Bloke-kate: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
2. lerroa:
 
Teknologia honek konfiantzaren arazoa konpontzeko balio du, helburu komunak lortzeko lankidetzaren bidez. Matematika aurreratuak, [[kriptografia]], [[programazio-lengoaia]]k eta [[kontabilitate-liburu]] banatuaren teknologia (konputazio mota bat) erabiltzen ditu. <ref>{{Erreferentzia|izenburua=Blockchain Is Like the Trump Presidency Because...|hizkuntza=en-US|url=https://www.psychologytoday.com/blog/jacobs-staff/201804/blockchain-is-the-trump-presidency-because|aldizkaria=Psychology Today|sartze-data=2019-11-10}}</ref>
 
== Aplikazioak ==
Bloke-katearen kontzeptua ondoko eremuetan erabiltzen da:
 
* Kriptomoneten eremuan, bloke-katea transakzio-sistema osoaren notario publiko aldaezin gisa erabiltzen da, moneta bat bi aldiz gastatu ahal izatearen arazoa saihesteko. Adibidez, [[Bitcoin]], [[Ethereum]], [[Dogecoin]] eta [[Litecoin]]-en erabiltzen da, nahiz eta bakoitzak bere berezitasunak izan.
* Izenak erregistratzeko datu-baseen eremuan, bloke-katea izenak erregistratzeko notario-sistema gisa erabiltzen da, izen bat benetan erregistratuta duen objektua identifikatzeko soilik erabil dadin. DNS sistema tradizionalaren alternatiba bat da. Adibidez, [[Namecoin]]-en erabiltzen da modu honetan.
* Notario banatu gisa erabiltzea, transakzio mota desberdinetan, hauek seguruago, merkeago eta arakagarriago izan daitezen. Adibidez, ordainketa-sistemetarako, banku-transakzioetarako (diru- garbiketa zailduz), bidalketa-sortetarako, maileguetarako eta aktibo digitalak kudeatzeko sistemetarako erabil daiteke, helburu ezberdinekin.
* Plataforma deszentralizatuen oinarri gisa erabiltzen da, pareen arteko kontratu adimentsuko akordioen sorrera egin ahal izateko. Plataforma horien helburua da pareen sare bati erabiltzaileek sortutako kontratu adimendunak administratzeko aukera ematea. Lehenik, kontratu bat idazten da kode baten bidez, eta blokeen katera igotzen da transakzio baten bidez. Behin bloke-katean, kontratuak helbide bat du, eta, hortik, harekin elkarreragiteko aukera dago. Horrelako plataformen adibideak [[Ethereum]] eta Ripple dira.
* [[Bulletin Boards]] izeneko osagai kriptografikoaren inplementazioa, besteak beste, boto elektronikoko sistemetan, erregistroen sorreran, enkanteetan eta eztabaida foroetan erabilia.
 
== Erreferentziak ==
8 ⟶ 17 lerroa:
[[Kategoria:Kodeketa]]
[[Kategoria:Kriptomoneta]]
[[Kategoria:Datu-egitura]]