Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
21. lerroa:
Garai hartako egoera politikoak eta euskararen egoera soziolinguistikoak AEK-ren jarduna baldintzatu zuten. Erronka handienetariko bat euskararen irakaskuntzarako material egokia sortzea izan zen. Helburua ahal bezain bat euskal hiztun ahal bezain denbora gutxian sortzea izanki, metodo komunikatiboaren aldeko hautua egin zen hastapenetik. Eskualde eta gau-eskola bakoitzeko didaktika taldeek pedagogia berritzaileak baliatzen zituzten materialak sortzeari eta irakasleak formatzeari ekin zioten. Horren adierazgarri dira, besteak beste, talde dinamika eta metodo komunikatiboa oinarritzat hartzen zuten estrategiak garatzeko sortu ziren hainbat joko bilduma<ref>{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=Joko Bilduma: euskararen irakaskuntzarako jokoak|urtea=1988|abizena=|izena=Castresana, Txubio eta Zubiri, Entzi|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=AEK|ISBN=84-404-3459-6}}</ref> eta eskuliburu<ref>{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=Talde dinamika eta hizkuntz ikaskuntza. Teoria, aholku praktikoak, 175 joko eta teknika|urtea=1992|abizena=Berezibar|izena=Iñaki|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=AEK|ISBN=84-87800-09-2}}</ref>.
 
1980ko hamarkada EAEnhamarkadan [[Eusko Jaurlaritza|Eusko Jaurlaritzak]] zentro eta irakasleen homologazio baldintzak ezarri zizkion AEKri EAEn. Eztabada ugariren ondoren, eusko jaurlaritzak [[HABE]] (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntze Erakundea) sortu zuen 1983an. Ordutik aurrera diru publikoa murriztu zitzaion AEKri. Horri loturik 1985ean Gasteizko AEKko zenbait irakaslek gose greba bat ere egin zuten, lansaria jaso gabe hainbat hilabete zeramatzatela salatzeko.
 
AEK-k jasaten zuen prekaritate ekonomikoari aurre egiteko moldeak topatzea erronka handia zen. “[[Bai Euskarari (1978)|Bai euskarari]]” eta “[[Kilometroak]]” egitasmoen arrakastak antzeko proiektu bat egiteko ideia piztu zuen, aldi berean euskararen aldeko aldarri eta finantzamendu iturri izango zen ekitaldi bat antolatzekoa<ref name=":0" />: horrela sortu zen [[Korrika|KORRIKA]].
 
Babes eta diru-laguntza instituzionalik ez ukateak AEK-ren jarduna arrunt baldintzatu zuen<ref>{{Cite book|hizkuntza=eu|izenburua=Euskal Herria Korrika: 17 urte 10 pausotan|urtea=|abizena=|izena=Gurrutxaga, Amagoia; Elorza, Mikel; Ubeda, Garbiñe|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=AEK eta Euskaldunon Egunkaria|ISBN=84-87800-42-4}}</ref>. Horrek tentsioak sortu zituen erakundearen barnean eta [[1989]]<nowiki/>an, hainbat ezadostasun zirela medio, [[Hego Euskal Herria|Hegoaldeko]] kideen zati bat AEK-tik atera zen eta [[IKA]] erakundea sortu zuen.
 
1988ko udaberrian Euskal Herri osoko elkarte eta herri mugimenduek, AEK barne, BATEGINIK kanpaina abiatu zuten, besteak beste euskararen eremu linguistiko osoan euskararen ofizialtasuna eskatzeko. Urte bat berantago, Iparraldean DEIADAR kanpaina sortu zuten AEKk, [[Seaska (ikastolen elkartea)|Seaskak]] eta Pizkundeak, eta mobilizazio honek gerora euskararen irakaskuntzan nolabaiteko arnasa ekarriko zuen [[Euskal Kultur Erakundea|Euskal Kultur Erakundearen]] sorkuntzan eragina ukan zuen<ref name=":0" />.
 
