XVIII. mendea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
133. lerroa:
 
==== Zientzia, teknologia eta hezkuntza ====
[[Fitxategi:Encyclopedie_de_D'Alembert_et_Diderot_-_Premiere_Page_-_ENC_1-NA5.jpg|thumb|''[[Encyclopédie|Encyclopédie ou Dictionnaire raisonné des sciences, des arts et des métiers]]'']]
Aurreko mendeetan eztabaida zientifikoak talde elitista txikietara mugatzen ziren bitartean, orain biztanleriaren sektore gehiago daude gai horietaz arduratzen direnak. [[Ilustrazioa]]ren ondorioz, inprimatutako lanak asko ugaritu ziren eta, ondorioz, ezagutza-trukea areagotu egin zen. ''[[Encyclopédie|Encyclopédie ou Dictionnaire raisonné des sciences, des arts et des métiers]]'' eta ''[[Encyclopædia Britannica]]'' bezalako [[entziklopedia|entziklopedietan]], Ilustrazioko filosofo batzuk, garaiko ezagutza laburbiltzen saiatu ziren. XVIII. mendeko zientziak natura esploratu nahi zuen, garaiko arazo praktikoak konpontzeko. Testuinguru horretan, finantzaketa publikoaren gorakada handia izan zuen<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Die Welt im 18. Jahrhundert|argitaletxea=Mandelbaum-Verl|data=2011|url=https://www.worldcat.org/oclc/730415144|isbn=9783854763239|pmc=730415144|sartze-data=2019-10-22}}</ref>. Akademia zientifiko berriak sortu ziren eta Europako hiriburu askotan daudenak zabaldu ziren. Garai hartako arazo praktikoak konpontzeko, XVII. mendean ezarritako zimenduak erabili ahal izan zituzten jakintsuek<ref>{{Erreferentzia|abizena=Kuhn, Thomas S.|izenburua=La Structure des révolutions scientifiques|argitaletxea=Flammarion|data=1983|url=https://www.worldcat.org/oclc/24100077|isbn=2080811150|pmc=24100077|sartze-data=2019-10-22}}</ref>. XVII. mendearen azken hamarkadetan zientzia, neurri handi batean, eskakizun [[teologia|teologikoetatik]] aldendu zen. Lehendik zeuden ezagutzak gerora garatzeaz gain, gero eta gai gehiago ikertu ziren [[metodo zientifiko]]ak erabiliz, horrela [[biologia]]ren, [[kimika]]ren eta [[termodinamika]]ren oinarriak sortuz. Ikertzeko espirituak eta deskubritzeko nahiak, baina baita espero zen onura praktikoak ere, [[ikerketa bidaia]] ugari bultzatu zituzten. Nazioarteko bi ikerketa lankidetzak, non zenbait espediziok [[Venusen trantsitua]] eta, beraz, Eguzkirako distantzia neurtu zituzten, arreta handia erakarri zuten<ref>{{Erreferentzia|izena=William|abizena=Smith|izenburua=The Sun's Parallax Deduced from a Comparison of the Norriton Observations of the Transit of Venus, 1769; With the Greenwich and Other European Observations of the Same|argitaletxea=Transactions of the American Philosophical Society|data=1769-01-01|url=http://archive.org/details/jstor-1005019|sartze-data=2019-10-22}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Mikhail Ya|abizena=Marov|izenburua=Mikhail Lomonosov and the discovery of the atmosphere of Venus during the 1761 transit|orrialdeak=209–219|hizkuntza=en|data=2004/06|url=https://www.cambridge.org/core/journals/proceedings-of-the-international-astronomical-union/article/mikhail-lomonosov-and-the-discovery-of-the-atmosphere-of-venus-during-the-1761-transit/DB3469287EF11031C59499390B271609|aldizkaria=Proceedings of the International Astronomical Union|alea=IAUC196|zenbakia=2004|issn=1743-9221|doi=10.1017/S1743921305001390|sartze-data=2019-10-22}}</ref>. [[John Harrison]]ek garatutako itsasontzirako [[erloju]]ak itsasoan [[luzeraren arazoa|luzera zehaztea ahalbidetu zuen]], eta horrek asko erraztu zuen nabigazioa<ref>{{Erreferentzia|abizena=Sobel, Dava|izenburua=Longitudea : bere garaiko zientzia-arazorik handiena ebatzi zuen jenio bakarti baten egiazko istorioa|argitaletxea=Ehu Press|data=D.L. 2012|url=https://www.worldcat.org/oclc/864229958|isbn=9788498607451|pmc=864229958|sartze-data=2019-10-22}}</ref>. [[Lurrun makina]]ren asmakuntzak eta ondoren [[James Watt]]ek garatu izanak [[Industria Iraultza]]rako funtsezko teknologia bat eman zuen<ref>{{Erreferentzia|izena=Van Slyck, J.|abizena=D|izenburua=New England Manufacturers and Manufactories: Three Hundred and Fifty of the Leading Manufacturers of New England|argitaletxea=Van Slyck|hizkuntza=en|data=1879|url=https://books.google.com/books?id=wAs4AQAAMAAJ|sartze-data=2019-10-22}}</ref>, [[anezka hegalaria]], ''[[Spinning Jenny]]'' eta [[Izpiak kentzeko makina|izpiak kentzeko makinarekin]] batera<ref name=":0" />.