Lauburu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
13. lerroa:
== Jatorria ==
[[Fitxategi:Lauburu.svg|thumb|150 px|Lauburu estilizatua]]
Lauburuaren jatorria ez da argia. [[Esbastika|Esbastikarekin]] lotu du zenbaitek, jatorri [[Germaniar herriak|germaniarra]] duelakoan. Azken batean, lauburua esbastika borobildu bat litzateke. Aldi berean, askok [[India|Indiaraino]] daramatzate lauburuaren erroak, gaur egun ere erabiltzen baitute bertan, zorte oneko ikur bezala. Aipatu beharra dago, ordea, ez aitzinako germaniarrek ezta indiarrek ere ez zutela, itxuraz, sekula esbastika borobildurik erabili<ref group="oh">Esbastika borobilduak topatu dira europa erdialdean, baina denak XIX. mende ingurukoak.</ref><ref group="oh">Triskelak ordea, ageri dira</ref>, eta bestalde, aitzinako amerikar kulturetan ere esbastika motako irudiak topatu direla<ref name=":0">{{Cite web|url=http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/lauburua/ar-87432/|izenburua=Lauburua|sartze-data=2019-11-13|egunkaria=Auñamendi Entziklopedia|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>. Arrazoi horiek eta beste batzuk tarteko, lauburuaren jatorria beste nonbait kokatzen dute zenbait ikerlarik.
 
=== Esbastika eta lauburua ===
25. lerroa:
=== Beste interpretazioak ===
[[Fitxategi:Coa Illustration Cross Lauburu 2.svg|thumb|100 px| Lauburua koma edo galoi konbinazioa izan daiteke]]
Beste batzuen ustean, lauburuak ez luke inolako harremanik esbastikarekin. Koma edo galoiak konbinatuz eginiko iruditzat hartzen du [[Philippe Veyrin|P. Veyrin]] ikerlariak, adibidez<ref>{{Cite web|url=http://www.samb-baiona.net/fr/publi/articles/Veyrin_1936.pdf|izenburua=Le croix à virgules doit "croix basque"|sartze-data=2019-11-13|egunkaria=Bulletin de Musée Basque|aldizkaria=|abizena=Veyrin|izena=Philippe|egile-lotura=|hizkuntza=fr|formatua=}}</ref><ref name=":0" />. Izan ere, koma itxurako elementu horiek ohikoak dira euskaldunen apaingarri lanetan. Esan bezala elementu solteen konbinazio balitz, esanahia are ilunagoa dalitzateke, edo agian funtzio nagusia irudi apaingarriarena izan daiteke.
 
Bestalde, [[Louis Colas|M.L. Colasek]] [[Parazeltso|Parazeltsoren]] ''signe oviphile'' (ikur obifiloa) zuen lauburuaren jatorritzat<ref name=":0" />, baina iritzi horrek ez du adostasun handirik erakarri<ref name=":1">{{Cite web|url=https://dadun.unav.edu/bitstream/10171/17778/1/47916491.pdf|izenburua=El lauburu. Política, cultura e identidadnacional en torno a un símbolo del País Vasco|sartze-data=2019-11-13|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=de Pablo|izena=Santiago|egile-lotura=|hizkuntza=es|formatua=}}</ref>.
52. lerroa:
Bestalde, azken urteetan euskaldunek beren lurraldetik kanpo eraman dute, eta badu presentzia munduko txoko ezberdinetako euskal elkarteetan. Horrez gain, imitazioz hainbat tokitan ikusgarri da lauburua.
 
[[Galizia]] eta [[Asturiasko Printzerria|Asturiasen]] ere badira lauburuak, agian galiziar [[Triskele|triskelen]] moldaera moduan, agiandirenak (tetraskel deituak).
 
== Oharrak ==