«Txikipedia:Elektrizitate»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
No edit summary
{{Banner|Lignes HT001.jpg}}
 
[[Fitxategi:Lightning3.jpg|400px|thumb|<center>Tximistak fenomeno elektriko naturalak dira.]]
 
'''Elektrizitatea''' edo '''argindarra''' naturan gertatzen den fenomeno fisiko bat da, {{Txp|Materia|materiarekin}} zerikusia duena. Ekaitzetan ikusten ditugun {{Txp|Tximista|tximistak}}, adibidez, fenomeno elektrikoak dira. Bestalde, gizakiak elektrizitatetik {{Txp|energia}} sortzen eta kontrolatzen ikasi du; horri esker, argindarra pilatu edo gorde egin dezakegu, {{Txp|Bateria|baterietan}} hain zuzen ere, bai eta leku batetik bestera garraiatu ere, kableak erabiliz. Modu honetan, gaur egun eguneroko bizitzan inguratzen gaituzten gauza askok eta askok funtzionatzen dute elektrizitateari esker: elektrizitatea erabiltzen dugu, esate baterako, etxeetan argia izateko, telebistak, ordenagailuak eta etxetresna elektrikoek funtzionatu ahal izateko, edota pila edo bateriak erabiltzen dituzten jostailuek eta bestelako gailu edo tresna guztiek funtzionatu ahal izateko.
 
==Nola funtzionatzen du elektrizitateak?==
==Nondik dator elektrizitatea?==
Materia guztiak halako karga elektrikoa dauka. Materia, izan ere, {{Txp|Atomo|atomoz}} osatuta dago, eta indar elektrikoa da atomoak elkartuta egonarazten dituena; indar elektriko hori gabe, atomoak ezingo lirateke batu eta existitzen diren gauza guztiak gaseosoak izango lirateke.
 
Protoiek edo karga positiboek eta elektroiek edo karga negatiboek elkartzeko joera dute; hau da, indar erakartzailea dute. Aldiz, bi karga positibok elkar aldarazteko edo urrunarazteko joera izaten dute, eta gauza bera gertatzen da bi karga negatiborekin, elkar uxatzen dute; hau da, indar aldaratzailea dute. Materiaren barruan, normalean, neurri berekoak izaten dira indar erakartzaileak eta aldaratzaileak, batzuek besteak konpentsatzen dituzte; horregatik, materia ez da desegiten, atomoak baturik egoten baitira.
 
Materialaren arabera, elektroi batzuk libreki mugi daitezke; horrek esan nahi du elektroi mugimendu bat dagoela, eta horixe da {{Txp|korronte elektriko}} deitzen duguna. Korronte elektrikoa, beraz, karga elektrikoen mugimendu bat da;. etaMugimendu mugimenduhori horixenorabide dabatera zuzendu daiteke, hainibaiko zuzenura ere,balitz bezala; kobrezko kable elektrikoak erabiltzen dugunaditugu korronte elektrikoa nahi dugun lekura eramateko. Horrela lortzen dugu argi elektrikoa edukitzekoetxeetaraino garraiatzea eta ditugun tresna eta makinek funtzionatzekofuntzionatzea.
 
==NondikNola datorsortzen dugu elektrizitatea?==
Normalean, argindarra {{Txp|sorgailu elektriko}} batean sortzen dugu. Adibide hurbil bat aurki dezakegu bizikleta askotan, sorgailu bat ({{Txp|Dinamo|dinamoa}} deitzen duguna) izaten baitute argia emateko. Sorgailuek iman bat eta kobrezko bobina bat izaten dituzte barruan, eta bobinaren barruan iman bat; bobina hori biraka jartzen da gurpilaren mugimenduagatik, eta orduan imanak kobrezko bobinako elektroiak mugiarazten ditu. Horrela, energia mekanikoa (mugimendua) energia elektriko bihurtzen da.
 
Etxean dugun elektrizitatea sortzeko, ordea, sorgailu elektriko oso handiak behar izaten dira. {{Txp|Zentral elektriko|zentral elektrikoetan}} daudenak gizaki bat baino handiagoak izan ohi dira; baina hauek ez dituzte bobinak erabiltzen bizikletetako dinamoetan bezala, {{Txp|Turbina|turbinak}} baizik.
 
Elektrizitatea sortzeko modu ugari daude gaur egun:
*{{Txp|Zentral nuklear|Zentral nuklearretan}} edo {{Txp|Zentral termiko|zentral termikoetan}} uretatik ateratako lurruna erabiltzen dute turbinari eragiteko.
*Ibaietako uraren mugimendua ere erabil daiteke elektrizitatea sortzeko; {{Txp|Energia hidrauliko|energia hidraulikoa}} deitzen zaio elektrizitatea sortzeko modu honi, eta zentral hidroelektrikoak daude horretarako.
*Haizearen indarra era baliatzen da elektrizitatea sortzeko; {{Txp|Energia eoliko|energia eolikoa}} deitzen zaio honi, eta haize-sorgailuak edo haize-errotak erabiltzen dira horretarako.
*{{Txp|Eguzki-energia}} erabiltzen duten plantek metodo erabat ezberdina erabiltzen dute argindarra sortzeko. Panel batzuetan, elektrizitatea zuzenean sortzen da eguzki-izpien beroa aprobetxatuz. Energia sortzeko modu hauxe da {{Txp|Ingurumen|ingurumenarentzat}} kalte gutxien eragiten duena, zentral hidroelektrikoekin batera.
 
[[Kategoria:Txikipedia]]
[[Kategoria:Txikipedia:Energia]]