen duena.[1][2] SMS, MMS eta datu zifratuko mezuak bidaltzeko erabil daiteke.[3] Besterik adierazi ezean, aplikazioak erabiltzailearen gailuko mezuen datu-basea zifratzen du, baita komunikazioaren bi muturrak ere, helburua delako beste erabiltzaile batzuei bidalitako mezu guztiak babestea.[2][4][5] 2015era arte aplikazioak TextSecure izena zuen eta berehalako mezularitzarako baino ezin zitekeen erabili. Izen berriarekin, deiak egiteko aukera gehitu zitzaion, RedPhone aplikazioaren bidez. 2017ko martxoan, Signal deiak egiteko sistema berri batera igaro zen, WebRTC-n oinarritzen dena; eta, honek, bideo bidezko deiak egiteko aukera ekarri zuen. [6] [7]

Ezaugarriak

 
Aplikazioak pantaila-argazkia saihesten du defektuz, pribatutasun neurri moduan.

Signalek bere erabiltzaileei honako hauek bidaltzea ahalbidetzen die: testu-mezuak, dokumentuak, irudiak, bideoak eta kontaktuen informazioa. Horiek guztiak Wi-Fi, 3G edo LTE bidez bidal daitezke, beti ere aplikazio bera duten erabiltzaileei. Honenbestez, SMS tradizionalen alternatiba bilakatu da Android 2.3 (edo ostekoa) exekutatzen duten smartphonentzat. Aplikazioa instalatuta ez duten beste erabiltzaile batzuekin komunikatzeko SMS edo MMS konbentzionalak erabil ditzake. Mezu horiek koloreen arabera identifika daitezke: testuaren burbuila berdea bada, mezua mezularitza konbentzional bidez bidali da; ostera, urdina bada, datu bidezko sarearen bidez bidali da.

Besterik adierazi ezean, Signalek sareko mezularitzaren bidez bidaliko ditu mezuak.[4][5] Horrek esan nahi duena da, erabiltzaileak mezu bat bidaltzen badio aplikazioa duen beste erabiltzaile bati, ez duela aparteko kosturik izango (datu-transferentzia hutsa da). Datu-konexiorik ez badago, programak SMS/MMS bidez bidaliko ditu mezuak.[4][8] Aukera horiek ezarpenen atalean alda daitezke, baldin eta adierazi nahi badugu programak datu bidezko sarearen bidez soilik bidal ditzala mezuak, eta sekula mezularitza konbentzional bidez.

Aplikazioak automatikoki zifratuko ditu beste erabiltzaile batzuekin izandako elkarrizketa guztiak. Interfazeak kandadu baten ikonoarekin markatzen ditu mezu zifratuak. Multimedia fitxategiak edo erantsitako bestelako dokumentuak ere zifratu egingo dira. Signalek gailuan bertan dagoen datu base zifratu batean gorde ditzake mezuak (bidalitakoak zein bidali gabeak), baldin eta erabiltzaileak pasahitza erabiltzeko aukera hautatuko balu.[9] Beste alde batetik, taldeko elkarrizketak izatea ere ahalbidetzen du; horiek automatikoki zifratuta egongo dira eta datu-sare bidez bideratuko dira, beti ere erabiltzaile guztiak aplikazioan erregistratuta badaude.[3][10]

Open Whisper Systems-ek ziurtatzen du izatez ez duela sarbiderik mezuen edukira. Gainera, kode-iturri osoa eskuragarri dago, bai bezeroarentzat, bai zerbitzariarentzat, GitHub web-orrian. Horrek aukera ematen dio nahi duenari bai kodea aztertzeko, bai garatzaileei laguntzeko, programa hobetzeko eta ondo dabilela egiaztatzeko. Beste alde batetik, aukera ematen die erabiltzaile aurreratuei aplikazioaren bertsio propioak konpilatzeko eta Open Whisper Systemsek banatutakoekin konparatzeko.[11]

Open Whisper System hirugarren bezeroen aurka agertu da.[12][13][14]

2016ko urrian, Signalek aldi-baterako mezuen funtzionalitatea gehitu zuen, denbora-tarte batera ezabatzen direnak.[15][16]

2017ko martxoan, Signal deientzako beste sistema bat erabiltzen hasi zen WebRTC-n oinarrituta, bideo bidezko deiak egiteko aukera eskaini zuena.[6][7]

Historia

Zibersegurtasunean aditua den Moxie Marlinspike eta robotikan aditua den Stuart Anderson izan ziren Whisper Systemsen sortzaileak 2010ean.[17][18] Urte berean TextSecure ateratzeaz gain, enpresak RedPhone aplikazioa ere atera zuen, datu-sare bidezko ahots dei zifratuak egitea ahalbidetzen duena.[9] Suebaki bat eta datuak zifratzeko hainbat tresna ere garatu zituzten.[17]

