Niya hondarrak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
64. lerroa:
 
=== Espedizioak ===
[[Fitxategi:Ruins of desert Cathay - personal narrative of explorations in Central Asia and westernmost China (1912) (14596515429).jpg|200px|right|thumb|''Falu izkribuak'']]
1900 urtean [[Aurel Stein]] esploratzaile britainiarrak Taklamakan basamortura espedizioa abiatu zuen, Zetaren Bideko antzinako hiriak aurkitu nahian eta 1901ean Niyaren hondarrak aurkitu zituen. K.a. 105 urteko egurrezko ehun tabla idatzi aurkitu zituen, batzu agindu ofizialak ziren, beste batzuk eskutitzak eta beste hainbat idazki ere bazeuden Indiar jatorriko Kharosthi idazkeraz idatziak<ref>{{Erreferentzia|izenburua=V&A · The Stein Collection|hizkuntza=en|url=https://www.vam.ac.uk/collections/the-stein-collection|aldizkaria=Victoria and Albert Museum|sartze-data=2019-11-10}}</ref>. ''Falu eskuizkribuakizkribuak'' izenarekin ezagutzen da<ref name=":1" />. Han dinastiako eta erromatarren txanponak aurkitu ziren, antzinako sagu-tranpak, bastoiak, kitarra baten atalak, arkuak, aurki landuak, alfonbra eta beste oihal batzuen zatiak, keramikazko ontziak, saski eta hainbat merkantzia lakatu...<ref name=":2">{{Erreferentzia|izenburua=The Most Important Findings of Niya in Taklamakan - Silk-Road.com|hizkuntza=en-US|url=http://www.silk-road.com/artl/niya.shtml|aldizkaria=Silk Road|sartze-data=2019-11-10}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Niya ruins: a mysteriously abandoned ancient city|hizkuntza=en|data=2018-01-14|url=https://www.abandonedspaces.com/towns/niya-ruins.html|aldizkaria=Abandoned Spaces|sartze-data=2019-11-10}}</ref> Aurel Stein lau aldiz izan zen Niya hondarretan 1901 eta 1931 artean<ref name=":2" />.
 
1993 urtean txinatar-japoniar espedizio batek indusketak egin zituen. 100 eraikin inguru aurkitu zituen, hilerria, animalientzako txabolak, lorategiak, baratzak eta nekazal eremuak. Etxeetan hamaika tresna bildu zituzten; burdinezko aizkora eta igitaiak, egurrezko makilak, keramikazko urna eta pitxarrak<ref name=":2" />. Hamar hilkutxa ere aurkitu zituzten eta gorpuak oso ongi kontserbaturik zeuden, bai ta zeramatzaten apaindura koloretsuak ere. Egurrezko hilkutxatan zeuden eta basamortuko klima lehorrak egoera bikainean mantendu zituen<ref name=":2" />.