Tibalt I.a Nafarroakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t zuz
t →‎Nafarroako erregea: Sandwicha egitea eragotzi
20. lerroa:
 
== Nafarroako erregea ==
[[Fitxategi:Map France 1180-fr.svg|thumb|left|upright=1.6|1234ean lotu ziren Nafarroa eta Xanpainia]]
 
[[Fitxategi:Map France 1180-fr.svg|thumb|left|upright=1.6|1234ean lotu ziren Nafarroa eta Xanpainia]]
1234ko apirilaren 7an [[Antso VII.a Nafarroakoa|Antso VII.a ''Azkarra'']], Nafarroako erregea [[Tutera]]n hil zen. Berria jakinik, Tibalt berehala Champagnetik Nafarroara joan zen eta 1234ko maiatzen 2an, [[Iruñeko katedrala|Iruñeko katedralean]] Nafarroako errege tituluaz jabetu zen, foruen zina eginez eta osabaren ondorengotza hartuz. Nafarrek ez zuten aurreko erregearen azken-nahia bete, Antsok [[Jakue II.a Aragoikoa]] nahiago zuelako. Horrela, Nafarroan Frantzian jaiotako lehendabiziko erregea ezarri zen eta baita [[Xanpaina leinua]]ren lehendabizikoa ere.
 
27 ⟶ 26 lerroa:
 
Gaztelaren babesa izateko asmotan, Blanka alabak ezkon-hitza eman zion [[Alfontso X.a Gaztelakoa|Alfontso]] gaztelar ondorengoari. Itunaren bitartez, Fernando III.ak Gipuzkoa eskaini zion Tibalt bizi zen bitartean baina ez nafar erregeek aspalditik aldarrikaturiko Araba. Gipuzkoa kontrolpean bazuen, itsasorako bidea zabalik izango zukeen baina ituna ez zuten inoiz bete eta hurrengo urtean alabak [[Joan I.a Bretainiakoa]] ezkondu zuen.
[[Fitxategi:Map Crusader states 1240-fr.svg|thumb|upright=1.6|Ekialdea Nafarroako erregearen Gurutzadaren garaian]]
[[Gregorio IX.a]] aita santuak hala eskatuta, 1238tik aurrera Tibaltek [[Baroien Gurutzada|Lur Santua askatzeko gurutzada]] antolatu zuen.<ref>{{erreferentzia|egilea= Setton, Kenneth M. (ed.) |izenburua= A History of the Crusades |liburukia= II — The Later Crusades |orrialdea= 1189 – 1311 |argitaletxea= University of Wisconsin Press |lekua= Milwaukee, |urtea= 1969}}</ref> Nafarroako, Champagneko eta Frantziako nobleek osatutako 1500 zaldunen gudarostea Palestinara iritsi zen 1239ko irailaren 1ean, [[Akre (Israel)|Akrera]] hain zuzen ere. [[Axkelon]]era mugitu eta Tibaltek bertan gaztelu bat eraikitzeko agindua eman zuen. Bi gudu txikiak izan zituen. Lehenengoan garaipena lortu zuen, baina musulmanen aurkako bigarren guduan, [[Gazako zerrenda|Gazan]], urriaren 13an, gurutzatuek porrot handia jasan zuten.<ref>{{erreferentzia|url=https://en.wikisource.org/wiki/Catholic_Encyclopedia_%281913%29/Thibaut_de_Champagne|izenburua= Thibaut de Champagne|egilea= Catholic Encyclopedia|lekua= New York|argitaletxea= Robert Appleton Company |urtea= 1913}}</ref> Hala eta guztiz ere, Tibaltek [[Damasko]] eta [[Egipto]]ko [[Aiubtar leinua|aiubtarrekin]] negoziatu zuen. Horrela siriarrekin akordioa lortu zuen egiptoarren aurka. Akordioaren ondorioz, [[Jerusalemgo Erresuma Latindarra|Jerusalemgo Erresumak]] [[Jerusalem]] bera, [[Betleem]], [[Nazaret]], [[Galilea]] gehiena eta hainbat [[tenpluko ordena|tenplarioen]] gaztelu, tartean [[Beaufort gaztelua|Belfort]] eta [[Safed]], irabazi zituen.<ref>{{erreferentzia |abizena=Tyerman |izena=Christopher |izenburua=God's War: A New History of the Crusades |urtea=2006 |argitaletxea=Penguin Group |isbn=978-0-674-02387-1|orrialdea=767}}</ref> Egiptoarrekin tregoa bat ere negoziatu zuen.<ref>Richard. ''The Crusades''. p. 325.</ref> Orduko iturri batzuen arabera, [[Jordan (ibaia)|Jordan ibaia]] eta Mediterraneo arteko lur guztiak gurutzatuen eskuetan geratu ziren.