XVIII. mendea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
t →‎Euskal Herria: + Larramendiri buruzko paragrafoa
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
106. lerroa:
Hala ere, [[Giulio Alberoni]] ministro buruak xaxatuta, [[Filipe V.a Espainiakoa|Filipe V.a]] Hego Euskal Herriko aduanak Ebrotik itsasora eta Pirinioetara eramaten saiatu zen (1717); hori, baina, ez zen euskal herritar askoren gustukoa izan, eta [[1718ko matxinada|matxinada piztu zen Bizkaian eta Gipuzkoaren zati batean]]. Luze gabe, baina, frantses armada batek [[Lauko Aliantzaren Gerra|okupatu zituen Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba]]. [[Aduana|Aduanek]], azkenean, Ebrora egin zuten atzera 1722ko abenduan, baina Gaztelako (Espainiako) errege absolutistak bere asmo merkantilista hezurmamitzeko aukera ikusi zuen [[1727ko Hitzarmena|Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiekin Madrilen negoziatu]] ondoren, 1728an [[Caracasko Gipuzkoar Konpainia]] sortuz.<ref>{{Cite web|url=http://www.gipuzkoakultura.eus/index.php/es/museos-y-patrimonio/51-museos-y-patrimonio-2/2531-tercer-centenario-del-traslado-aduanero-de-1717-y-de-la-matxinada-de-1718.html|izenburua=Tercer Centenario del Traslado Aduanero de 1717 y de la Matxinada de 1718|sartze-data=2018-11-03|egunkaria=|aldizkaria=DonostiaKultura: Museos y Patrimonio|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref> Kakaoak eta hainbat produktu kolonialek ez zuten ere aduanarik ordainduko Gaztelara bidean. Aldi berean, euskal arrantzaleak galduz joan ziren [[Euskal Herriko baleazaleak|Ternuan eta Labradorren mendetan]] irabazitako eskubideak, batez ere Ingalaterraren onuran. [[Parisko Ituna (1783)|Versaillesko Itunerako]] (1783), bukatua zen Kanadako kostaldeko uretako balea eta bakailao arrantza.
 
Euskaldunek Hegoaldeko eta Erdialdeko Ameriketara bideratu zuten beren ekimena. [[Jesusen Lagundia]]<nowiki/>k indar handia hartu zuen, eta Ameriketara hedatu zen euskal itsasontzi azpiegitura baliatuz, Paraguai, Brasil eta Argentinako misioetara, adibidez. [[Caracasko Gipuzkoar Konpainia#Gerrak eztanda|1749an, altxamendu bat izan zen]] [[Venezuela|Venezuelan]] Konpainiako euskaldunen kontra. Euskaldunak garaile atera ziren Espainiako erregea lagun hartuta, baina berehala errege horrek euskal Konpainiaren botere politikoa ahuldu zuen, egoitza nagusia Donostiatik Madrilera eramanez, besteak beste. Aldundien eta Madrilgo errege gorteko ministroen arteko tentsioa areagotzen joan zen. Nafarroa Behereko eta Zuberoko biltzarrek ([[Nafarroa Behereko Gorteak|Estatu Nagusiak]] eta [[Zinbideta]]) eskumen garrantzitsuak galdu zituzten 1733an eta 1743an, hurrenez hurren.<ref group="oh">Aldi berean, Zuberoak Frantziako Koroari egin beharreko zerga ekarpena 8.000 libera izatetik 30.000 libera izatera 1742tik 1762ra bakarrik; ikus Watson, C. 2003, 39. or.</ref> Lapurdik eutsi egin zion lurralde franko izateari, autonomia oso handiaz, [[Lapurtarren Biltzarra|Lapurtarren Biltzarraren]] gidaritzapean.
 
[[Jesusen Lagundia|Jesusen Lagundiko]] Aita [[Manuel Larramendi|Larramendi]]k egin zituen XVIII. mendeko euskarari buruzko ekarpenik nabarmenenak, nagusiki gaztelaniaz idatzitako [[El Imposible Vencido. Arte de la Lengua Vascongada|euskararen lehen gramatika]], garai hartako metodologiarik aurreratuena erabiliz [[Hiztegi Hirukoitza|lehen hiztegi modernoa]], ''[[Hiztegi Hirukoitza]]'' delakoa, etab.
 
