Bilbo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
No edit summary
30. lerroa:
 
== Izena ==
[[Euskaltzaindia]]k hiri honetarako onartutako euskal izen bakarra ''Bilbo'' da.<ref name=145araua>{{Txantiloi:EuskaltzArauErref|arau-zk=145|arau-izenb=Bizkaiko herri izendegia}}</ref> Hala ere, Bilboko Udalbatzak izen ofizialtzat ''Bilbao'' onartu du, bai euskararako, bai gaztelaniarako.<ref name=Jagonet/>

Euskaltzaindiak, [[Bilboko Udala]]k eskatutako txosten batean, euskarazko izen ofiziala ''Bilbo'' izan zedin eman zuen irizpena, eta horrela jasota dago Euskaltzaindiak euskara baturako emandako 145. arauan (''Bizkaiko herri izendegia'').<ref name="145araua" /> ''Bilbo'' izena naro azaltzen da euskarazko dokumentu eta literatura lanetan. ''Bilbao,'' ordea, behin bakarrik ageri da euskaraz, XVI eta XVII. mendeetako ''Los refranes de Garibay'' lanean ([[Esteban Garibai]]ren esaera zaharren bilduma). Horren aurrean, euskalariek zalantzak dituzte, ea garai horretan euskaldunek eskuarki ''Bilbao'' zerabilten, ala atsotitz horretarako bildutako erabilera zahar bat zen.<ref>{{erreferentzia |abizena=Mitxelena |izena=Koldo |argitaletxea=Euskaltzaindiaren Toponimia Batzordea |izenburua=Bilbo |urtea=1983| |url=http://www.euskaltzaindia.eus/dok/euskera/50873.pdf}}</ref> Edozelan ere, deklinatutako formetan ''Bilbo'' da erabiltzen den forma bakarra, baita udalaren beraren idazkietan ere (''Bilboko, Bilbotik, Bilbora''... eta ez ''Bilbaoko, Bilbaotik, Bilbaora''...).<ref name="Jagonet" />
 
Izen formal horiez gain, hiria mendiz inguratutako sakonune batean dagoenez, '''Botxo''' («zulo») izen herrikoia ere erabiltzen da.
 
=== Onomastika ===
Etimologia argirik ez den arren, zenbait hipotesi egin dira Bilbo/Bilbao izenaren jatorriaz. [[Wilhelm von Humboldt|Humboldtek]] eta [[Antonio Tovar|Tovarrek]] bil- edo pil- elementuekin lotzen zuen, hiria jende biltze edo pilatzea zela adierazi nahiz. Gorostiagak eta [[Alfonso Irigoien|Irigoienek]] aldiz, bilbe edo bilbatu proposatzen zuen jatorritzat<ref>{{Cite web|url=http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/bilbao/ar-14110/|izenburua=Bilbao|sartze-data=2019-11-15|egunkaria=Auñamendi Entziklopedia|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=es|formatua=}}</ref>.
 
== Geografia ==