=== 1990ko hamarkada ===
Iparraldean, 1989ko DEIADAR kanpainak [[Seaska (ikastolen elkartea)|Seaska]] eta Iparraldeko botere publikoen artean hitzarmen bat adostea lortu bazuen ere, frantses instituzioek AEKri ez zioten egiten zuen lanagatik aitortzarik egin, ez eta finantzamendu hitzarmenik onartu ere. Iparraldeko AEKk 200.000 [[Frantziar libera|libera]] baino gehiagoko defizit batekin hasi zuen 1989/1990 ikasturtea, eta horri aurre egiteko, hainbat mobilizazio antolatu ziren 1990an zehar, besteak beste [[Donibane Lohizune|Donibane Lohitzunen]] kilometro beteko banderola bat zabalduz<ref name=":0" />.
 
1993an Eusko Jaurlaritzak diru laguntzak kendu zizkion AEKri, AEKk homologazioa baztertu izana eta Jaurlaritzaren aurrekontu falta argudiatuz<ref>{{Cite news|url=https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/pdfa/?data=1993-10-16&orria=009&zenb=VmNreSs5QXo3SXlFT1VTSXI4RGxKQT09|abizena=|izena=|izenburua=Osa: "Joseba Arregi euskalgintzak daukan oztopo nagusienetakoa da".|data=1993-09-13|egunkaria=Euskaldunon Egunkaria|formatoa=pdf|hizkuntza=|sartze-data=2019-11-09}}</ref><ref name=":1" />. 1995ean itzuli zitzaizkion diru laguntzak, Jaurlaritzak AEKko irakasleen esperientziak zuen pisua aitortu eta homologazioan kontuan hartu zuenean.
 
1996an, Iparraldeko AEK [[François Mitterrand|Mitterrand]]<nowiki/>en gobernu sozialistak antolatutako “Pays Basque 2010” batzordearen hausnarketara gonbidatua izan zen. 1994an sortua izan zen garapen batzorde honek hainbat hautetsi eta herri eragile biltzen zituen, eta Euskal Herriko Antolamendu Eskema (“''Schéma d’Aménagement du Pays Basque''”) bat eratzea zuen xede. AEKk egindako emendakinek [[Euskararen Erakunde Publikoa|Euskararen Erakunde Publikoaren]] sorrera eta hizkuntza arloko proiektuak diruztatzeko Iparraldeko botere publikoen eta [[Eusko Jaurlaritza|Eusko Jaurlaritzaren]] arteko hitzarmenak ahalbidetu zituen 2000. hamarkada hastapenean<ref name=":0" />.
 
1990ko hamarkadaren hondarrean AEK [[Espainiako Justizia Ministerioa|Espainiako Justiziak]] jazarri zuen, [[Baltasar Garzón|Baltasar Garzon]] epailearen aginduz, [[Euskadi Ta Askatasuna|ETA]]<nowiki/>rekin lotura zuelakoan<ref>{{Cite news|url=https://elpais.com/diario/1999/02/27/espana/920070001_850215.html|abizena=Yoldi|izena=José|izenburua=Garzón afirma en un auto que la coordinadora de euskera AEK está vinculada a ETA|data=1999-02-29|egunkaria=El Pais|formatoa=|hizkuntza=es|sartze-data=2019-11-09}}</ref><ref>{{Cite news|url=https://www.elmundo.es/elmundo/2000/11/22/espana/974901142.html|abizena=|izena=EFE|izenburua=Garzón acusa a cuatro miembros de la
coordinadora AEK de pertenecer a ETA|data=2000-11-23|egunkaria=el mundo|formatoa=|hizkuntza=es|sartze-data=2019-11-09}}</ref>. Ez zen lehen aldia AEKren kontra jotzen zutena, baina orduko hartan [[dena da ETA]] doktrinapean erakunde osoari egin zioten eraso. Prozesua [[18/98+ auzia|18/98+ auzian]] barneratu zen, baina azkenean ezerezean geratu zen.
 
Maila apalagoko jazarpenak ere pairatu behar izan zituen AEKk. 1998an, ''[[La Poste (Frantzia)|La Poste]]'' frantses posta zerbitzuak zera jakinarazi zion iparraldeko AEKri: aurrerantzean AEKk ezingo zuela gutun kopuru handietarako eskaintzen zuten tarifa murriztuaz baliatu, eskutitzetako helbideak euskaraz idazten zituelako. AEKk bazterkeria hori salatzeko auzitara eraman zuen posta zerbitzua<ref name=":0" />.
 
== Euskaltegien zerrenda ==