«Donostiako arraunketa»: berrikuspenen arteko aldeak

[[1990eko hamarkada]]ren hasiera oso ona izan zen, eta urte horietan lortu zituzten donostiarrek azken aldiko Kontxako posizio onenak. Hala ere, hamarkada horretako erdialderako elkarteak ahalmena galduz joan ziren. Arraunlariak eta bestelako baliabideak metatzeko, taldeen arteko bateratzeak etorri ziren. Lehen urrats gisa [[Donostia Arraun Lagunak]] klub berria sortu zen 1996an, Arraun Lagunak eta Donostia AB batuta.
 
Hala ere, kluben zailtasunak areagotzen joan ziren, eta traineru bateratu bat ateratzeko proiekturen bat planteatu bazen ere, ez zuen behar adinako arrakastarik izan. Gerora, zenbait urtetan trainerua osatu gabe ere geratu zen klub bat edo beste. Nahiz eta 2003an Ur-Kirolakek [[KAE Liga|Federazio Liga]] irabazi,<ref>{{Erreferentzia|url=https://www.diariovasco.com/remo/liga-act/arkaitz-diaz-siempre-20190921084514-nt.html|izenburua= Arkaitz Díaz: «Siempre he sido un guindilla»|egunkaria=[[Diario Vasco]]| data= 2019-09-21|sartze-data=2019-11-09}}</ref> kirol emaitzak apaltzen joan ziren pixkanaka baliabide eskasiaren ondorioz.
 
Gainera, [[TKE Liga]]ren sorreratik liga horretatik kanpora geratu izanak, nolabait zaildu egin zuen klub donostiarren kokapen hierarkikoa. Hori dela eta, are zailagoa gertatzen zen etxeko arraunlari onei eustea. Egoera horri irtenbideren bat eman nahian-edo, hiriko baliabide eta ekimenen indarra batu beharra zegoela ikusten zen.
3.869

edits