Lauburu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
7. lerroa:
Lauburuaren berezko esanahi eta jatorria ''lau buru'' da, lau mutur edo buru biribilduz osatutako ikurra baita. Hainbatek [[latin]]ezko ''[[labaro|labarum]]'' hitzarekiko lotura ikusi dute (''labarum'' hitzaren eratorritzat edo jatorritzat), hitz bion arteko antzekotasuna dela kausa; lotura horrek, ordea, ez du oinarririk hizkuntzalaritzaren ikuspegitik, euskal hizkuntzalaritza historikoan eta etimologian aditua zen [[Larry Trask]]en iritzira.<ref>Robert Lawrence TRASK: ''Etymological Dictionary of Basque'', University of Sussex, 2008. Ikus, 263. orrialdean, «lau» sarrerako «lauburu» azpisarrera.</ref>
 
[[Manuel Larramendi]] idazle hernaniarra izan zen lauburu hitza lehendabizi idatzi zuena, 1.745ean, agian berak asmatua. Urte hartan argitaratu zen ''Diccionario Trilingüe del Castellano, Bascuence y Latín'' liburuan ageri da. Edonola ere hitzak laster 300 urte beteko du.
 
== Jatorria ==
Lauburuaren jatorria ez da argia. [[Esbastika|Esbastikarekin]] lotu du zenbaitek, jatorri [[Germaniar herriak|germaniarra]] duelakoan. Azken batean, lauburua eswastika borobildu bat litzateke. Aldi berean, askok [[India|Indiaraino]] daramatzate lauburuaren erroak, gaur egun ere erabiltzen baitute bertan, zorte oneko ikur bezala. Aipatu beharra dago, ordea, ez germaniarrek ezta indiarrek ere ez zutela, itxuraz, sekula esbastika borobildurik erabili, eta bestalde, aitzinako amerikar kulturetan ere esbastika motako irudiak topatu direla<ref name=":0">{{Cite web|url=http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/lauburua/ar-87432/|izenburua=Lauburua|sartze-data=2019-11-13|egunkaria=Auñamendi Entziklopedia|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>. Arrazoi horiek eta beste batzuk tarteko, lauburuaren jatorria beste nonbait kokatzen dute zenbait ikerlarik.
 
=== Esbastika eta lauburua ===
Esbastika eta lauburuaren arteko lotura badagoenez, edo balego zein eta noizkoa den jakitea arazo zaila da. Esbastika angeludunaren adibideak badira euskal herrian, nazien garaia baino lehenagokoak: EAJk erabili izan zuen, eta Iruñeko katedralaren zutabeetako baten kapitelean XVI. mendeko esbastika bat dago zizelkaturik<ref name=":0" />. Badirudi, gainera, esbastika zahar horiek zezen edo behiei loturik ageri zirela, eta zenbaiten ustean indiarekin duten harremana salatzen du. Dirudienez, erromatarren garaian esbastika nahiko zabaldua zen Pirinioetako bi aldeetan, euskal lurretan beste tokietan bezain beste presentzia ez badu ere<ref name=":1">{{Cite web|url=https://dadun.unav.edu/bitstream/10171/17778/1/47916491.pdf|izenburua=El lauburu. Política, cultura e identidadnacional en torno a un símbolo del País Vasco|sartze-data=2019-11-13|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=de Pablo|izena=Santiago|egile-lotura=|hizkuntza=es|formatua=}}</ref>. Litekeena da jatorri zeltarreko migrazioek ekarri izana Euskal Herrira eta bertakoek beren modura moldatu izana, baina bataren zein bestearen agerpen garaiak ikusirik, hau ere zalantzan jartzekoa da. Izan ere, azken mendeak alde batera utzita esbastikaren kasuak bakanak dira, eta lauburuaren aztarnarik ez da erdi-aroa igaro arte. Laburbilduz, zaila da esbastika horiek lauburuarekin zein lotura duten zehaztea<ref name=":2">{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=Diccionario crítico de mitos y símbolos del nazismo|urtea=2003|abizena=Sala|izena=Rosa|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=El Acantilado|ISBN=978-84-96136-31-0}}</ref>.
Esbastika eta lauburuaren arteko lotura badagoenez, edo balego zein eta noizkoa den jakitea arazo zaila da. Esbastika angeludunaren adibideak badira euskal herrian, nazien garaia baino lehenagokoak: EAJk erabili izan zuen, eta Iruñeko katedralaren zutabeetako baten kapitelean XVI. mendeko esbastika bat dago zizelkaturik<ref name=":0" />. Badirudi, gainera, esbastika zahar horiek zezen edo behiei loturik ageri dira, eta horrek zenbaiten ustean indiarekin duten harremana salatzen du.
 
