Ahate txistulari: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
9. lerroa:
 
== Deskribapena ==
Ahate txistularia bere generokoen artean tamaina ertaineko ahatea da, 42-50 zm arteko luzera eta 71-85 cm arteko hego zabalera baititu<ref name=":0">{{Cite web|url=https://www.seo.org/ave/silbon-europeo/|izenburua=Silbón europeo|sartze-data=|egunkaria=SEO/BirdLife|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>. 500 eta 1.073 gramo arteko pisua du<ref>{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=CRC Handbook of Avian Body Masses|urtea=1992|abizena=John B. Dunning Jr.|izena=|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=CRC Press|ISBN=978-0-8493-4258-5}}</ref>. Itxura borobiltsua du, lepo motza eta moko txiki samarra. Gainerako ahateetan gertatzen den bezala ahate txistulariak ere [[sexu dimorfismo]]a dauka.
 
Arrak gaztaina koloreko burua du eta bekoki eta pileo horixkak<ref>{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=National Geographic Field Guide to the Birds of North America 5ª Ed.|urtea=2006|abizena=Dunn, J. & Alderfer, J|izena=|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=|ISBN=}}</ref>. Mokoa grisa du. Bularra arroxa kolorekoa da, bizkarra grisa eta sabelaldea zurixka. Buztana beltza du eta puntaduna. Hegoetan zerrenda zuri deigarri bat eta ispilutxo berdea ditu, hegaldatzerakoan nabarmentzen direnak. Emea aldiz arre kolorekoa da. Hegoetako zerrenda zuria ere badu eta ispilutxo berdea arretan baino deigarriagoa da<ref name=":0" />.
 
== Habitata eta etologia ==
Sakonera txikiko ur gezatan bizi da txitazten garaian. Landaretza askorik ere ez du behar. Negu partean berriz habitat desberdinetan aurkituko dugu, bereziki marearteko eremu gazikaratan, estuario, padura eta kostaldeko aintziratan, baina barnealdeko aintzira eta urtegietan ere azaltzen da<ref name=":0" />.
 
Ugal garaitik kanpora multzo handiak osatzen ditu eta oso zaratatsua da. Arrak "pyiiu pjiiu" egiten du txistu, hortik bere izena. [[Eurasia]]n jatorria duen hegazti honek [[Amerika]]n beste espezie osatzen du, [[amerikar ahate txistulari|ahate txistulari amerikarra]] hain zuzen ere<ref>Clements, James, (2007) [http://www.cornellpress.cornell.edu/cup_detail.taf?ti_id=4566 ''The Clements Checklist of the Birds of the World''], Cornell University Press, Ithaca</ref>, eta sarritan hibridatu egiten da<ref>{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=Smithsonian Field Guide to the Birds of North America|urtea=2008|abizena=Floyd, T.|izena=|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=Harper Collins, NY|ISBN=}}</ref>.
 
== Elikadura ==
Belarjalea da. Ur ertzetan aurkitzen dituen hostoak, sustraiak eta errizomak jaten ditu. Moko txikia landaretza ebakitzeko moldaturik dauka. Batxutan ur azpiko landaretzaz ere elikatzen da, gorputza baskulatu eta burua ur azpitara sartuz<ref name=":0" />.
 
== Ugalketa ==
Eztei dantzak neguko eremutan hasten ditu eta bikotea eratzen denean txitatze eremutara migratzen du. Maiatza aldera iristen da eta habia egiteko toki egokiaren bila hasten da. Habia ur ertzetan egiten du hosto adaxka eta belarrek eta lumatxaz estaltzen du. Krema koloreko 8-9 arrautza jartzen ditu eta 24-25 egunetan txitatu ondoren txita guztiak batera jaiotzen dira. Jaio eta ordu gutxitara txitak beren kabuz elikatzeko gai dira eta 40-45 egun pasa ondoren erabat garaturik daude<ref name=":0" />.
 
== Taxonomia ==
[[Lineo|Carl von Lineok]] deskribatu zuen 1758 urtean eta ''Anas penelope'' izena eman zion. Kondairak dioenez ahate batek erreskatatu zuen [[Penelope (mitologia)|Penelope]] pertsonaia mitologikoa itsasora jaurtia izan zenean<ref>{{Erreferentzia|izena=James A.|abizena=Jobling|izenburua=The Helm dictionary of scientific bird names [electronic resource] : from aalge to zusii|argitaletxea=London : Christopher Helm|data=2010|url=http://archive.org/details/Helm_Dictionary_of_Scientific_Bird_Names_by_James_A._Jobling|sartze-data=2019-11-18}}</ref>. 2009an [[Mitokondrio|ADN mitokondrialarekin]] egindako ikerketek ''Anas'' generoko hainbat espezie ''Mareca'' generoan kokatu zituzten<ref>{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=Phylogenetic relationships based on two mitochondrial genes and hybridization patterns in Anatidae|urtea=2009|abizena=González, J.; Düttmann, H.; Wink, M.|izena=|orrialdeak=310–318|orrialdea=|argitaletxea=Journal of Zoology. 279:|ISBN=}}</ref>. Portugesez ''marréco'' hitzak "ahate txikia" esan nahi du. Bibliografian izen biak agertzen dira oraindik ere.
 
== Iruditegia ==