2011ko urriaren 28an, Twitter-ek jakinarazi zuen Whisper Systems bereganatuko zuela, baina zenbat ordainduko zuen ezagutzera eman gabe.[19] Handik hilabetera, TextSecureren iturri-kodea GPL lizentziapean liberatu zen.[17][20] Geroztik, komunitateak etengabeko garapenak egiten ditu bertan eta ekarpen horietan oinarritutako hainbat bertsio izan ditu. Bestetik, enpresaren izena Open Whisper System izatera igaro da, proiektuen izaera irekia islatzen duena.[21]

2013ko martxotik, iOSentzako bertsio bat lantzen aritu dira.[22][23][24] Urte bereko irailean, jakinarazi zen TextSecureren protokoloa arrakastaz bateratu zela CyanogenMod-ekin, erabiltzaileak ugaritzea ekarri zuena.[25][26][27]

2014ko martxoan egindako South by Southwest konferentzian, Edward Snowdenek hitzaldi bat eman zuen eta, bertan, Open Whisper Systems aplikazioak txalotu zituen beraien erabilera erraztasunagatik eta segurtasun zein pribatutasun ezaugarriengatik.[28][29] Urte bereko urrian, Electronic Frontier Foundationek (EFF) zelatatzearen aurkako defentsa-gida batean sartu zuen TextSecure.[30] Hurrengo hilabetean, TextSecurek mezularitzarako aplikazio seguruen kalifikazio gorena jaso zuen EFFren eskutik, ChatSecure, Orbot, Cryptocat, RedPhone, Silent Phone, Silent Text eta Telegramen txat sekretuekin batera.[31]

Erreferentziak

  1. A private messenger for Android. Contribute to signalapp/Signal-Android development by creating an account on GitHub. Signal 2019-11-06 (Noiz kontsultatua: 2019-11-06).
  2. a b (Ingelesez) Wood, Molly. (2014-02-19). «Privacy Please: Tools to Shield Your Smartphone» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2019-11-06).
  3. a b «TextSecure Is the Easiest Encryption App To Use (So Far) | Motherboard» web.archive.org 2014-03-14 (Noiz kontsultatua: 2019-11-06).
  4. a b c signal.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-06).
  5. a b «TextSecure is an open source messaging app with strong security features - gHacks Tech News» www.ghacks.net (Noiz kontsultatua: 2019-11-06).
  6. a b signal.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
  7. a b signal.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
  8. (Ingelesez) «How to hide yourself from Google and cell phone carriers» VentureBeat 2010-07-29 (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
  9. a b (Ingelesez) Greenberg, Andy. «Android App Aims to Allow Wiretap-Proof Cell Phone Calls» Forbes (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
  10. «TextSecure Is the Easiest Encryption App To Use (So Far) | Motherboard» web.archive.org 2014-03-14 (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
  11. «Open WhisperSystems | Is it secure? Can I trust it?» web.archive.org 2014-03-14 (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
  12. (Ingelesez) «Please add LibreSignal to f-droid · Issue #37 · LibreSignal/LibreSignal» GitHub (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
  13. «The perils of federated protocols [LWN.net»] lwn.net (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
  14. signal.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
  15. (Ingelesez) «Signal gets disappearing messages — but for tidiness, not privacy» TechCrunch (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
  16. Greenberg, Andy. (2016-10-11). «Signal, the cypherpunk app of choice, adds disappearing messages» Wired ISSN 1059-1028. (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
  17. a b c Garling, Caleb. (2011-12-20). «Twitter Open Sources Its Android Moxie» Wired ISSN 1059-1028. (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
  18. «Bloomberg - Are you a robot?» www.bloomberg.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
  19. (Ingelesez) «Twitter acquires Android security startup Whisper Systems» VentureBeat 2011-11-28 (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
  20. (Ingelesez) Pachal, Pete. «Twitter Takes TextSecure, Texting App for Dissidents, Open Source» Mashable (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
  21. signal.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
  22. «TextSecure Is the Easiest Encryption App To Use (So Far) | Motherboard» web.archive.org 2014-03-14 (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
  23. (Ingelesez) «TextSecure Sheds SMS in Latest Version» threatpost.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
  24. signal.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
  25. (Ingelesez) Greenberg, Andy. «Ten Million More Android Users' Text Messages Will Soon Be Encrypted By Default» Forbes (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
  26. (Ingelesez) Schoen, Seth. (2013-12-28). «2013 in Review: Encrypting the Web Takes A Huge Leap Forward» Electronic Frontier Foundation (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
  27. signal.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
  28. (Ingelesez) Eddy, By Max; March 11, 2014 1:31PM EST; March 11, 2014. «Snowden to SXSW: Here's How To Keep The NSA Out Of Your Stuff» PCMAG (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
  29. (Alemanez) «Verschlüsselung: Snowden empfiehlt Textsecure und Redphone - Golem.de» www.golem.de (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
  30. (Ingelesez) «Communicating with Others» Surveillance Self-Defense 2014-08-05 (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
  31. (Ingelesez) Mlot, By Stephanie; November 18, 2014 1:35PM EST; November 18, 2014. «WhatsApp Rolling Out End-to-End Encryption» PCMAG (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Signal (softwarea)