Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
36. lerroa:
1993an Eusko Jaurlaritzak diru laguntzak kendu zizkion AEKri, AEKk homologazioa baztertu izana eta Jaurlaritzaren aurrekontu falta argudiatuz<ref>{{Cite news|url=https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/pdfa/?data=1993-10-16&orria=009&zenb=VmNreSs5QXo3SXlFT1VTSXI4RGxKQT09|abizena=|izena=|izenburua=Osa: "Joseba Arregi euskalgintzak daukan oztopo nagusienetakoa da".|data=1993-09-13|egunkaria=Euskaldunon Egunkaria|formatoa=pdf|hizkuntza=|sartze-data=2019-11-09}}</ref><ref name=":1" />. 1995ean itzuli zitzaizkion diru laguntzak, Jaurlaritzak AEKko irakasleen esperientziak zuen pisua aitortu eta homologazioan kontuan hartu zuenean.
 
1996an, Iparraldeko AEK [[François Mitterrand|MitterrandMitterranden]]<nowiki/>en gobernu sozialistak antolatutako “Pays Basque 2010” batzordearen hausnarketara gonbidatua izan zen. 1994an sortua izan zen garapen batzorde honek hainbat hautetsi eta herri eragile biltzen zituen, eta Euskal Herriko Antolamendu Eskema (“''Schéma d’Aménagement du Pays Basque''”) bat eratzea zuen xede. AEKk egindako emendakinek [[Euskararen Erakunde Publikoa|Euskararen Erakunde Publikoaren]] sorrera eta hizkuntza arloko proiektuak diruztatzeko Iparraldeko botere publikoen eta [[Eusko Jaurlaritza|Eusko Jaurlaritzaren]] arteko hitzarmenak ahalbidetu zituen 2000. hamarkada hastapenean<ref name=":0" />.
 
1990ko hamarkadaren hondarrean AEK [[Espainiako Justizia Ministerioa|Espainiako Justiziak]] jazarri zuen, [[Baltasar Garzón|Baltasar Garzon]] epailearen aginduz, [[Euskadi Ta Askatasuna|ETA]]<nowiki/>rekin lotura zuelakoan<ref>{{Cite news|url=https://elpais.com/diario/1999/02/27/espana/920070001_850215.html|abizena=Yoldi|izena=José|izenburua=Garzón afirma en un auto que la coordinadora de euskera AEK está vinculada a ETA|data=1999-02-29|egunkaria=El Pais|formatoa=|hizkuntza=es|sartze-data=2019-11-09}}</ref><ref>{{Cite news|url=https://www.elmundo.es/elmundo/2000/11/22/espana/974901142.html|abizena=|izena=EFE|izenburua=Garzón acusa a cuatro miembros de la
coordinadora AEK de pertenecer a ETA|data=2000-11-23|egunkaria=el mundo|formatoa=|hizkuntza=es|sartze-data=2019-11-09}}</ref>. Ez zen lehen aldia AEKren kontra jotzen zutena, baina orduko hartan [[dena da ETA]] doktrinapean erakunde osoari egin zioten eraso. Prozesua [[18/98+ auzia|18/98+ auzian]] barneratu zen, baina azkenean ezerezean geratu zen.
 
Maila apalagoko jazarpenak ere pairatu behar izan zituen AEKk. 1998an, ''[[La Poste (Frantzia)|La Poste]]'' frantses posta zerbitzuak zera jakinarazi zion iparraldekoIparraldeko AEKri: aurrerantzean AEKk ezingo zuela gutun kopuru handietarako eskaintzen zuten tarifa murriztuaz baliatu, eskutitzetako helbideak euskaraz idazten zituelako. AEKk bazterkeria hori salatzeko auzitara eraman zuen posta zerbitzua, eta Baionako eta Paueko tribunalek arrazoia ukatu ondoren, ONUko epaitegira, Genovara, jo behar izan zuten<ref name=":0" />.
 
== Euskaltegien zerrenda ==