Donostiako arraunketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
149. lerroa:
Garai hartan traineru donostiarrek lortutako garaipen handienak Arraun Lagunakek lortu zituen, 1992an: [[Euskadiko Traineru Txapelketa|Euskadiko]] eta [[Espainiako Traineru Txapelketa|Espainiako]] Traineru Txapelketak lortu zituen urte hartan, [[Asier Lopez]] patroiaren gidaritzapean.
 
Bitxikeria gisa, esan behar da Donostia izan zela trainerua taldearen kolorearekin margotu zuen lehena. Lehenago, herri eta [[tripulazio]] guztietako traineru gehienek [[krosko]] beltzak zituzten, eta [[XX. mendea|XX. mendeko]] lehen urte batzuetan traineruren bat margotu izan bazen ere, oso aldi bakanak izan ziren, jarraipenik izateko bokaziorik gabe eta, noski, herriaren kolore bereizgarria erakusteko asmorik gabe (izan ere, 1940 urtera arte herri edo talde bakoitzari ez zitzaion kolore finkorik esleitu). Horrela, Garin [[Patroi (arraunketa)|patroiak]] Donostiako kolorearekin, zuriz, margotu zuen 1969an Donostiako trainerua, [[kosta]] guztian lehen aldiz, esan bezala.<ref>AGUIRRE, Rafael (2002): 114, 247</ref>.
 
[[1980ko hamarkada]]ren hasieran Kontxarako leku bat donostiarrei gordetzeko erabakia hartu zen, eta, hirian traineru bat baino gehiago zegoenez, 1983tik aurrera [[Kontxako Banderarako Sailkapen estropada#Donostiarren arteko sailkapen estropada|donostiarren arteko sailkapen estropada]] jokatzen hasi zen. Ur Kirolak sei aldiz nagusitu zen (1983, 1985, 1986, 1993, 1995 eta 1996an), Arraun Lagunak bost aldiz (1988, 1990, 1991, 1992 eta 1994an), Donostia birritan (1984 eta 1989an), eta Fortunak 1987an ez zuen jokatu beharrik izan urte hartako traineru donostiar bakarra izan baitzen.