Berlingo harresia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Alemania eta Berlin, okupazio indarren menpe: Barne-esteka bat gaizki zegoen.
15. lerroa:
Azkar asko azaleratu zen Alemanian Gerra Hotza, eta bi potentzien arteko norgehiagokaren lekuko bihurtu zen lurraldea. [[Alemania]] eta [[Berlin]] lau sektoretan banatu zituzten Amerikako Estatu Batuek, [[Erresuma Batua]]k, [[Frantzia]]k eta [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasunak]]. Sobietar zatia zen nabarmen handiena eta hiriko ekialdeko zati osoa hartzen zuen bere gain: [[Friedrichshain]], [[Köpenick]], [[Lichtenberg]], [[Berlin-Mitte|Mitte]], [[Pankow]], [[Prenzlauer Berg]], [[Treptow]] eta [[Weißensee]]. [[1947]]. urtean, lehen hirurek beren kontrol eremuak ekonomikoki batu eta, 1948an, [[AEF]] sortu zen, demokrazia parlamentarioa eta liberalismo ekonomikoa zuena. Alde bakarreko [[dibisa]] erreforma ere gauzatu zuten: balio handiagoko markoa jaulki zuten, sobietar eremukoaren aldean<ref name=aa/>.
 
[[1948]]an, [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasunaren]] eta aliatuen artean erabateko haustura izan zen. Presio neurri modura, sobietarrak ur eta lur sarbideak itxi eta [[Berlin]] bakartzen saiatu ziren. Horri aurka egiteko, ''[[Luftbrucke]]'' izenekoa (aire-zubia) sortu zuten mendebaldeko indarrek. Urtebeteko blokeo saioan, 300.000 hegaldik [[erregai]] eta [[janari|elikagaiz]] hornitu zuten [[Berlin]]. Eraginkortasunik eza ikusirik, sobietarrek urtebete geroago blokeoa kendu eta [[muga (argipena)|mugak]] zehaztu zituzten. Handik gutxira sortu zen [[ArrasateAlemaniako EuskaldunErrepublika DezagunDemokratikoa|AED]]. Alemaniako muga ekialde eta mendebaldearen arteko banaketa lerroa zen. Sektoreen arteko [[muga (argipena)|mugak]] zabalik, beste aldera igarotzeko bide bakarra zen [[Berlin]]. Ehunka pertsona, estatu komunista utzi, eta mendebaldera igarotzen ziren egunero<ref name=aa/>. 2,5 milioi alemaniar basa ziren ekialdetik mendebaldera [[1949]] eta [[1961]] artean.
 
[[1952]]ko udaberritik aurrera, [[txarrantxa (argipena)|txarrantxarekin]] sendotu zuten muga. [[1953]]an, [[etxe]]gintza arloko [[langile]]ek deitutako greba AEDko Gobernuaren aurkako [[matxinada]] bilakatu zen eta, 500 hiritan baino gehiagotan, manifestariak gogor zanpatu zituzten<ref name=aa/>.