Golde: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary |
Bandalismoa desegin |
||
9. lerroa:
]]
[[Fitxategi:Einscharpflug - Farmer plowing in Fahrenwalde, Mecklenburg-Vorpommern, Germany.jpg|thumb|Zaldiek tiratutako goldea]]
'''Goldea''', [[nekazaritza]]n, lurra prestatu eta mugitzeko erabiltzen den tresna bat da, [[hazi]]a erein aurretik. [[Pikotx]]a eta [[aitzur]]raren bilakaeratzat har daiteke. Hasiera batean, pertsonek goldetik tiratzen zuten; ondoren, idiek edo mandoek, eta, toki batzuetan, zaldiek. Egun, [[traktore]]ek ere lan hori egiten dute. Goldatzeak [[porositate]]a areagotzen du, landareen hazkuntzaren mesedetan, lurra mugitzean [[lurrunketa]] bidez ura galdu eta lur apur bat higadura bidez galtzen den arren, eta, gerta litezkeen euriteek, lurrari emandako ongarri eta mantenugaiak garbitzen dituzte, galerak sortuz.
Golde tradizionala [[erromatar golde]]tik dator, [[golde-gider]] eta [[golde-mutur]] batez osatuta dagoena. Lehenak gidatzeko balio du; bigarrenak, lurra apurtzeko.
Rotherham goldea [[Ingalaterra]]n eraiki zen [[1730]]ean. Haren hiruki formak errazago tiratzen zuen, eta zaldiek tiratzeko askoz hobeto egokitu zen. [[Joseph Foljambe]] herbeheretarrak eraiki zuen eta fabrikazio industrialaren hasiera adierazten du.
== Traktoreek tiratutako goldeak ==
Golde modernoenak traktore bati lotuta doan [[xasis]] bati lotuta doaz. Erabat metalezkoak dira. Behealdean, golde bakoitzak atal aldagarria du (erabilerak higatzen baitu), bere formagatik "enara" izena hartzen duena.
== Golde zehatzak ==
Hainbat lanetarako golde bereziak ere badaude:
* Landatzailea: haziak ereiteko.
* Satorra: lan sakonetarako erabilia (50 zentimetro baino gehiago).
[[Fitxategi:arado_topo_roturador.jpg|thumb|"Satorra"]]
* [[Belarri (goldea)|Belarria]]: alboan orri handi bat du, lurra albo batetara mugitzen duena.
[[Fitxategi:arado_vertedera.jpg|thumb|Belarria]]
* Belarri bikoitza: aurrekoaren oso antzekoa, baina bi orriduna.
* Marrazak: golde bakar bat, metro bat baino gehiagoko orri horizontal batekin, gainazaleko lanetarako erabilia.
* Diskoduna: bere diskoen bidez, lurra ebaki eta iraultzen du, baita bertan aurki daitezkeen sustraiak ere.
== Kanpo loturak ==
{{commonskat}}
* {{es}} [http://www.agroinformacion.com/leer-contenidos.aspx?articulo=195 Nekazaritzako tresnak]
* {{es}} [http://www.chapingo.mx/terra/contenido/20/2/art183-188.pdf Simulazio ereduak nekazaritzarako behar den energia kontsumoa neurtzeko]
[[Kategoria:Nekazaritzako tresnak]]
|