Lankide:GBarandalla/Proba orria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
5. lerroa:
 
 
Eztabaida:{{PAGENAME}}|artikuluaren eztabaida orrian]].}}<br />{{Itzulia|en|hizkuntza=ingelesezko|ARTIKULUARENBroadcasting IZENBURUA(networking)}}'''Irrati-difusio''' publiko orokorrak jasotzen duen audio edo bideo-seinale igorpenari deritzo, uhin elektromagnetikoen bidez ematen dena. Irrati-difusioa AM irratiaren agerpenarekin batera zabaldu zen 20. hamarkada inguruan [[Balbula termoioniko|balbula termoionikozko]] [[Transmisore|irrati transmisore]] eta hargailuen garapenarekin batera. Honen aurretik elektronika bidezko komunikabideak hartzaile baterako pentsatuak zeuden. Irrati-difusioak, berriz, seinalea hainbat hartzailek aldi berean jasotzea ahalbidetu zuen.
 
Irrati eta telebista-seinaleak haririk gabe transmititzen direla pentsatu ohi da. Hala ere, azken urteetan bai irrati eta bai telebista-seinaleak hari bidez transmititzeko teknikak agertu dira. Hartzaileei dagokienez, publiko orokorra zein talde txiki bat izan daiteke. Kontua da teknologia eta ekipamendu egokia duen edozeinek seinalea jasotzeko gai izan behar duela. Irrati-difusioaren barruan gobernuak eskaintzen dituen zerbitzu publikoez gain (irrati publikoa, telebista publikoa), telebista eta irrati pribatuak ere daude.
26. lerroa:
* Kable bidezko irrati (1928. urtetik aurrera) eta telebista (1932. urtetik aurrera): Bietan [[Kable ardazkide|kable ardazkideen]] bidez ematen da transmisioa.
* Satelite bidezko telebista (1974. urtetik aurrera) eta irratia (1990. urtetik aurrera): Telebista eta irrati tradizionala eskaintzeaz gain satelite bidez ematen den programazioa ere eskaintzen du.
* ''[[Webcast]]'' bidezko audio (1994. urtetik aurrera) eta bideo (1993 . urtetik aurrera) transmisioak: Telebista eta irrati tradizionaleko programazioa eskaintzeaz gain internet bidez ematen den programazioa ere eskaintzen du.<br />
 
== Eredu ekonomikoak ==
Irrati-difusioan finantziazioa lortzeko hainbat eredu daude:
 
* Irrati-difusio komertziala: Irabaziak izateko bideratua. Orokorrean jabetza pribatuko estazio, kanal, sare edo zerbitzuak, publikoari programazio bat eskaintzen diotenak. Irrati-difusio komertzialean iragarleei haien irrati edo telebista programetan iragarkiak jartzeko denbora tarteak saltzen lortzen dute finantziazioa. Batzuetan harpidetza kuota bat ere ordaindu behar da.
* [[Irrati-telebista publiko|Irrati-difusio publikoa]]: Ez dago irabaziak izateko bideratua. Orokorrean jabetza publikoko estazio edo sareak. Hauen finantzazioa hainbat iturritakoa izan daiteke, hala nola zergak, norbanakoen ekarpenak, finantziazio publikoa... Iragarkietatik finantziazioa lortzea ekiditea saiatzen da, irrati-difusio pribatuan gertatzen ez dena.
 
== Zuzeneko emanaldiak eta emanaldi grabatuak ==
Irrati-difusioa grabatua edo zuzenekoa izan daiteke. Grabatua baldin bada, honek akatsak zuzentzea, interesik gabeko zatiak kentzeko, [[Kamera geldo|kamera geldoa]] eta errepikapenak bezalako efektuak jartzeko,... Hala ere, zuzeneko kirol emanaldietan adibidez kamera geldoa eta errepikapenak erabili ohi dira zenbait gertakizun garrantzitsu ongi ikus daitezen.
 
Grabazioen desabantailan jendea emanaldian gertatuko dena jakin dezakeela izango zen, edozein iturritatik informazio hori jaso duelako, [[Spoiler|''spoiler'']] bat izan daitekeena. Emanaldi batzuen kasuan, zuzenean direla adierazten den arren, “zuzenean grabatuak” direla esan daiteke. Hau da, programa zuzenean grabatu den arren, ez da zuzenean ematen. Hau oso ohikoa da musikariak irratian zuzeneko emanaldi bat egiten dutenean. Hainbat telebista programetan ere teknika hau erabiltzen da.
 
== Inpaktu soziala ==
Irrati-difusioak informazioa eta kultura eremu gero eta handiagoetara zabaltzea ahalbidetu du. Difusiorako teknologia berriek informazioa gero eta azkarrago bidaltzea ahalbidetu dute, eta momentuan jasotzen da informazio hori. Honen ondorioz, eguneroko bizitza erritmoa bizkortu egiten da. Gaur egungo munduan ez dago mugarik komunikaziorako. Munduko bi tokiren artean milaka kilometroko distantzia izateak ez du ekiditen haien arteko komunikazioa, eta horrek mundua txikiagotzen duela esan daiteke.
 
John Thomson soziologoak ''The Media and Modernity'' liburuan adierazten duen bezala, denboraren eta espazioaren banaketa difusio teknologien agerpenarekin batera eman da. Hau da, gertaera baten jakinean egoteko ez da beharrezkoa gertaera hori gertatzen ari den lekuan bertan egotea. Aurreko mendeetan historiako gertakari garrantzitsuenak gertakari haiek bizi izan zituzten pertsonek kontatzen zituzten. Gaur egun, irratiaren eta telebistaren bidez lortzen du jendeak gertakarien jakinean egotea.