Frantzisko Zubiaurre "Kiriko": berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
6. lerroa:
 
== Kirol ibilbidea ==
Donostiako traineruarekin Kontxako Bandera gehien irabazi dituen patroia da. 5 bandera irabazi zituen: (ikus [[Kiriko#Palmaresa)|Palmaresa]]). Seguru asko bandera gehiago irabaziko zituen, baldin eta, hainbat arrazoirengatik 1894-1918 urte bitartean estropadetan patroi ibiltzeari uko egin izan ez balio; bai eta, 1918an garaipenez betetako hiru urteko aroa hasi ondoren, [[1919ko Kontxako Bandera|1919ko]] banderan arraunhankekoak batarrauna hautsi izan ez balu<ref>''[[Ciaboga]]'' aldizkaria, 2019ko alea, 5 or.</ref>.
 
[[1891ko Kontxako Bandera|1891]] urtean hartu zuen Donostiako traineruaren ardura, [[Luis Karril]] berak aholkatuta, eta urte horretan bertan Kontxako Bandera irabazi zuen. [[1892ko Kontxako Bandera|1892an]] irabazi zuen bigarren bandera, eta [[1894ko Kontxako Bandera|1894an]] hirugarrena (1893an ez zen jokatu). Hurrengo urtean, [[1895eko Kontxako Bandera|1895ean]], traineru donostiarrei debekatu egin zitzaien parte hartzea, denetan nagusi baitziren (7 edizio jarraian irabazi zituzten 1894 arte, jarraian irabazitako Kontxako Banderen errekorra), eta antolakuntzak inguruko herrietako traineruak parte hartzera anima zitezen nahi baitzuen.