Zazpiak Bat: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
13. lerroa:
==== Goiburua ====
[[Fitxategi:Donibane Lohitzuneko Lore Jokoak 1892.jpg|thumb|230 px|Armarria eta goiburua elkarrekin lehen aldiz, 1892ko ''Congrès et Fêtes...'' ospakizunerako.]]
Goiburu edo leloaren jatorri zehatza zaila da argitzea, baina badakigu [[Agosti Xaho|Agosti Xahok]] bere ''Etudes grammaticales sur la langue euskarienne'' liburua "Zazpi Uskal Herrietako Uskalduner" eskeini zienziela 1836an. Bestalde, [[Lucien Bonaparte|Lucien Bonapartek]] bere [[Euskalki|euskalkien]] mapa aurkeztu zuenean honela izendatu zuen: ''Carte des Sept Provinces Vasques'' (Zazpi euskal probintzien mapa). Itsasoaz bestaldean, 1889an, "Euskaldunak Bat" goiburu bezala erabili izan zen<ref name=":4">{{Cite web|url=http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/artikuluak/artikulua.php?id=eu&ar=146820|izenburua=Zazpiak Bat|sartze-data=2019-11-10|egunkaria=Auñamendi Entziklopedia|aldizkaria=|abizena=Urkizu Sarasua|izena=Patricio|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>.
 
1891ean [[Felipe Casal|Felipe Casalen]] poema batean (Ama euskarari akrostikoa: zazpiak beti bat) aurki dezakegu behin betiko formara hurbilpena. Hurrengo urtean, [[Anton Abadia|Anton Abadiak]] 1892ko ''Congrès et Fêtes de la tradition Basque'' ospakizunari "Biba Zazpiak Bat" ohiukatuz eman zion amaiera<ref name=":4" />, eta [[Euskal Lore Jokoak|Lore Joko]] anitzetan erabili<ref>{{Cite web|url=https://rhpst.huma-num.fr/items/show/171|izenburua=Papiers d'Antoine-Th. d'Abbadie (1810-1897)|sartze-data=2019-11-0|egunkaria=RHPST|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=fr|formatua=}}</ref><ref>{{Cite web|url=http://www.archives-abbadia.fr/notice_document_172.htm|izenburua=Affiche illustrée des fêtes internationales de Saint-Jean-de-Luz (1892)|sartze-data=2019-11-10|egunkaria=Chateau Abbadia Obserbatoire|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=fr|formatua=}}</ref>. Bestalde, 1877an Nafarroako Euskal Elkargoak goiburu bezala erabili zuen<ref name=":1">{{Cite book|hizkuntza=es|izenburua=Navarra: historia del euskera|urtea=1997|abizena=Jimeno Jurio|izena=Jose Maria|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=Txalaparta|ISBN=}}</ref><ref name=":2">{{Cite web|url=https://www.yumpu.com/es/document/read/23187396/zazpiak-bat-jakin|izenburua=Zazpiak Bat|sartze-data=2019-11-10|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=Zabaltza|izena=Xabier|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>.