«Bidasoa»: berrikuspenen arteko aldeak

2.274 bytes added ,  Duela 10 hilabete
ez dago edizio laburpenik
 
== Ibaiadarrak ==
Bidasoak ibaiadar ditu Zeberia, [[Ezkurra (ibaia)|Ezkurra]], [[Iruribieta]], [[Latsako erreka|Latsa]], Tximista, [[Onin]], Zia, Endara eta [[Jaitzubia erreka eta ibarra|Jaitzubia]] errekak.
 
== Hidrometria ==
 
Bestela, ibaiaren bidean aipatzekoak dira Erreparatzeako zubi erromanikoa ([[Oieregi]]), Zubizaharra ([[Sunbilla]]) eta San Miguel zubia ([[Bera]]).
 
== Portuak eta ontziak Bidasoan ==
Aitzina, Bidasoa itsasora heltzen zeneko gunea zingiradi eta hondartzaz osatua zen. Baziren portuak, Hondarribikoa, adibidez ontziak hartzen zituztenak, baina ziur aski mareen arabera lan egin beharko zuten<ref name=":0">{{Cite web|url=http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/bidasoa/ar-10680/|izenburua=Bidasoa|sartze-data=2019-11-15|egunkaria=Auñamendi Entziklopedia|aldizkaria=|abizena=Ciriquiain-Gaiztarro|izena=M.|egile-lotura=|hizkuntza=es|formatua=}}</ref>. Seguraski Irunen gaur egun desagerturiko portuak baziren, eta ibaian gora ere bazen gehiagorik.
 
XVII. mendeko agirien arabera, Bidasoan zehar ontzi eta gabarrak zebiltzan gutxienez Bera udalerrira arte. Ibaiak emari gutxi zuen garaieretan ''Ondozka'' ibiltzen ziren ontziak, hau da, idiek ibaian zehar tiratzen zuten eta beharrezkoa zenean ontzira bertara igotzen ziren gune sakonagoetan aurrera egiteko<ref name=":0" />. Beste idazki batzutan ikus daiteke merkatal produktuak Lesakaraino ere igotzen zirela XIII. mendean.
 
== Arrainak ==
Arrantzari dagokionez [[amuarrain arrunt|amuarraina]] eta [[izokin]]a dira espezierik estimatuenak
 
=== Amuarraina ===
Amuarraina, Bidasoa ibaian ugaria eta estimatua zena, egoera latzean dago orain, industriaren eta gehiegizko arrantzaren ondorioz<ref name=":0" /><ref name=":1">{{Cite web|url=https://zientzia.eus/artikuluak/bidasoa-ibaia/|izenburua=Bidasoa ibaia|sartze-data=2019-11-15|egunkaria=Zientzia.eus|aldizkaria=|abizena=Estonba Mintxero|izena=Mikel|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>. Hori dela eta, arrantza mugatu eta populazioa igotzeko mekanismoak ezarri ziren martxan, arrakasta mugatuarekin<ref>{{Cite web|url=http://www.adecana.com/PDF/noticias/repoblar-bidasoa.pdf|izenburua=Pescadores piden repoblar el río Bidasoa con trucha autóctona|sartze-data=2019-11-15|egunkaria=Diario de Navarra|aldizkaria=|abizena=Gutierrez|izena=Natxo|egile-lotura=|hizkuntza=es|formatua=}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=La densidad de alevines de trucha se triplicó en 2016 con respecto al año anterior|hizkuntza=es-ES|data=2017-01-11|url=https://www.diariovasco.com/bidasoa/baztan-bortziriak/201701/11/densidad-alevines-trucha-triplico-20170111001134-v.html|aldizkaria=El Diario Vasco|sartze-data=2019-11-15}}</ref>.
 
=== Izokina ===
Izokinaren arrantzak garrantzi handia izan du Bidaso behereko herrien historian. Itsasotik zetozen izokinen igoera oztopatzeko nazak jartzen ziren ibaian: lurrean zutoin lodi batzuk sartu eta zutoinen artean, zeharka, [[sahats|zume]] abarrak paratzen ziren. Nazak zirela eta, herrien arteko istilu ugari izaten zen, dokumentu zaharrek erakusten dutenez.<ref>[http://hedatuz.euskomedia.org/2847/1/25483491.pdf Jakes Casaubon: Izokin arrantzaren historiaz, Bidasoa ibaian, XIV. mendetik XX. mendera]</ref>
 
[[XX. mendea]]n izokinaren populazioa asko gutxitu zen. Mendearen erdialdean, urte hoberenetan, 200 edo 300 izokin harrapatzen ziren; eta mende amaieran, dozena batzuk besterik ez.<ref>''Iberiar penintsulako izokin ibaien atlasa''. Ekolur.</ref> Hori dela eta arrain haztegietako izokinez populazioa indartzeko proiektuak martxan dira<ref name=":1" />. Bidasoa ibaian urteko lehenbiziko izokin arrantzatuari ''[[lehenbiziko (izokina)|lehenbiziko]]'' deritzo.
 
<center>
1.997

edits