Demokrazia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-== Kanpo loturak == +== Kanpo estekak ==)
Atenasdarren demokraziaren diagrama
56. lerroa:
* [[zerbitzu publiko]]ak ohorezkoak ziren, ez ziren dirutan ordaintzen.
 
[[Fitxategi:Antzinako Atenasko Demokrazia.svg|alt=Antzinako Atenasko sistema politikoaren diagrama|ezkerrera|frame|Antzinako Atenasko sistema politikoaren diagrama Aristotelesen "Atenasdarren Konstituzioa" idazlanaren arabera]]
Greziako demokraziaren eredu honek askatasun politikoaren balioa sumatzeko oso modu berezia zeukan oinarrian, gaur egun askatasuntzat dugun horretatik oso bestelakoa inondik ere. Antzinatean, hiritar orok politikan parte hartzeko zuen betekizuna baitzen askatasuna, bere burujabetasun politikoa nahitaez erabili beharra alegia, gauza bitxia badirudi ere. Gizabanakoa, pertsona bakoitza, taldearen baitan zegoen atxikia, eta harexen mendean ziren pertsonaren izaera eta nortasuna ere. Jendearen interesek komunitatearen baitan zuten zentzua, ez beste inon; gizarte modernoetan estatu demokratikoa hiritarren interesak betetzeko dago, baina Grezian, botere politikoak berak zuen jendearen beharra, ez alderantziz. Horrek ez du esan nahi greziarrek askatasuna esaten ziotenik gaur egun gure gizartean zapalkuntza deitzen zaionari, baina oso kontuan hartzekoa da orduko askatasuna komunitate politiko lauso eta txiki samar bati estu-estu loturik zegoela, eta nekez konpara daitekeela gizarte hura gaur egungo estatuetako komunitate zabalekin, gaurko gizartean gizabanakoen askatasuna gizabanakoak botere publikoen aurrean duen eskubidea baita.