Ebro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
No edit summary
193. lerroa:
XX. mendearen hasieran [[Ebroko gudua]] izan zen historiako puntu nabarmenetako bat, gerra zibilean zehar. Guda honetan [[Espainiako Bigarren Errepublika|Errepublikarren]] galerek [[Frankismo|alde nazionalaren]] garaipena finkatu zuen. Bestalde, XX. mendean zehar Ebroko urak ustiatzeko hainbat urtegi egin ziren. Azken urteetan eztabaida piztu da Ebroko uren erabilerari buruz, bertako urak beste tokietara mugitu eta erabiltzeko planak direla eta. Ura baliabide preziatua izateaz gain, kezka ekologikoak sortu ditu, uraren ustiapenak bertako fauna eta floran eragin kaltegarria duelakoan. Gainera, uraren erabilera dela eta sedimentu kopurua gutxitzen ari da, eta Ebroren delta murrizten.
 
== Ekoizpen elektrikoaAzpiegiturak ==
 
=== Urtegiak ===
Ebron hainbat urtegi daude horietako asko 1950eko eta 1960ko hamarkadetan eraikiak. Garrantzitsuenak honakoak dira:
 
* Mequinenzako urtegia: 1.530 hm³ (1965)
* Ebroko urtegia: 541 hm³ (1952)
* Ribarrojako urtegia: 209,56 hm³ (1969)
* Sobróngo urtegia: 20 hm³ (1961)
* Flix-eko urtegia: 4,171 hm³ (1948)
 
Aipatutakoez gain badira ekoizpen hidroelektrikorako eta ureztatzeko erabiltzen diren hainbat urtegi txiki, 1 hm³ inguruko edukiera dutenak.
 
=== Ekoizpen elektrikoa ===
Ebro ibarrean 457 jauzi hidroelektriko daude, eta instalatutako potentzia 3.894,5 MWkoa da. Denen artean 38.000 hm³ ur erabiltzen dute urtean, 9.400 GWh inguruko ekoizpena lortzeko. Indarretxe garrantzitsuenak ezkerraldeko ibaiadarretan -batez ere, [[Segre ibaia|Segren]] eta honen adarretan ([[Cinca]], [[Ésera]], [[Noguera Pallaresa]] eta [[Noguera Ribagorçana]])- eta Ebro Behereko urtegi-sisteman (Mequinenza–Ribarroja–Flix) daude<ref>[http://www.chebro.es/contenido.visualizar.do?idContenido=3047&idMenu=2236 Centrales Hidroeléctricas] Chebro.es</ref>.