Donostiarra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
59. lerroa:
'''Gizonezkoen trainerua'''k [[KAE Liga|KAE-1 Ligan]] hasi zuen bere ibilbidea, helburua izanik [[TKE Liga]]rako play-offetan sailkatzea. 2016ko denboraldian lortu zuen play-offerako txartela lehen aldiz; play-off horietan hirugarren egin, eta, ondorioz, ez zen TKE Ligara igo. 2017 denboraldirako Igor Makazaga entrenatzaile sanjuandarra fitxatu zen, eta [[KAE Liga|KAE 1 Liga]] irabazi eta gero, play-offerako sailkatu zen berriro ere: play-offetan bigarren postua eskuratuz, bere historian lehen aldiz TKE Ligara igotzea lortu zuen<ref>{{Erreferentzia|url= http://www.euskolabelliga.com/noticias/ver.php?n=1505651938&v=0&desde=210&id=eu|izenburua= Donostiarra eta Santurtzi, playoff-eko garaileak|egunkaria=TKEren weba| data= 2017-09-17}}</ref>.
 
Lehen banderak, berriz, 2015eko denboraldian lortu zituen Donostiarrak. 2019an irabazi zuen [[TKE Liga]]ko lehen bandera, eta 2019an bertan irabazi zuen [[Arkaitz Diaz]] patroiak liga horretako [[TKE_Ligako_2019ko_denboraldia#Patroi_onenaren_saria|patroi onenaren saria]].
 
[[Kontxako Bandera]]n, [[2011ko Kontxako Bandera|2011n]] eta [[2019ko Kontxako Bandera|2019an]] lortutako 4. postuak ditu orain arteko posturik onenak. Beste modalitateetan egindako saioen artean, azpimarratzekoa da [[Espainiako Llaüt Txapelketa]] irabazi zuela 2013an eta [[Espainiako Batel Txapelketa]] 2019an.