Ebro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
174. lerroa:
 
== Historia ==
 
=== Sorrera ===
Duela 37 milioi urte inguru, ebro inguruko urak atlantikora zihoazen. [[Iberiar plaka]] [[Eurasiako plaka|eurasiaren]] kontra lotu zenean, [[Pirinioak]] eta horrekin batera kantauriar kostaldeko mendiak sortu ziren iparraldean ([[Euskal Herriko arkua]] eta kantauriar mendikatea), eta [[Iberiar sistema]] hegoaldean. Hori gertatzean urek ez zuten aterabiderik topatu, eta denbora luzez laku eta aintzira gune izan zen gaur ebroko bailara deitzen duguna, miozenoan zehar.
 
Metatutako sedimentuek erakusten dutenez, miozenoaren bukaeran lakuek ekialderantz egin zuten gainezka, eta erosioak bere lana egin zuen, ebroko arroa sortuz. Itsasora iristean, ibaiak zekartzan sedimentuek Ebroren delta sorrarazi zuten.
 
=== Gizakia Ebron ===
VI. mendeko [[Avieno]] historialari latinoaren arabera, Ebro ([[latin]]ez: ''Hiberus'') [[baskoi]]en lurralde barneko ibaia zen<ref group="oh">E (t) multa propter est palus rebea dicta. quin et Herbi civitas stetisse fertur his locis prisca die, quae pr(o)elíorum absumpta (tem)pestatibus famam atque nomen sala liquit caespiti, at Hiberus inde manat anmis et locos fecundat unda. plurimi ex ipso ferunt dictos Hiberos, non ab illo flumine quod inquietos (vo) Vasconas praelabitur. nam quicquid amnem gentis huius adiacet occiduum ad axem, Hiberiam cognominant. pars porro eoa continet Tartes(s)ios et Cilbicenos</ref>. Haren ertzetan zeuden [[Calahorra|Kalagorri]], Vareia, [[Alfaro]] eta [[Cascante]], hiri baskoiak garai hartan. Avieno eta [[Plinio Zaharra|Plinioren]] arabera, Ebro ibaian kargaontziak ibiltzen ziren [[Tortosa]]tik [[Tutera]]raino. Badakigu XIII., XIV. eta XV. mendeetan nabigagarria zela ibaia<ref>{{Cite web|url=http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/ebro/ar-27872/|izenburua=Ebro|sartze-data=2019-11-15|egunkaria=Auñamendi entziklopedia|aldizkaria=|abizena=Arozamena Ayala|izena=Ainhoa|egile-lotura=|hizkuntza=es|formatua=}}</ref> eta bere horretan iraun zuen ibaiak [[Erdi Aroa]]n, ura lurretan erabiltzeko xedean han eta hemen presak eraikitzen hasi ziren arte.
 
179 ⟶ 186 lerroa:
 
[[XVIII. mendea|XVIII. mendetik]] aurrera, Ebro ibaia [[Kantauri|Kantauri itsasoarekin]] lotzeko hainbat proiektu aurkeztu zen Euskal Herrian, euskal eremuko hegoaldea eta iparraldearen arteko harremanak estutzearren. Proiektu horien eduki politikoak, Euskal Herria batzeak alegia, susmoak sortu zituen, Madrilgo gortean batez ere, eta ez ziren inoiz onik atera.
 
XX. mendearen hasieran [[Ebroko gudua]] izan zen historiako puntu nabarmenetako bat, gerra zibilean zehar. Guda honetan [[Espainiako Bigarren Errepublika|Errepublikarren]] galerek [[Frankismo|alde nazionalaren]] garaipena finkatu zuen. Bestalde, XX. mendean zehar Ebroko urak ustiatzeko hainbat urtegi egin ziren.
 
== Ekoizpen elektrikoa ==