Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
'''Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea''' ('''AEK''') helduei [[euskara]] irakasten diharduen herri [[erakunde]] bat da. Gaur egun helduen euskarazko euskalduntze eta [[Alfabetatze|alfabetatzean]] aritzen den elkarterik zaharrenetakoa dugu eta, administrazio-banaketak gaindituz, [[Euskal Herria|Euskal Herri]] osoan lan egiten duen bakarra. Ehun [[euskaltegi]] eta gau-eskola baino gehiago ditu, eta 600 bat irakasle.
 
Legearen ikuspuntutik, iparraldeko AEK eta hegoaldeko AEK erakunde ezberdinak dira, halabeharrez. Elkarlanean ari diren arren, administrazio banaketak eta tokian tokiko egitura ez zentralizatuak hobesteak horretara darama AEK. Jabetzaren ikuspuntutik, hegoaldeko AEKk [[kooperatiba]] moduan antolatzen du bere burua 2012tik<ref>{{Cite web|url=http://forokoop.coop/blog/eu/2019/01/15/aekeuskara/|izenburua=AEK, Euskal Herrian euskara normaltasunez erabiltzea|sartze-data=2019-11-10|egunkaria=forokoop|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>, iparraldeko AEKk [[elkarte]] gisan dirauen bitartean.
 
AEK 70. hamarkadan sortu zen, garaian euskarak zuen egoera soziolinguistiko larriari erantzuteko tresna izateko asmoz. Hastapenetik AEK-ren helburua euskararen beherakada handia geldiaraztea eta berriz ere [[Euskal Herria|Euskal Herri]]<nowiki/>ko biztanleen komunikazio hizkuntza bilaka araztea izan da. [[Jakes Bortairu]] Iparraldeko koordinatzaile ohiaren hitzetan, euskara ikasi ahal izatea berezko eskubidetzat jotzen du AEK-k eta botere publikoen betebeharra helduen euskara irakaskuntza babestea eta sustatzea da<ref name=":0">{{Cite book|hizkuntza=eu|izenburua=Le mouvement culturel basque 1951-2001: Filières bilingues, Seaska, AEK|urtea=2005|abizena=|izena=Bortairu, Jakes; Etcheverry-Ainchart, Peio; Garat, Maialen; Leralu, Claudine; Lichau, Isabelle|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=ELKAR|ISBN=2-913156-67-3}}</ref>.