Lauburu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
30. lerroa:
 
== Historia ==
Esanahia zein jatorria edonolakoa izanik ere, gaur egungo lauburuaren lehen aztarnak XVI.-XVII. mendekoak dira<ref name=":1" />, eta [[Jose Migel Barandiaran|Barandiaranek]] berak ez zuen uste lehenak askoz zaharragoak zirenik<ref>{{Cite book|hizkuntza=es|izenburua=De la vida tradicional vasca. Valores de algunos símbolos. Homenaje a Don Luis de Hoyos|urtea=1950|abizena=Barandiaran|izena=Jose Migel|orrialdeak=36-44|orrialdea=|argitaletxea=|ISBN=}}</ref>. [[Makea|Makeakoa]] da ezagutzen den zaharrenakoa<ref name=":0" />, eta badirudi, gehien bat iparraldean agertu zirela, hasieran.
 
Esan bezala, XVIII. mendean izendatu zen sinboloa (idatziz bederen) "lauburu" bezala, Larramendiren eskutik. Garaiko pentsalari ezberdinek esbastikarekin, eguzkiarekin, gurutze kristauarekin, erromatarren garaiko tribuekin, alkimiarekin... lotu zuten lauburua, froga handirik gabe<ref name=":0" /><ref name=":1" />. Hegoaldeko lau probintzien batasuna irudikatzeko ere erabili zen.