Zamakolada: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
16. lerroa:
== Historia ==
=== Aurrekariak ===
Portuaren proiektuak ezadostasuna ekarri zuen: Bilboko hiriak ez zuen begi onez ikusten lehia egingo zion portu bat aldamenean izatea eta Bizkaiko Aldundiak aukera egokia zuen Bilboko hiriaz beste portu bat edukitzeko. Krisi sakonean zen Espainiako koroak Bizkaia ahuldu eta bere interesak indartzeko aukera ikusi zuen<ref name=":0">{{Cite web|url=http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/zamakolada/ar-144007/|izenburua=Zamakolada|sartze-data=2019-11-16|egunkaria=Auñamendi Entziklopedia|aldizkaria=|abizena=de Guezala|izena=Luis|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>.
 
[[Fitxategi:Francisco de Goya - Godoy como general - Google Art Project.jpg|thumb|260px|[[Manuel Godoy]], [[Francisco Goya|Goyaren]] 1801eko margoa, Bilbok enkargatu zuena.]]
Esan bezala, [[Bizkaiko Batzar Nagusiak|Bizkaiko Batzar Nagusien]] aurrean aurkeztu zuen proiektua Zamakolak, hura Batzarren kontrolpean egongo zelarik. Bizkaiko Batzar Nagusiek onartu eta gero, Bizkaiko Jaurreriarri (Zamakolari) portua egiteko baimena eman zion [[Madril]]ek Errege Dekretu baten bidez, 1801eko abenduaren 31n. Bilboko hiriak ez zuen hala ere etsi eta gisa guztietako losintxak eta mesedeak egin zizkion Godoyri, horietatik ezagunena [[Francisco Goya|Goyari]] Godoyren koadro bat enkargatzea izan zelarik.<ref>[http://www.xabieriamezaga.byethost32.com/articulos-aita-venezuela-bilbao.htm El Bilbao de Bolívar], ''Vicente de Amezaga Aresti. Obras completas''</ref> 1803an Bilboko ohorezko alkate ere izendatu zuten.<ref>http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/arte/18/18005020.pdf</ref> Baina saiakera hauek porrot egin zuten eta Godoyk Zamakolaren proiektua berretsi zuen, hori bai, baldintza batekin, bizkaitarrek [[soldadutza]] egin behar izatea.
 
1801-1804 bitartean bilbotarrek afera ilunetan nahasi nahi izan zuten Zamakola; 1804an Bilboko Kontsuletxeak portu berriaren gaineko jurisdikzioa eskatu zuen baina, urte bereko ekainean, Madrilgo Errege Agindu batek berretsi zuen, Zamakolak eginiko jestioen ondoren, portu berriaren izaera autonomoa. Madrildik itzuli ondoren, Zamakolak derrigorrezko soldadutzari oztoporik ez jartzeko eskatu zien, ordainez, batzarkideei. Soldadutza egitea [[Hego Euskal Herriko foruak|foruen]] kontrakoa zen, baina, hasiera batean batzarkideak guztiz konforme egon ez arren, azkenean onartu egin zen. Azkenean, Zamakola bere kudeaketagatik txalotu eta Bizkaiko Jaurerriko erregidore izendatu zuten<ref name=":0" />.

Batzararen ondorengo egunetan, derrigorrezko soldadutzaren berria zabalduz joan zen. Herri xeheak ez zuen bidegabekeria hura onartu, eta Zamakolaren aldeko junteroak laster konturatu ziren Madrilek portuaren alde emanikoak ezer ez zirela foru-hauste handi haren ondoan. Herritarrak, beraz, ez zeuden ados, batez ere bizkaitar gazteak. Eskakizunak sortutako haserrea [[Bizkaiko jaurerria|jaurerri]] osora zabaltzen joan zen. Proiektuaren kontrako batzarkideek Zamakolaren kontra egiteko aukera ikusi zuten eta gainerako bizkaitarrak erregidore berriaren kontra bultzatu zituzten. Bizkaiko burgesia zen, batez ere, Zamakolaren aurkako taldea, eta proiektua burutzeagatik foruak sakrifikatzea eta herria saltzea egotzi zioten.
 
=== Matxinadaren hasiera ===