Lauburu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
56. lerroa:
=== Politika, esbastika eta lauburua ===
XVIII. eta XIX. mendeetan eztabaida akademiko hutsa zen lauburuaren jatorri eta esanahiarena. XX. mende hasieran, ordea, politikan erabiltzen hasi zen, euskal identitatea eta kultura adierazteko. Hala ere, ideia ugari eta kontrajarriak zeuden lauburuaren jatorri eta esanahiari buruz, askotan esbastikarekin nahasten baitzen. Hori dela eta ez da harrigarria Sabino Aranak 1901ean argitaraturiko Euzkadi aldizkariaren lehen alean honakoa esatea: Euzkadi zela euskaldunen herria, eta izena "eguzki" hitzetik zetorrela. Hori azaltzeko, lauburua esbastikarekin eta esbastika eguzkiarekin lotzen zuten teorietan oinarritzen zen, batez ere.
[[Fitxategi:Logotipo de Acción Nacionalista Vasca.svg|thumb|280px|EAE-AV alderdiak lauburua erabili zuen sorreratik.]]
XX. mendeko lehen hamarkadetan, lauburua edo "euskal esbastika" askotan erabili zen euskaldunak edo euskal abertzaleak identifikatzeko. Ikurrak indarra hartu zuen; 1930ean sortu zen lehen abertzale ezkertiarren alderdiak, EAE-ANVk, adibidez, lauburu bat zuen bere banderan.
 
Aldi berean, Ipar Euskal Herrian, lauburua gero eta erabiliagoa zen, kutxu politikoa hain nabarmena ez bazen ere. Iparraldean, gainera, "lauburu" zen ikurra izendatzeko gehien erabiltzen zen ikurra, hegoaldeko zirkulu politikoetan indarra zuen "euskal esbastika" horren ordez.
<br />
 
1920an Alemanian Alderdi Nazia boterera heltzean eztabaida sutsua piztu zen akademia eta politikarien zirkuluetan. Naziak ikur esbastika erabiltzen zen tokiekiko interes bizia zuten, eta lauburua esbastikaren oso antzekoa zen. Naziek ez zuten begirune handirik sortzen, eta ondorioz lauburuaren erabilera apaldu egin zen politikaren munduan, munduko beste hainbat txokotan esbastikarena bezalaxe.
 
== Erabilera ==