Zamakolada: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
No edit summary
26. lerroa:
 
=== Matxinadaren hasiera ===
[[1804]]ko [[abuztuaren 1716|abuztuaren 16]]an hasi zen matxinada [[Begoñako errepublika|Begoñako]] herrian; [[Jose Nicolas Batiz]] bertako fiela eta Zamakolaren lagun handiaren etxera sartu eta hurrengo egunerako udal-asanblada deitzeko eskatu zioten Batzar Nagusietan plan militarraren berri eman zedin. Batizek amore eman behar izan zuen, eta hurrengo egunean asanblada antolatu zen. Hurrengo goizean, ostiralez, plan militarraren kopia bat eskatu zioten Begoñako udal-asanbladan zehar, baina Batizek uko egin zion eskariari. Gauzak horrela, preso hartu zuten, udaletxeko beste ordezkariekin batera<ref name=":0" />.
 
Arratsaldean, asanbladako ordezkariak Bilbora jeitsi eta planaren kopiak eskatu zizkioten Bilboko korregidoreari. Korregidoreak planaren kopia bat eman eta ordezkariak bakean joan ziren, baina plana irakurri eta eztabaidatu ondoren, talde jendetsuago bat itzuli eta agintariei plan militarra baliogabetzeko eskatu zieten. Horrez gain, Bizkaiko armategitik Begoñako udalari zegozkion fusilak hartzeko baimena eskatu zuten. Diputazioak eskaerei men egin zien: hurrengo Batzarrak ospatu arte plan militarra ez zela onartuko hitz eman zuten publikoki, eta fusilak Begoñatarren esku utzi zituzten. Zamacolak Dimara egin zuen ihes.
 
=== Istiluen hedapena ===
[[Fitxategi:Bilboko irudi historikoa.jpg|thumb|220px|[[Bilbo]] XVIII. mendean.]]
Hala, Bizkaiko Gobernuak biderik gabe utzi zuen Batzar Nagusiek soldadutzari buruz hartutako erabakia hurrengo Batzar Nagusiak bildu arte, baina Begoñakoek, pozik egon arren, ez zuten Batiz askatu. Hurrengo egunean, abuztuaren 18an, Abandoko jendea begoñatarrei batu zitzaien eta hauek ere armak eskuratu zituzten. 200 bat lagun baino gehiago Bilbora joan eta bulegoak miatu zituzten eta diputazioko zenbait kide atxilotu zituzten, bertako askoren laguntzaz. Korregidorea, Jose Agustin Ibañez de la Renteria eta Pedro Jimenez Breton diputatu nagusiak eta Benito de Arechabala eta Diego Antonio de Basaguren jaurerriko idazkariak Abandoko udaletxean giltzaperatu zituzten, aurreko biurtekoan diputatu nagusi izan zen Pedro Francisco de Abendañorekin batera<ref name=":0" />. Begoñatarrek Batzar Nagusi berriak bil zitezela eskatu zuten. Bilbora bildutako jendeak [[korrejidore]]aren eta ahaldun nagusien buruak eskatu zituen, "lapur" eta "aberriaren traidore" deituz.