«Donostiako arraunketa»: berrikuspenen arteko aldeak

[[Fitxategi:Regatas de traineras. Bandera de la Concha (1 de 18) - Fondo Car-Kutxa Fototeka.jpg|260px|eskuinera|thumb|Jendea arroketan, [[Kontxako Bandera]] ikusten (1915)]]
 
Donostian jokatutako estropaden lehen aipamenetako bat [[1845]]ean topa daiteke, [[Elisabet II.a Borboikoa (Espainia)|Isabel II.a]] erreginaren omenez egindako estropada batean:<ref>OBREGÓN, Angel (2015): 15</ref>: hiru ontzi lehiatu ziren, eta pentsa liteke donostiarrak ere tartean izango zirela. Beste aipamen da [[1852]]koa da, [[Andre Mariaren Jasokundea|abuztuko Amabirjinaren egunean]] (15ean) antolatutako estropada bat aipatzen denekoa.<ref>''El Clamor Público'' egunkaria (1852-08-14)</ref><ref>''La Nación'' egunkaria (1852-08-20)</ref>. Traineru donostiar baten lehen aipamen zuzena [[1853]]koa bide da, [[Baiona]]n jokatutako estropada bati buruzkoa.<ref>ZAVALA, Antonio (2003): 39</ref>. [[1858]]an, hamaseina arraunlariko bi ontzi lehian aritu ziren beste estropada bat dago dokumentatua Donostian ([[Napoleon III.a]] lekuko izan zuena).<ref>OBREGÓN, Angel (2015): 15</ref>.
 
Hala ere, donostiar arraunketaren benetako historia [[1879]]an hasi zen. Urte hartako [[Kontxako Bandera]]n, historiako lehenean, donostiarrek parte hartu zuten eta, hain zuzen, ''Lequeitiana'' traineru donostiarra atera zen irabazle.<ref name="ReferenceA">''Diario de San Sebastián'' egunkaria (1879-09-08)</ref><ref name="ReferenceB">''Diario El Urumea'' egunkaria (1879-09-09)</ref>. Arrantza patroien garaia zen traineru lehiaketen lehen urte haiena; eta horregatik, patroi handien izenak datozkigu oroimenera donostiarren garai haiek gogoratzean, hala nola [[Luis Karril]], "[[Frantzisko Zubiaurre "Kiriko"|Kiriko]]" eta "[[Soterotxo]]".
 
Donostiako traineruek historian izan duten mailarik onena garai honetakoa dela esan daiteke. [[XIX. mendea|XIX. mendeko]] azken hamarkadetan eta [[XX. mendea|XX. mendeko]] lehenetan punta-puntakoak ziren traineru donostiarrak, Kontxako Banderan lortutako garaipen ugariek erakusten duten moduan: banderaren [[Kontxako Bandera#Edizio guztietako irabazleak|lehen 30 edizioetatik]] 13 irabazi zituen Donostiak, eta oraindik [[Kontxako Bandera#Jarraian irabazitako edizioen errekorrak|indarrean dagoen errekorra]] lortu zuten, jarraian 7 bandera eskuratuta 1883-1894 bitartean. Hauek dira garai horretako patroirik ezagunenak:
'''Juan Kruz Karril "Txorrolo"'''
{{sakontzeko|Juan Kruz Karril}}
[[1879ko Kontxako Bandera|1879an]] Kontxako historiako lehenengo bandera irabazi zuen patroia dugu [[Juan Kruz Karril]] (ezinenez, "Txorrolo") patroia, [[Luis Karril]] handiaren anaia. Hainbat lekutan Pasaiako ''Avante'' agertzen bada ere lehen bandera horren irabazle modura, garaiko egunkariek argi uzten dute ''Lequeitiana'' traineru donostiarra izan zela garailea, [[Orio Arraunketa Elkartea|Orioko]] bi traineruren aurretik geratuta.<ref name="ReferenceA"/><ref name="ReferenceB"/><ref>AGUIRRE, Rafael (2002): 12</ref>.
 
