Hego Euskal Herriko foruak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
19. lerroa:
 
=== [[Batzar Nagusiak]] ===
Hasieran, berebatzarreko kideekkideak beraienhaien udalerrien ordezkari bezala hautatuak izaten ziren, baina gero Euskal Herriko edozein lekutakoak izan zitezkeen.
 
Batzarrak urtean behin biltzen ziren hamaika egunez. Batzarrak kanpoan egiten ziren eta Gipuzkoako herri desberdinetan, baina Bizkaian eta Araban mugiezinak ziren.
 
Bere betebehar nagusia legeak egitea zen, Koroak gero onartu behar zituelarik. Hala ere, horretaz aparte beste betebehar hauek zituen: Aldundiaren ekintzak eta akordioak epaitzea; Korrejidoreari eta Aldundi-buru nagusiari "erresidentzia epaiketa" egitea, hau da, beraien jokabideak karguan epaitzea, absolbituz edo barkatuz; Aldundiaren kideak aukeratzea; probintziako administrazioko antolakuntzan eta berrikusketan parte hartzea. [[Bigarren Karlistaldia]]n foru-araubidea desagertzearekin batera galdu ziren Batzar Nagusiak hiru herrialdeetan ([[1876]]).
 
* '''[[Araba]]''': [[Arriagako kofradia]] desagertu ([[1332]]) eta ermandadeak eratu zirenean sortu ziren Batzar Nagusiak. Urtean bitan biltzen ziren: maiatzean lur zabalean eta azaroan Gasteizen. Diputatu nagusia buru zutela, ermandadeko prokuradoreek eta hiribilduetako eta lur zabaletako idazkariek osatzen zituzten Batzarrak. Agintariak hautatu, soldatak eta isunak ezarri, osasuna, polizia eta segurtasunaz arduratu, diputatuen jarrera epaitu, foruak babestu eta probintziaren antolaketaz arduratzea beraien esku zegoen.