Nafarroako jota: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
20. lerroa:
Egun nafar kulturarekin identifikazio estua izanagatik, Nafarroako jota ez da oso zaharra, eta XIX. mendean hasi zen Nafarroan agertzen. 1924an, grabatutako Nafarroako joten lehen diskoan, Pajes de Tafalla ospetsuek kantatuan, jotak ez du ia antzekotasunik letran, doinuan edo erritmoan egungo jotekin. [[Tutera|Tuterako]] [[Jose Maria Iribarren|Jose Maria Iribarren idazleak]] Espainiako gaztelu askorekin konparatu zuen jota, adieraziz batzuek oso zahartzat ("mairuen garaikotzat") joagatik, ez zutela "bizpahiru mende baino gehiago".<ref name=":0">{{Cite book|hizkuntza=es|izenburua=Vasconavarros: Guía de su identidad, lengua y territorialidad|urtea=2012|abizena=Esparza Zabalegi|izena=Jose Mari|orrialdeak=430-431|orrialdea=|argitaletxea=Txalaparta|ISBN=978-84-15313-41-0}}</ref>
 
[[Arturo Kanpion|Arturo Kanpionek]] ez zuen jota oso estimutan, ezta garai hartako nafar intelektualek ere, oro har, bertakoa ez zelakoan; Kanpionek esplikatu zuenez (''Memorias de Sarasate'' idazlanean), nafar boluntarioek Zaragozako setiotik ekarri zuten [[Iberiar Penintsulako Gerra|Iberiar Penintsulako Gerran]], eta "eskualde askotan bertako euskal doinuak ordezkatu", baita "gure [[txistu]] eta atabal aintzatsuak". Gerra horretan sortu zela dioen teoria da egun onartuena. H. Wilkinsonek jaso zuen haren berri lehenengo aldiz ([[1838]]), ''Sketches of Scenery in the Basque Provinces of Spain, with a Selection of National Music, arranged for Piano-forte and Guitar'' bere idazlanean.<ref name=":0" /> Raimundo Lanas izan zen Nafarroako lehen jotari ezaguna.<ref name=":0" />
 
== Lehiaketak ==