Abraham de Moivre: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
5. lerroa:
Abraham de Moivre [[Vitry-le-François]]en jaio zen, [[Frantzia]]n, [[1667]]ko [[maiatzaren 26]]an. Aita Daniel de Moivre izan zuen, hezkuntzari balio handia ematen zion kirurgialaria. Gurasoak protestantean baziren ere, Abraham Vitryko kristau anaien eskola katolikoan hasi zen, garai hartan Frantzian zeuden erlijio tira-birekin oso tolerantea zen eskola.
 
11 urte besterik ez zituen gurasoek Sedango Akademia Protestantera bidali zutenean eta 4 urte eman zituen han, Jacques du Rondelekin, grekeragreziera ikasten. [[1579]]an Henri-Robert de la Marcken alarguna zen Françoise de Bourbonek sortua zen akademia hau eta bertan ikasi zuen Abrahamek [[1678]] eta [[1682]] bitartean. Ondorengo bi urteetan zehar, Logika ikasi zuen Saumur-en eta, [[1684]]an Collège de Harcourt-era joan zen. Jacques Ozanam-ekin ikasi zuen, baina ez dago titulu akademikorik lortu zuela frogatzen duen baieztapenik.
 
Ezaguna da De Moivre formula eta baita banaketa normalean eta probabilitatean egindako lanak ere. [[1697]]an, [[Londres]]eko [[Royal Society]]-ren kide izendatu zuten eta [[Isaac Newton]] eta [[Edmund Halley]]-en laguna izan zen. Horrela esaten omen zuen lehenak matematikako galdera zenean:
{{aipu|''...De Moivreri galdetu beharko diozue… Hark nik baino asko ere gehiago daki gauza hauetaz...''<ref>http://dictionnaire.sensagent.leparisien.fr/Abraham%20de%20Moivre/es-es/</ref>}}
 
De Moivrek [[probabilitatea]]ren ''The Doctrine of Chances'' liburua argitaratu zuen eta, [[kalbinista]] zenez, [[1685]]ean [[Fontainebleauko Ediktua|Fontainebleaukoak]] [[Nantesko Ediktua]] ezeztatu zuenean, bere jaioterritik irten behar izan zuen. Ia bizitza guztia [[Ingalaterra]]n igaro zuen, bizitza txiroa, eta Slaughter's Coffee House-eko ohiko bezero zen, xakean jokatuz, diru pixka bat irabazteko aukera zuelarik han. James Dodson britaniar matematikariaren irakasle izan zen ([[1705]]–[[1757]]).
[[Londres]]en hil zen, St Martin-in-the-Fields-en lurperatua izan zelarik, nahiz eta geroago bere gorpua lekualdatua izan. Bitxia izan zen hil zen egunean hil egin behar zela aurreikusi zuenean. Egunero, aurreko gauean baino 15 minutu gehiago lo egiten zuela ohartzen joan zen eta 24 orduz lo egingo zuen egunean hilko zela kalkulatu zuen. 73 egun geroago izango zela iragarri zuen: [[1754]]ko [[azaroaren 27]]an.
 
 
 
== Erreferentziak ==