[[Argien Garaia|Ilustrazioa]] indar handiz sartu zen [[Uztaritze|Uztaritzetik]] [[Donostiako historia|Donostiara]] eta Hego Euskal Herri osora. 1760ko hamarkadan goseteak izan ziren,<ref>{{Erreferentzia|izena=José|abizena=Andrés Gallego|izenburua=El motín de Esquilache, América y Europa|argitaletxea=Fundación Mapfre Tavera : Consejo Superior de Investigaciones Científicas|hizkuntza=Spanish|data=2003|url=https://www.worldcat.org/title/motin-de-esquilache-america-y-europa/oclc/53153889|isbn=8400081331|sartze-data=2018-10-31}}</ref> baina Ilustrazioak neurri liberalizatzaileak hartu zituen gariaren inguruan,<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Real Pragmatica por la qual su magestad se sirve abolir la tasa de granos, y permitir el libre comercio de ellos en estos reynos|hizkuntza=es|data=2010-01-29|url=http://www.liburuklik.euskadi.eus/jspui/handle/10771/9387|sartze-data=2018-10-31}}</ref> gosetea handitu zuena. Madrilgo [[Esquilacheren aurkako matxinada]] gertatzean, tokiko [[jauntxo]]<nowiki/>en boterearen eta gosetearen aurkako [[1766ko matxinada]] piztu zen Gipuzkoan.<ref>{{Erreferentzia|izena=Iñigo|abizena=Aranbarri|izenburua=Txanton Garrote: agertokitik jaitsi zen eguna|argitaletxea=Pamiela Argitaletxea|hizkuntza=eu|data=2016|url=https://www.worldcat.org/title/txanton-garrote-agertokitik-jaitsi-zen-eguna/oclc/950249831|isbn=9788476819326|sartze-data=2018-10-31}}</ref><ref group="oh">Frantzian [[:fr:Guerre_des_farines|Irinen Gerra ''(fr)'']] arrazoi bertsuagatik izan ziren 1774an; ikus José Carlos Rodríguez. [https://www.clublibertaddigital.com/ilustracion-liberal/40/turgot-jose-carlos-rodriguez.html Turgot], in ''Club de Libertad Digital''</ref> Jauntxo eta ilustratuek [[Euskalerriaren Adiskideen Elkartea]] sortu zuten Caracasko Gipuzkoar Konpainiak ekarritako aberastasunaren epelean (1765), baita [[Bergarako Errege Mintegia|Bergarako Mintegia]] ere, 1766ko matxinadaren harira [[Jesusen Lagundiaren Espainiar Inperioko kanporaketa|kanporatutako Jesusen Lagundiaren]] azpiegitura baliatuz.<ref>{{Erreferentzia|izena=Biblioteca Virtual Miguel de|abizena=Cervantes|izenburua=Desde Guipúzcoa hacia el exilio. El viaje de los jesuitas desterrados (1767) / Inmaculada Fernández Arrillaga {{!}} Biblioteca Virtual Miguel de Cervantes|hizkuntza=es|url=http://www.cervantesvirtual.com/obra-visor/desde-guipuzcoa-hacia-el-exilio-el-viaje-de-los-jesuitas-desterrados-1767/html/54202f0c-7f3f-43a3-935a-bc266478a572_7.html|aldizkaria=www.cervantesvirtual.com|sartze-data=2018-10-31}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=La Machinada contra "los caballeritos" {{!}} España Fascinante|hizkuntza=es-ES|url=https://espanafascinante.com/leyenda-de-espana/leyendas-de-pais-vasco/la-machinada-contra-los-caballeritos/|aldizkaria=España Fascinante|sartze-data=2018-10-31}}</ref> Ekonomia, zientzia eta kultura jasoaren garapena sustatu zuten, eta [[Bergara]] zentro intelektual bilakatu.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Zientziaren 'Leku Historiko' izendatuko dute Bergara urriaren 20an - Goiena.eus|hizkuntza=eu|url=https://goiena.eus/bergara/1539179354294-zientziaren-leku-historiko-izendatuko-dute-bergara-urriaren-20an|aldizkaria=Goiena.eus|sartze-data=2018-10-31}}</ref> Hala ere, Espainiako koroak susmoz ikusten zuen euskaldunen boterea. [[Karlos III.a Espainiakoa|Karlos III.ak]] merkatua liberalizatzeko ediktua eman zuen 1778an, euskal lurraldeen kaltetan interpretatua. Aurrerantzean, [[Hego Euskal Herria|''Probintzia Salbuetsiak'']] atzerritartzat hartuak izan ziren Venezuelako eta Ameriketako portuetan, zergapetuak. Espainiako Koroak Ebroko aduanak kentzeko presioa areagotu zuen. Aldi berean, euskara, erresuma horretako beste hizkuntzak bezala, baztertua izan zen giro formal eta idatzietatik Karlos III.a Borboik gaztelania "Inperioko hizkuntza nazional" izendatu zuenean (1766, 1768).<ref>{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=Jornadas Internacionales - Nazioarteko Jardunaldiak "El euskera en las altas instituciones de gobierno a través de la historia" / "Euskara gobernuko goi erakundeetan historian zehar"|urtea=2014|abizena=Madariaga|izena=Juan|orrialdeak=|orrialdea=81|argitaletxea=Pamiela|ISBN=978-84-7681-867-1|abizena1=Adot|izena1=Álvaro|abizena2=Madariaga|izena2=Juan (koord.)}} Roldan Jimenoren artikulua.</ref>
 
