Ebro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
176. lerroa:
 
=== Sorrera ===
Duela 37 milioi urte inguru, ebro inguruko urak atlantikora zihoazen. [[Iberiar plaka]] [[Eurasiako plaka|eurasiaren]] kontra lotu zenean, [[Pirinioak]] eta horrekin batera kantauriar kostaldeko mendiak sortu ziren iparraldean ([[Euskal Herriko arkua]] eta kantauriar mendikatea), eta [[Iberiar sistema]] hegoaldean. Hori gertatzean urek ez zuten aterabiderik topatu, eta denbora luzez laku eta aintzira gune izan zen gaur ebroko bailara deitzen duguna, miozenoan zehar. Gaur egun ere ikus daitezke garai horretako aztarnak, Ebroren haranean dauden [[Gatzaga|gatzagetan]], edo [[Errege Bardea|Bardeetan]].
 
Metatutako sedimentuek erakusten dutenez, miozenoaren bukaeran lakuek ekialderantz egin zuten gainezka, eta erosioak bere lana egin zuen, ebroko arroa sortuz. Itsasora iristean, ibaiak zekartzan sedimentuek Ebroren delta sorrarazi zuten.
189. lerroa:
[[XVIII. mendea|XVIII. mendetik]] aurrera, Ebro ibaia [[Kantauri|Kantauri itsasoarekin]] lotzeko hainbat proiektu aurkeztu zen Euskal Herrian, euskal eremuko hegoaldea eta iparraldearen arteko harremanak estutzearren. Proiektu horien eduki politikoak, Euskal Herria batzeak alegia, susmoak sortu zituen, Madrilgo gortean batez ere, eta ez ziren inoiz onik atera.
 
XIX. mendean gertaturiko [[kolera]] izurriteak bereziki kolpatu zuen Ebroko harana.
XX. mendearen hasieran [[Ebroko gudua]] izan zen historiako puntu nabarmenetako bat, gerra zibilean zehar. Guda honetan [[Espainiako Bigarren Errepublika|Errepublikarren]] galerek [[Frankismo|alde nazionalaren]] garaipena finkatu zuen. Bestalde, XX. mendean zehar Ebroko urak ustiatzeko hainbat urtegi egin ziren.
 
XX. mendearen hasieran [[Ebroko gudua]] izan zen historiako puntu nabarmenetako bat, gerra zibilean zehar. Guda honetan [[Espainiako Bigarren Errepublika|Errepublikarren]] galerek [[Frankismo|alde nazionalaren]] garaipena finkatu zuen. Bestalde, XX. mendean zehar Ebroko urak ustiatzeko hainbat urtegi egin ziren. Azken urteetan eztabaida piztu da Ebroko uren erabilerari buruz, bertako urak beste tokietara mugitu eta erabiltzeko planak direla eta. Ura baliabide preziatua izateaz gain, kezka ekologikoak sortu ditu, uraren ustiapenak bertako fauna eta floran eragin kaltegarria duelakoan. Gainera, uraren erabilera dela eta sedimentu kopurua gutxitzen ari da, eta Ebroren delta murrizten.
 
== Ekoizpen elektrikoa ==