Aita santu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Danwasd (eztabaida | ekarpenak)
Danwasd (eztabaida | ekarpenak)
29. lerroa:
 
=== Kristautasun goiztiarra (c. 30–325) ===
Hasiera batean bada ere, "[[apezpiku]]" eta "[[presbitero]]" sinonimotzat hartzen ziren.<ref>''[[Oxford Dictionary]] of the [[Erromatar Eliza Katolikoa|Christian Church]]'', (1997) 2005eko edizio berritua, 211.orria : "It seems that at first the terms 'episcopos' and 'presbyter' were used interchangeably".</ref> [[I. mendea|Lehen]] eta [[II. mendea|bigarren mendeen]] artean, maila lokaleko eliztarrak [[apezpiku]] eta presbiteroek kontrolatzen zituzten, bi karguen arteko solapazio bar sortuz.<ref>''[[Cambridgeko Unibertsitatea|Cambridge]] [[Kristautasunaren histoeia|History of Christianity]]'', lehenengo bolumena, 2006, "The general consensus among scholars has been that, at the turn of the first and second centuries, local congregations were led by bishops and presbyters whose offices were overlapping or indistinguishable."</ref> Batzuren ustez, "ez dago aurkituko, [[Erroma|Erroman]], [[apezpiku]] 'monarkikorik' [[II. mendea|II. mendearen]] erdialdetik atzera... eta seguraski beranduago [joan beharko gara hura aurkitzeko]".<ref>''[[Cambridgeko Unibertsitatea|Cambridge]] [[Kristautasunaren historia|History of Christianity]]'', lehenengo bolumena, 2006, 418. orria</ref> Beste jakitun batzuen ustez, bestalde, eta [[Ignazio Antiokiakoa|Ignazio Antiokiakoak]] zein [[Ireneo Lyongoa|San Irineok]] idatzita utzi zuten Aita Santuen ondorengotza-lerroari erreferentzia eginez, aipaturiko posizio honekiko modu kontrajarrian azalduko dira.<ref>''Ikus [[Ireneo Lyongoa|San Irineoren]] [[Against Heresies]] (III. liburua, 3. kapitulua)''</ref> Dena dela, aipagarria da ere aipaturiko bi apezpikuen helburua, erregistro 'historiko' horiek idazterakoan, Aita Santuen etengabeko ondorengotza-lerro bat erakustea bazen, zentzua dauka pentsatzeak halako idazleek euren ideien defentsarako erregistroa burutuko luketela. Hala, esan beharra dago ez dagoela objektiboa den dokumentu substantzialik honen inguruan. Aipaturiko ondorengotza-lerroaren defentsan, aipagarria da, lehenengo [[Elizbatzar ekumeniko|elizbatzar ekumenikoetan]] ere, elizbatzarrak Erromako Apezpikuei aitortzen dien garrantzi berezia.<ref>Harrison, Brian W. (1991-01). [https://web.archive.org/web/20110629002305/http://www.catholic.com/thisrock/1991/9101fea2.asp "Papal Authority at the Earliest Councils"]. ''This Rock''. [[Catholic Answers]]. '''2''' (1). [https://www.catholic.com/thisrock/1991/9101fea2.asp Originaletik gordea] 2011ko ekainaren 29an.</ref>
 
[[Kristautasunaren historia|Aro Kristau goiztiarrean]], [[Erroma]] eta bestelako hiri gutxi batzuek mundu-mailako Elizaren buru zirela aldarrikatzen dute. [[Santi Zintzoa|Santi Zintzoak]] (''James the Just''), "Jainkoaren anaia" modura ezaguna, [[Jerusalem|Jerusalemeko]] elizaren buru modura jokatu zuen, [[Eliza Ortodoxoa|tradizio Ortodoxoaren]] "Ama Eliza" modura ezaguna gaur eguneraino. Bestalde, [[Alexandria]], [[Judaismo|ikasketa judutarretako]] zentru bat izatetik, [[Kristautasun|kristautasunaren ikasketarako]] zentru bilakatuko da. Baina [[Erroma]] izango da, bereziki, hasierako era apostolikoan jendetza handiena izango duen hiria, [[Paulo Tarsokoa|Paulo apostoluak]], ''[[Erromatarrei (Biblia)|Erromatarrei egindako epistola]]'' liburuan ([[Biblia|Bibliako]] [[Itun Berria|Itun Berriko]] zatia) aipatu bezala.
 
[[Kristautasun|Elizaren]] lehen mendean zehar (c. 30–130), [[Erroma]] mundu-mailako [[Kristautasun|Kristautasunaren]] erdigune modura aintzatetsia izan zen, berebiziko garrantziduna. [[Klemente I.a|Klemente I.ak]], lehen mende honetan, [[Korinto|Korintoar]] Elizari [[epistola]] bat idazten dio, gatazka nagusi batean hitza hartuz eta lehenago ezer ere ez egiteagatik barkamena eskatuz.<ref>Chadwick, Henry. ''[[Oxfordeko Unibertsitatea|Oxford]] [[Kristautasunaren historia|History of Christianity]]'', [[Oxford University Press]]: "Towards the latter part of the 1st century, Rome's presiding cleric, named Clement, wrote on behalf of his church to remonstrate with the Corinthian Christians who had ejected clergy without either financial or charismatic endowment in favor of a fresh lot; Clement apologized not for intervening but for not having acted sooner. Moreover, during the 2nd century the Roman community's leadership was evident in its generous alms to poorer churches. About 165, they erected monuments to their martyred apostles, to Peter in a necropolis on the Vatican Hill, to Paul on the road to Ostia, at the traditional sites of their burial. Roman bishops were already conscious of being custodians of the authentic tradition of true interpretation of the apostolic writings. In the conflict with Gnosticism Rome played a decisive role, and likewise in the deep division in Asia Minor created by the claims of the Montanist prophets."</ref> Dena den, erreferentzia oso gutxi agertzen dira garai hartako [[Egoitza Santua|Erromako Egoitza Santuaren]] aita santuaren primatuaren inguruan (''[[authoritative primacy]]'' modura ere ezaguna).
 
== Erreferentziak ==