Hurrengo urtean, [[1880ko Kontxako Bandera|1880an]], bigarren gelditu zen. [[1889ko Kontxako Bandera|1889an]] eta [[1890eko Kontxako Bandera|1890ean]] ere parte hartu zuen, baina Luis Karril anaia nagusitu zitzaion, eta [[1892ko Kontxako Bandera|1892an]], berriz, [[Frantzisko Zubiaurre "Kiriko"|Kiriko]].
'''Joxe Jabier Uresberueta'''
{{sakontzeko|Joxe Jabier Uresberueta}}
[[1883ko Kontxako Bandera]] irabazi zuen ''Angelita'' traineruarekin. Bigarren geratu zen [[1898ko Kontxako Bandera|1898an]] eta [[1906ko Kontxako Bandera]]n ere parte hartu zuen. [[Luis Karril]] handiari irabazi zion 1882an Kontxako estropada batean, baina argitzeke dago Kontxako Bandera zen ala bestelako estropada bat zen.<ref>''[[Ciaboga]]'' aldizkaria, 1953ko alea.</ref>. Patroi aritu aurretiko garaian, arraunlari gisa, [[Getaria]] eta [[Donostia]]ko bi [[batel]]en arteko desafio ospetsu batean irabazle izan zen, artean gaztetxo zela, 1869an. ''Izurdia'' eta ''Potakorra'' zuten izena, hurrenez hurren, getariarren eta donostiarren batelek, eta bertsopaperetan jasoa ere geratu zen desafio sonatu hura.<ref>ZAVALA, Antonio (2003): 34-39</ref>
 
Kirol-jardueraz aparte, [[Donostiako portu]]an sardina eta antxoaren arrantzarako ohiko traineru eta lantxen ordez arrantza-baporeak sartu zituen lehen arrantza-patroia izan zen<ref>''[[Ciaboga]]'' aldizkaria, 1953ko alea.</ref> <ref>UNSAIN, J.M. (2008): 255, 397.</ref>(beste erabilera batzuetarako bapore handiak lehendik sartuak zituen Mercader familiak, 1877tik aurrera). 1900ean, ''Pierre Mari'' baporea erosi zuen Donibane Lohizunen, eta ''Denak-Bat'' izen berria emanda, Donostian matrikulatu zuen. Gerora, beste bapore batzuk ekarri edo eraikiarazi zituen.
 
'''Jose Mari Iturriza'''
'''Luis Karril'''
{{sakontzeko|Luis Karril|Donostia - Ondarroa traineru desafioa}}
Donostiako arraunketaren eta, oro har, traineru arraunketaren historiaren ikono handienetako bat da. [[Kontxako Bandera]]ri dagokionez, [[1889ko Kontxako Bandera|1889ko]] eta [[1890eko Kontxako Bandera|1890eko]] banderak irabazi zituen [[Luis Karril]]ek. Baina benetan ospetsu egin zuena 1890ean jokatutako [[Donostia - Ondarroa traineru desafioa|Ondarroaren aurkako desafioa]] izan zen. Seguru asko arraunketaren historian sonatuena izan den desafio hark ikusmira bizia sortu zuen, eta apustu ikaragarriak izan ziren alde baten eta bestearen alde; estropada irabazita, Luis Karril erabateko idolo bihurtu zen donostiarren artean.<ref>MACÍAS, Olga (2003): 636</ref>.
 
Estropada famatu haren ondoren, [[Baiona]]ko traineru batek beste desafio bat bota zion Donostiari, baina oraingoan Luis Karrilen mutilek galdu egin zuten, zirkunstantzia polemiko eta guzti (abordatu egin zuten, antza, donostiarren trainerua, eta estropada irabazteko aukerak galdu zituen hor).<ref>OBREGÓN, Angel (2015): 17</ref>. Porrot horri zela medio, uko egin zion aurrerantzean Donostiako trainerua gidatzeko zereginari, eta [[Frantzisko Zubiaurre "Kiriko"|"Kiriko"k]] hartu zuen traineruaren ardura, Karrilek berak hala gomendatuta.
 
Luis Karril ezaguna da, era berean, heriotza tragikoa izan zuelako. Bere arrantza kuadrillarekin arrantzan ari zela, haize bolada bortitz batek txalupa irauli eta kroskoari eutsita iraun behar izan zuen luzaro, bere kuadrillakideak bezala. Hala ere, indarrak azkenean huts egin eta banaka-banaka asmatu eta itota hiltzen joan ziren. Arrantza kuadrillako lau arrantzale besterik ez ziren salbatu. 1892ko urriaren 19a zen.
 
