Ebro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
181. lerroa:
 
=== Gizakia Ebron ===
Paleolitiko erdialdetik (duela 80.000-30.000 urte) gizatalde nomadak Ebro inguruan bizi zela salatzen dute aztarna arkeologikoek. Neolitikoan aztarnak ugaritu egiten dira, sedentarizazioaren agerpenarekin.
 
Ebroko lurrak ez dira bereziki aberatsak izan nekazaritzarako, baina uraren presentziak eta ibaiak eskaintzen zituen garraio aukerak jendea erakarri du bertan kokatzera. Badirudi duela milioi bat urte jadanik gizakiak zebiltzala ebro inguruetan. Feniziarrak eta gero erromatarrak penintsulara heldu zirenean, hamaikatxo talde zeuden Ebro haranean finkaturik: [[Baskoi|baskoiak]], [[Autrigoi|autrigoiak]], [[Zelta|zeltak]], [[Zeltiberiar|zeltiberiarrak]] eta [[Iberiar|iberiarrak]].
 
VI. mendeko [[Avieno]] historialari latinoaren arabera, Ebro ([[latin]]ez: ''Hiberus'') baskoien lurralde barneko ibaia zen<ref group="oh">E (t) multa propter est palus rebea dicta. quin et Herbi civitas stetisse fertur his locis prisca die, quae pr(o)elíorum absumpta (tem)pestatibus famam atque nomen sala liquit caespiti, at Hiberus inde manat anmis et locos fecundat unda. plurimi ex ipso ferunt dictos Hiberos, non ab illo flumine quod inquietos (vo) Vasconas praelabitur. nam quicquid amnem gentis huius adiacet occiduum ad axem, Hiberiam cognominant. pars porro eoa continet Tartes(s)ios et Cilbicenos</ref>. Haren ertzetan zeuden [[Calahorra|Kalagorri]], Vareia, [[Alfaro]] eta [[Cascante]], hiri baskoiak garai hartan. Avieno eta [[Plinio Zaharra|Plinioren]] arabera, Ebro ibaian kargaontziak ibiltzen ziren [[Tortosa]]tik [[Tutera]]raino. Badakigu XIII., XIV. eta XV. mendeetan nabigagarria zela ibaia<ref>{{Cite web|url=http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/ebro/ar-27872/|izenburua=Ebro|sartze-data=2019-11-15|egunkaria=Auñamendi entziklopedia|aldizkaria=|abizena=Arozamena Ayala|izena=Ainhoa|egile-lotura=|hizkuntza=es|formatua=}}</ref> eta bere horretan iraun zuen ibaiak [[Erdi Aroa]]n, ura lurretan erabiltzeko xedean han eta hemen presakurtegiak eraikitzen hasi ziren arte.
 
Mendeetan zehar, euskaldunen lurraldeak Ebrotik hegoalderantz zabaldu baziren ere, [[XIII. mendea|XIII.]]-[[XIV. mendea|XIV. mendetik]] aurrera, Ebro ibaia bihurtu zen, oro har, Arabaren eta Nafarroaren hegoaldeko muga. Historian zehar, Ebro ibaiaz beheiti bideratu zuen Nafarroa ekialdeko ([[Erronkari]]ko [[almadia]]k) eta hegoaldeko ([[Nafarroako Erribera|Erriberako]] ubideak) jendeak Aragoirekiko eta, batez ere, [[Zaragoza]]rekiko garraioa.