«Esplenomegalia»: berrikuspenen arteko aldeak

2.801 bytes added ,  Duela 1 urte
.
(.)
Etiketak: Ikusizko edizioa Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
(.)
Etiketak: Ikusizko edizioa Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
{{ohar medikoa}}
'''Esplenomegalia''' [[Bare (organoa)|barearen]] handitzea da. Barea, [[abdomen]]<nowiki/>aren ezker hipokondrioan kokatzen den [[Organo (biologia)|organoa]] da. Honen funtzioa nagusiki [[linfa]] eta [[Odol|odola]] iragaztea da; [[globulu gorri]]<nowiki/>en, [[Leukozito|globulu zuri]]<nowiki/>en eta [[Plaketa|plaketen]] kopuru egokiak mantentzeko. Gainera, [[Immunitate-sistema|sistema immunearekin]] oso lotuta dagoen organoa da.
 
[[Linfopoiesi|Linfopoiesia]] ematen da bertan eta [[Antigorputz|antigorputzak]] sintetizatzen ditu, alegia.
 
Halaber, kaltetutako edo zahartutako [[Zelula|zelulak]] [[Fagozitosi|fagozitatzen]] ditu, baita [[Zirkulazio-aparatu|zirkulazioan]] dauden [[Mikroorganismo|mikroorganismoak]] ere. Izan ere, [[Opsonizazio|opsonizaturiko]] bakterioak [[Gibel|gibelak]] edota bareak suntsitzen dituzte. <ref>{{Erreferentzia|izenburua=Esplenomegalia (AMF 2015) A propósito de un caso|hizkuntza=sp|data=2015-12-01|url=http://amf-semfyc.com/web/article_ver.php?id=1493|aldizkaria=amf-semfyc.com|sartze-data=2019-11-19}}</ref>
 
Horrez gain, [[Eritrozito|eritrozitoak]] eta [[Plaketa|plaketak]] metatzen ditu, [[Odol|odola]] koagulatzen laguntzen dutenak. <ref>{{Erreferentzia|izenburua=Bazo dilatado (esplenomegalia) - Síntomas y causas - Mayo Clinic|url=https://www.mayoclinic.org/es-es/diseases-conditions/enlarged-spleen/symptoms-causes/syc-20354326|aldizkaria=www.mayoclinic.org|sartze-data=2019-11-19}}</ref>
 
Betetzen dituen funtzio aniztasuna dela medio, gaitz ugarik eragin dezake honen funtzionamenduan eta ondorioz, [[Sistema linfatiko|sistema linfatikoa]] eta [[Zirkulazio-aparatu|odol zirkulazioaren]] funtzionamendua oztopa dezake.
 
Bareak duen kokapenagatik, askotan diagnostikatzeko zaila izaten da.
 
Bareak 7.5cm-ko zabalera eta 12cm-ko luzeera du eta 150-180g pisatzen ditu<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Esplenomegalia|url=https://www.semiologiaclinica.com/index.php/articlecontainer/motivosdeconsulta/70-esplenomegalia|aldizkaria=www.semiologiaclinica.com|sartze-data=2019-11-19}}</ref>. [[Gaixotasun]] honek, barea 20 aldiz bere tamaina handitzea eragin dezake, kasu larrietan. Handitze hau motela eta ia nabariezina izaten ohi da, tamaina handia lortzen duen arte. [[Malpighi kapsula|Malpighiren kapsula]] oso mehea da eta ondorioz, ez du bareko [[Parenkima|parenkimaren]] distentsio azkarrik onartzen. Hori dela eta, apurtu eta [[hemorragia]] nabaria sortu daiteke. Azken hau, [[droga]] batzuen efektuen edota [[Leuzemia|leuzemiaren]] ondorioz gerta daiteke<ref>{{Erreferentzia|izena=Andy|abizena=Petroianu|izenburua=Drug--induced splenomegaly.|orrialdeak=977–82|hizkuntza=en-US|data=2011|url=https://www.actamedicaportuguesa.com/revista/index.php/amp/article/view/1570|aldizkaria=Acta Médica Portuguesa|alea=0|zenbakia=24|issn=1646-0758|doi=10.20344/amp.1570|sartze-data=2019-11-19}}</ref>.
 
3 motako esplenomegalia bereiz daitezke: esplenomegalia kongestiboak, parenkimatosoak eta infiltratzaileak. Lehenengoak [[Porta zain|porta]] [[zain]]-sistemako presioa handitzean azaltzen dira, bigarrenak [[Infekzio|infekzioen]] ondorioz sortzen ohi dira eta hirugarrenak produktu metabolikoen gehiegizko metatzearen ondorioz sortzen dira ([[Gaucher|Gaucher gaixotasuna]], [[Niemann-Pick|Niemann-Pick gaixotasuna]], [[Hemosiderosi|hemosiderosia]] edota [[Amiloidosi|amiloidosia]])<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Esplenomegalia|url=https://www.semiologiaclinica.com/index.php/articlecontainer/motivosdeconsulta/70-esplenomegalia|aldizkaria=www.semiologiaclinica.com|sartze-data=2019-11-19}}</ref>.
 
==Etiologia==