Esbastika eta lauburuaren arteko lotura badagoenez, edo balego zein eta noizkoa den jakitea arazo zaila da. Esbastika angeludunaren adibideak badira euskal herrian, nazien garaia baino lehenagokoak: EAJk erabili izan zuen, eta Iruñeko katedralaren zutabeetako baten kapitelean XVI. mendeko esbastika bat dago zizelkaturik<ref name=":0" />. Badirudi, gainera, esbastika zahar horiek zezen edo behiei loturik ageri zirela, eta zenbaiten ustean indiarekin duten harremana salatzen du. Dirudienez, erromatarren garaian esbastika nahiko zabaldua zen Pirinioetako bi aldeetan, euskal lurretan beste tokietan bezain beste presentzia ez badu ere<ref name=":1">{{Cite web|url=https://dadun.unav.edu/bitstream/10171/17778/1/47916491.pdf|izenburua=El lauburu. Política, cultura e identidadnacional en torno a un símbolo del País Vasco|sartze-data=2019-11-13|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=de Pablo|izena=Santiago|egile-lotura=|hizkuntza=es|formatua=}}</ref>. Litekeena da jatorri zeltarreko migrazioek ekarri izana Euskal Herrira eta bertakoek beren modura moldatu izana, baina bataren zein bestearen agerpen garaiak ikusirik, hau ere zalantzan jartzekoa da. Izan ere, azken mendeak alde batera utzita esbastikaren kasuak bakanak dira, eta lauburuaren aztarnarik ez da erdi-aroa igaro arte. Laburbilduz, zaila da esbastika horiek lauburuarekin zein lotura duten zehaztea<ref name=":2">{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=Diccionario crítico de mitos y símbolos del nazismo|urtea=2003|abizena=Sala|izena=Rosa|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=El Acantilado|ISBN=978-84-96136-31-0}}</ref>.
[[Fitxategi:Coa Illustration Cross Lauburu 2.svg|thumb|200px| Lauburua koma edo galoi konbinazioa izan daiteke]]
Beste batzuen ustean, lauburuak ez luke inolako harremanik esbastikarekin. Koma edo galoiak konbinatuz eginiko iruditzat hartzen du M.Ph. Veyrin ikerlariak, adibidez<ref name=":0" />. Kasu horretan, esanahia are ilunagoa da, edo agian funtzio nagusia irudi apaingarriarena izan daiteke.
 
Esbastikaren beraren jatorria ere eztabaidatua dela esan beharra dago. Europan eta Asia zaharrean ugariak dira arrastoak eta Ipar Amerikan ere ikus daitezke. Lehen india edo txinatik zetorrela pentsatu arren, hangoak baino arrasto zaharragoak topatu dira brontze aroko europan eta asia txikian, beraz jatorria anatolia inguruan legokeela uste da<ref name=":0" />. Jatorriz esanahi sakratua zuela uste dute zenbaitek, gerora sinboliko eta azkenik balio estetikoa zuen ikur soil bihurtuz, toki askotan. Beso okertuak errotazioarekin lotu dituzte ikerlari askok, eta esbastikak eguzkiarekin lotura zuela pentsatzen dute, nahiz eta froga argirik ez egon, europako esbastiken kasuan behintzat<ref name=":2" />.
 
=== Beste interpretazioak ===
[[Fitxategi:Coa Illustration Cross Lauburu 2.svg|thumb|200px100 px| Lauburua koma edo galoi konbinazioa izan daiteke]]

== Historia ==