Leku askotan jaiotzez asturiarra zela agertzen bada ere, Luis Karril donostiarra zen, bere familia osoa bezala.<ref>{{Erreferentzia|url=http://www.diariovasco.com/20081010/san-sebastian/luis-carril-donostiarra-20081010.html |izenburua= Luis Carril era donostiarra |egunkaria=[[Diario Vasco]]| data= 2008-10-10|sartze-data=2019-01-14}}</ref>. ''Torrekua'' goitizena zuen (Luis ''Torrekua''), Torrean bizi zelako, hau da, Itsas Kontsuletxe izandakoan, gaur egungo [[Untzi Museoa]]n.<ref>UNSAIN, J.M. (2009): 565-580</ref>.
[[Fitxategi:Regatas de traineras. Bandera de la Concha (3 de 18) - Fondo Car-Kutxa Fototeka.jpg|thumb|260px|[[Kontxako bandera]] txalupa batetik ikusten (1918)]]
'''Frantzisko Zubiaurre "Kiriko"'''<ref>[http://untzimuseoa.eus/images/publicaciones/Ciaboga/20180912_ciaboga.pdf] Kirikori dedikatutako [[Ciaboga]] aldizkariaren 2018ko alea.</ref>
{{sakontzeko|Frantzisko Zubiaurre "Kiriko"}}
Kontxan garaipen gehien lortutako patroi donostiarra da ''[[Frantzisko Zubiaurre "Kiriko"|"Kiriko"]]'': guztira 5 Kontxako Bandera lortu zituen. 1891n Donostiako traineruaren lema hartu eta [[1891ko Kontxako Bandera]]n garaile atera zen, [[1892ko Kontxako Bandera|1892an]] eta [[1894ko Kontxako Bandera|1894an]] bezalaxe. Hurrengo urtean, [[1895eko Kontxako Bandera|1895ean]], traineru donostiarrei debekatu egin zitzaien parte hartzea, azken urteetan nagusi zirenez (7 edizio jarraian irabazi zituzten 1894 arte, [[Kontxako Bandera#Jarraian irabazitako edizioen errekorrak|jarraian irabazitako Kontxako Banderen errekorra]]); horrela, antolakuntzak inguruko herrietako traineruak parte hartzera anima zitezen nahi zuen.<ref>AGUIRRE, Rafael (2002): 20</ref>.
 
Kirikoren garaipenak ordea ez ziren amaitu: urte batzuetan traineru donostiarraren gidaritza utzia izan ondoren, 1910eko hamarkadaren bukaeran berriro ere traineruaren ardura hartu eta Kontxako bi bandera gehiago ([[1918ko Kontxako Bandera|1918]] eta [[1920ko Kontxako Bandera|1920]]) eta [[Bilboko estropada zaharrak|Abrako bandera]] sonatua (1919) lortu zituen.<ref>AGUIRRE, Rafael (1972): 625</ref>.
 
Azken bandera horretan egin zuen arraunketaren historian hain famatua den "[[Frantzisko Zubiaurre "Kiriko"#Kirikoren ziaboga|Kirikoren ziaboga]],"<ref>AGUIRRE, Rafael (1972): 629</ref><ref>''[[Ciaboga]]'' aldizkaria, 1953ko alea.</ref>, traineru lehiakideari aurrea hartzeko aukera eman omen zion ziaboga paregabea.<ref>Hau zioen 1919ko egunkari batek ziaboga hari buruz: "¡Qué ciaboga más sorprendente! Temblamos un momento. Nos dio pena la tripulación donostiarra. Iban á quedar descalificados, pues con descalificación estaba penado el tocar una baliza. Se había estrechado de tal modo que era completamente imposible el no tocar la baliza. ¡Si no podría caber un alfiler! Pero ahí está la maestría de Quirico. La trainera pasó. Ni la más ligera rozadura. ¡Soberbio, soberbio!" {{Erreferentzia|egunkaria=[[La Gaceta del Norte]]| data= 1919-10-07}}</ref><ref>''[[Ciaboga]]'' aldizkaria, 2019ko alea, 7 or.</ref>
 
Izan ere, Kirikok ziaboga emateko modu berritzaile bat plazaratu zuen. Nolabait esan liteke ziaboga emateko era modernoaren sortzailea dela. Hori eman zuen aditzera garaiko kronikari batek [[1894ko Kontxako Bandera]]n aritu zen Kirikoren ontziaren maniobra iruzkindu zuenean.<ref>"Para que al dar la vuelta á las balizas fuera ésta más rápida, el proel de la trainera Amigos colocaba siempre que llegaba á las mismas un remo-timón en la proa, haciendo de esta manera virar á la embarcación con una facilidad asombrosa. Esta maniobra, que es lícita en las lides náuticas, llamó mucho la atención de la gente de mar.” {{Erreferentzia|egunkaria=[[La Voz de Guipúzcoa]]| data= 1894-09-08}}</ref><ref>''[[Ciaboga]]'' aldizkaria, 2019ko alea, 5 or.</ref>
'''Frantzisko Silva'''
{{sakontzeko|Frantzisko Silva}}
[[1897ko Kontxako Bandera|1897ko]] Kontxako Bandera irabazi zuen [[Frantzisko Silva]]k,<ref>''[[Ciaboga]]'' aldizkaria, 1953ko alea.</ref>, eta hamarkada horretako beste ia edizio guztietan ere hartu zuen parte: [[1892ko Kontxako Bandera|1892]], [[1894ko Kontxako Bandera|1894]], [[1896ko Kontxako Bandera|1896]], [[1898ko Kontxako Bandera|1898]], [[1899ko Kontxako Bandera|1899]] eta [[1900eko Kontxako Bandera|1900]]. Goian aipatu bezala, [[1895eko Kontxako Bandera|1895ean]] Donostiari ez zitzaion Kontxan parte hartzen utzi, beste herrietako traineruek parte hartzeari uko egin ez ziezaioten;<ref>AGUIRRE, Rafael (2002): 20</ref>; traineru donostiar batzuentzat beste estropada bat antolatu zen beste egun batean, kontsolazio gisa-edo, eta Silvaren ontziak irabazi zuen.
 
'''Fraixku<ref>OLAIZOLA, Iñaki; OLABERRIA, Juan Pablo (2009): 602</ref> Bakeriza "Soterotxo"'''
[[File:Regatas de traineras en la bahía de la Concha (74 de 127) - Fondo Car-Kutxa Fototeka.jpg|260px|eskuinera|thumb|Jendea arroketan, [[Kontxako Bandera]] ikusten (1917)]]
[[Fitxategi:Ambiente en un día de regatas en San Sebastián (2 de 2) - Fondo Marín-Kutxa Fototeka.jpg|260px|eskuinera|thumb|Jendea hondartzan, [[Kontxako Bandera]] ikusten (1926)]]
Patroi honen nagusiak [[1915eko Kontxako Bandera|1915eko]] eta [[1922ko Kontxako Bandera]]k izan ziren. [[1915eko Kontxako Bandera|1915ean]] donostiarrek ez zuten trainerurik ateratzeko asmorik, baina azkenean [[Soterotxo]] jarri zen traineruko lemazain, eta bere kuadrilla ekarri zuen trainerurako. Hirian ez zen ongi ikusten egitasmo hori, Soterotxo ''kaxkarintzat'' baitzeukaten, alprojatzat, eta beldur ziren ez ote ziren kuadrilla horrekin barregarri geldituko.<ref>[http://www.euskomedia.org/aunamendi/131883 Auñamendi Entziklopediako "Soterotxo" sarrera]</ref><ref>''[[Ciaboga]]'' aldizkaria, 1953ko alea.</ref>. Azkenean, baina, pronostikoak hautsi eta garaile atera zen Donostiako trainerua. Urte hartan faborito nagusi zen [[Orio]]ri burla egin zioten donostiar herritarrek, Orio irudikatzen zuen hilkutxa bat ere kaleetan zehar ibilita. Hurrengo urtean, 1916an, oriotarren atzetik bigarren geratu zen Soterotxoren trainerua, eta Orioko arraunlari batzuk, garaile zetozela donostiarren aurretik, horiei iseka eginez ziaka arraunean aritu omen ziren une batez.<ref>ZAVALA, Antonio (2003): 130</ref>.
[[Fitxategi:Celebración_de_las_regatas_de_la_Concha_(5_de_12)_-_Fondo_Car-Kutxa_Fototeka.jpg|thumb|260px|[[Kontxako bandera]] [[Donostiako Aquariuma|Aquariumetik]] ikusten (1931)]]
Esan bezala, urte haietan nahikoa zalaparta izan zela Donostiako herritarren artean, ontziak osatzerakoan. Eta 1916ko bandera galdu ondoren, zeresana eta eztabaida ez zen falta izan. Honakoa idatzi zuen bertsolari donostiar batek::
3.852

edits