Donostiako arraunketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
100. lerroa:
[[1920ko hamarkada]]n arrantzale kuadrillen garaia amaitu zen, eta, hortik aurrera, klub edo elkarteen aroa iritsi zen Donostiako arraunketara. Klub ugari izango ziren gerora Donostiako arraunketaren historian, guztira [[Donostiako arraunketa#Klub donostiarrak Kontxako Banderan aritutako aldiak|12 elkarte donostiar]] aritu baitira traineruan [[Kontxako Bandera]]n.
 
[[1932ko Kontxako Bandera|1932an]] agertu ziren lehen aldiz horrelako elkarteak. Urte horretan, bi elkarte donostiarrek hartu zuten parte Kontxako Banderan, bakoitza bere izenarekin eta ez hiriaren izenarekin: '''[[Amaikak Bat (Donostia)|Amaikak-Bat]]''' eta '''[[Empuje (Donostia)|Empuje]].'''<ref>''[[Ciaboga]]'' aldizkaria, 1942ko alea.</ref>. Amaikak-Bat taldeak bigarren postua lortu zuen [[Sanpedrotarra Arraun Elkartea|San Pedroren]] atzetik, eta laugarrena izan zen Empuje. Bietan [[Soterotxo]]ren familiakoak ziren Bakerizatarrak zeuden patroi. [[1933ko Kontxako Bandera|1933an]] berriz ere biek hartu zuten parte, emaitza eskasagoekin: Amaikak-Bat hirugarrena eta Empuje azkena.
 
Ordutik aurrera Amaikak-Batek bakarrik jarraitu zuen: [[1934ko Kontxako Bandera|1934an]] laugarren izan zen, eta [[1935eko Kontxako Bandera|1935ean]] bosgarren. [[Espainiako Gerra Zibila]]k eragindako hutsunearen ondoren, [[1940ko Kontxako Bandera|1940an]] oso emaitza ona lortu zuen Amaikak-Batek: bigarren postua lortu zuen [[Eustakio Iraola "Famao"]] patroi famatuaren gidaritzapean, baina bigarren jardunaldian irabazle gertatuta. [[Koldo Mitxelena]] hizkuntzalari errenteriar ezagunak bertsoak jarri zituen kartzelan estropada hau zela-eta: 1940ko bigarren igandean garaile atera zen Donostiako trainerua, eta kartzelan hain pozik zeudenez donostiarrak, haiei burla egiteko bertso batzuk idatzi zituen. Hona sail horretako bertso bat: