«Donostiako arraunketa»: berrikuspenen arteko aldeak

No change in size ,  Duela 4 hilabete
Indar bateratze hori, nolanahi ere, ez zen posible ikusten kluben arteko beste fusio edo bateratze baten bidez. Horregatik, lehengo klub donostiarrak bateratu ordez, klub horietako arraunlariak hiria ordezkatuko zuen traineru bateratu bakar batean biltzea erabaki zen. Horrela, 2007an Donostia Arraun Lagunak eta Ur-Kirolak klubek '''[[Donostiarra]]''' (Kaiarriba) kluba eratu zuten, Donostiako traineru bateratua uretaratzeko.<ref>{{Erreferentzia|url= http://www.diariovasco.com/20071005/deportes/remo/trainera-unificada-llamara-donostiarra-20071005.html|izenburua= La trainera unificada se llamará Donostiarra|egunkaria=[[Diario Vasco]]| data= 2007-10-05|sartze-data=2019-01-14}}</ref> 2009tik aurrera Fortuna ere batu zen proiektu horretara. Fortunatik bereizi zen [[Kiriko Arraun Kirol Elkartea|Kiriko AKE]] klubeko arraunlariak ere Donostiarran aritu izan dira.
 
[[KAE Liga|KAE-1 Ligan]] hasi zuen bere ibilbidea, helburua izanik [[TKE Liga]]rako play-offetan sailkatzea. 2016ko denboraldian lortu zuen igoera play-offerako txartela lehen aldiz, baina ez en igo. 2017 denboraldian [[KAE Liga|KAE-1 Liga]] irabazi ondoren, play-offetan bere historian lehen aldiz TKE Ligara igotzea lortu zuen.<ref>{{Erreferentzia|url= http://www.euskolabelliga.com/noticias/ver.php?n=1505651938&v=0&desde=210&id=eu|izenburua= Donostiarra eta Santurtzi, playoff-eko garaileak|egunkaria=TKEren weba| data= 2017-09-17|sartze-data=2019-01-14}}</ref>. 2015eko denboraldian lortu zituen lehen banderak, eta, beste ontziei dagokienez, azpimarratzekoa da [[Espainiako Llaüt Txapelketa]]<ref>{{Erreferentzia|url= https://irutxulo.hitza.eus/2013/06/02/donostiarrak-espainiako-llaut-txapelketa-irabazi-du/|izenburua= Donostiarrak Espainiako Llaut Txapelketa irabazi du |egunkaria=[[Irutxuloko Hitza]]| data= 2013-06-02|sartze-data=2019-04-29}}</ref> irabazi zuela 2013an eta [[Espainiako Batel Txapelketa]] 2019an.<ref>{{Erreferentzia|url= https://www.diariovasco.com/remo/donostiarra-titulo-estatal-20190429012242-ntvo.html|izenburua= Donostiarra se hace con el título estatal 71 años después|egunkaria=[[Diario Vasco]]| data= 2019-04-29|sartze-data=2019-04-29}}</ref>. Kontxako Banderan, [[2011ko Kontxako Bandera|2011ko edizioan]] lortutako 4. postua du posturik onena.
 
[[Donostiarra#B trainerua|B traineruaren]] helburua traineru nagusirako arraunlariak trebatzea da, eta [[KAE Liga|KAE 2 Ligan]] aritu zen lehen urteetan. 2018an, [[KAE Liga|KAE 2 Liga]] irabazi eta [[KAE Liga|KAE 1 Ligara]] igotzea lortu zuen.<ref>{{Erreferentzia|url= https://irutxulo.hitza.eus/2018/08/27/arraun-emaitzak-13/|izenburua= ETE liga eta KAE-2 liga irabazi ditu Donostiarrak |egunkaria=[[Irutxuloko Hitza]]| data= 2018-08-27|sartze-data=2019-06-07}}</ref>.
 
2017an, kluba kudeatzeko moduan desadostasunak bizi izan ondoren, bere burua Donostiarratik kanpo ikusten zuela adierazi zuen Arraun Lagunakek.
3.869

edits