Ilustrazioaren ideien lorratzean, baina, [[Frantziako Iraultza]]<nowiki/>k eztanda egin zuen (1789). Horrek [[Frantziako Iraultza Euskal Herrian|errotik aldatu zuen]] ordu arteko politika, ekonomia eta gizartearen egoera. Nafar, lapurtar eta zuberotarren protestak protesta, Pirinioez iparraldeko euskal herritarrek [[Foruen amaiera Ipar Euskal Herrian|osoki galdu zituzten beren lege eta instituzioak]], eta [[Pirinio Atlantikoak|departamendu bat jaso zuten]] trukean, [[Bearno|bearnesen]] gehiengo batekin partekatua. [[Konbentzioaren Gerra Euskal Herrian|Konbentzioko Gerran]] (1793), izuz, deportazioz eta zapalkuntza gogor batez ordaindu zuten lapurtarrek [[Frantziako Lehen Errepublika|Frantses Errepublikaren]] neurrien kontra agertu izana.<ref>Watson, C. 2003, 51-59. or.</ref><ref>{{Erreferentzia|abizena=Etxegoien (Xamar)|izena=Juan Carlos|izenburua=The Country of Basque|urtea=2009|argitaletxea=Pamiela|herria=Pamplona-Iruñea, Spain|isbn=978-84-7681-478-9|orrialdea=23}}</ref><ref group="oh">Hegoaldeko lapurtar herritarren deportazio handia 1794ko martxoan hasi zen, agintari frantses iraultzaileek hainbat herri ''infâmes'' izendatu zituztenean. Biktimak milaka batzuk izan ziren, etxetik gutxienez 80 kilometrora kanporatuak, [[Landak|Landetara]], [[Capbreton]] eta Tyrosse ingurura; bost hilabeteren buruan, horietako 1.600 hilik ziren, 600 [[Sara]]koak; ikus Etxegoien, Juan Carlos. 2009, 23. or. Watsonen kalkuluan, 3,000 herritarrek osatu zuten deportatuen ilara.</ref> Erregimen berriaren biktima eta disidente askok erbestera jo zuten.<ref>Watson, C. 2003, 130. or.</ref> Agintari berrien asmo estua eta baztertzailea agerian geratu zen aldundiko agintariek [[Gipuzkoako Errepublika|Gipuzkoaren independentzia aldarrikatu]] zutenean: [[Jacques Pinet|Pinet]] eta [[Jean-Baptiste Cavaignac|Cavaignac]] mandatari iraultzaileek gogor egin zieten, eta atxilotu. [[Manuel Godoy|Godoy]] Espainiako ministro berriak pozez ikusi zuen frantses iraultzaileen jokaera hori. Beste batzuk, ordea, [[Fernando VII.a Borboikoa (Espainia)|Fernando VII.a]] Borboi espainiarraren alde jarri ziren Hego Euskal Herriko lurraldeetan; absolutista eta tradizionalista zen, baina foruak errespetatzearen aldekoa.
 
=== Erdialdeko Europa ===
[[Fitxategi:HRR_1789.png|thumb|[[Germaniako Erromatar Inperio Santua]] 1789. urtean.]]