«Donostiako arraunketa»: berrikuspenen arteko aldeak

No change in size ,  Duela 4 hilabete
[[1950eko hamarkada|1950eko]] eta [[1960ko hamarkada|1960ko hamarkadetan]] zenbait klub donostiar aritu ziren hirian arraunketa jarduerak sustatzen. Esanguratsuenak Esperanza eta Jaizkibel izan ziren.
 
'''[[Esperanza Kirol Elkartea]]k'''<ref>{{Erreferentzia|url= http://irutxulo.hitza.eus/2012/09/06/inigo-aguayo-%c2%abesperanzak-arraunarekin-jarraitu-zuen-baina-arraunlariak-fitxatu-zizkiguten%c2%bb/ |izenburua= Esperanzak arraunarekin jarraitu zuen |egunkaria=[[Irutxuloko Hitza]]| data= 2012-09-06|sartze-data=2019-01-14}}</ref> [[1947ko Kontxako Bandera|1947an]] egin zuen debuta Kontxako uretan, eta bera izan zen Kontxan donostiarren azken Bandera lortu zuena, [[1950eko Kontxako Bandera|1950ean]]. [[1949ko Kontxako Bandera|1949an]] [[Sociedad Deportiva de Remo Pedreña|Pedreñaren]] atzetik bigarren izan eta gero,<ref>[http://www.rtve.es/filmoteca/no-do/not-351/1468162/ 1949ko Banderako irudiak] [[NO-DO]]ko dokumental batean (06:02 minututik aurrera Esperanzako ontzia ageri da)</ref>, [[1950eko Kontxako Bandera|1950ean]] [[Zierbena Arraun Elkartea|Zierbena]] zen faboritoa Kontxako bandera irabazteko; hala ere, zazpi arraunlari donostiarren oinarriari inguruko herrietako arraunlari batzuk batuta garaile atera zen Esperanza, [[Antton Korta|Antton Korta "Pintxan"]] patroi zela. Urte horretan bertan [[Santanderko estropada zaharrak|Santanderreko Bandera]] ere irabazi zuten, Pedreña ahaltsuaren aurretik.
 
1958 arte jardun zuen klubak arraunean, eta emaitza politak lortu zituen, tartean [[1949ko Kontxako Bandera|1949ko]] eta [[1952ko Kontxako Bandera|1952ko]] bigarren postua. Horretaz gainera, beste modalitateak ere landu zituen, eta [[Espainiako Batel Txapelketa]] irabazi zuen 1948an.<ref>PUERTA, Iñigo (2016): 419</ref>.
 
'''[[Jaizkibel Kirol Elkartea (Donostia)|Jaizkibel Kirol Elkartea]]''' 1960 eta 1967 urte bitartean aritu zen. Oso arraunzalea zen Aizpurua kapitainak sustatutako taldea izan zen, eta [[Soldadutza|soldaduska]] egiten ari ziren gazteak biltzen zituen trainerua osatzeko, patroia Jose Urdanbide "Gorrión" izanik. [[1961eko Kontxako Bandera|1961ean]] bigarren postua eskuratu zuten. [[1962ko Kontxako Bandera|1962an]], lehenengo egunean denborarik onena egin ondoren, faboritoak ziren bandera irabazteko. Hala ere, [[Coruña|A Coruñako]] [[Generalisimoaren Kopa (Coruña)|Generalisimoaren Kopa]] hobestea erabaki zuten, sariak hobeak baitziren han; Kopa hura irabazi zuten,<ref>[http://www.rtve.es/filmoteca/no-do/not-1023/1470571/ Jaizkibel 1962ko Generalisimoaren Kopa irabazten] 1962-08-21eko NO-DOko dokumentala (08:32 minututik aurrera)</ref>, baina Kontxan hirugarren gelditu ziren. Gainera, Kontxako bigarren jardunaldian beste zailtasun bat gehitu zitzaien: eguraldi txarra zegoen eta kanporanzko luzean palka galdu zuten; hala, bi arraunlari ura kanporatzen aritu zuren denbora luzez.<ref>AGUIRRE, Rafael (2002): 105</ref>. Hurrengo urteetan [[Galizia]]n zein Donostian aritu izan ziren, eta emaitza hobeak lortu zituzten A Coruñan (bigarren 1963 eta 1965ean).
 
[[Fitxategi:Donostiako trainerua, 1970eko hamarkadan.jpg|260px|thumb|[[Donostiako Arraun Batzordea|Donostiako]] trainerua, [[1970eko hamarkada]]n, [[Kontxako Bandera]] jokatu berritan [[Donostiako portua|kaiko]] arrapalara iristen]][[Trainerilla]] ere uretaratzen zuten, eta [[Gipuzkoako Trainerilla Liga]]n aritu ziren 1960an liga sortu zenetik. Garaipen garrantzitsuena [[Zarauzko trainerilla estropadak|Zarauzko Banderan]] lortu zuten, pronostikoak hautsiz [[Txapel Aundi]] eta San Juanen aurretik bandera eskuratu zutenean. 1963an berriz irabazi zuten bertan.
'''[[S.D. Txapel Aundi|Txapel Aundi]]''' arraun taldea ere aipatzekoa da [[1960ko hamarkada]]ren hasieran, nahiz eta beste modalitate batzuk landu eta trainerurik ez atera: [[Martutene]] auzoko kirol elkarte honek hainbat garaipen lortu zituen [[trainerilla]]n, sonatuena izanik 1962an lortutako [[Espainiako Trainerilla Txapelketa]]. Horretaz gainera, Gipuzkoako Batel Liga<ref>[http://www.rtve.es/filmoteca/no-do/not-972/1470331/ Txapel Aundi Gipuzkoako Batel Liga irabazten] 1961eko [[NO-DO]]ko dokumental batean (05:04 minututik aurrera)</ref> eta bestelako lorpenak ere eskuratu zituen.
 
'''[[Kai-alde]]''' elkarte donostiarrak ere trainerilla uretaratu zuen [[1960ko hamarkada]]ren amaieran, eta Gipuzkoako Trainerilla Ligan parte hartu zuen zenbait urtetan.<ref>AGUIRRE, Rafael (1972)</ref>.
 
=== Donostiarren arteko lehia (1968-1995) ===
3.863

edits