Marino Goñi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
 
== Biografia ==
Gaztarotik musikarekiko zaletasuna [[irrati (hedabidea)|irratigintzarekin]] uztartu zuen Marino Goñik, Madrilgo ''Radio Popular'' irratian lehenengo, eta 1977tik aurrera irrati horren Iruñeko egoitzan. ''Más o menos'' rock musika saioa aurkeztu zuen 1978tik 1980ra bitartean, ''Soñua'' diskoetxeak [[Txantrea]] auzoan zuen estudioan lan egiten hasi aurretik. Madrildik Iruñera itzultzean, kale eta tabernetan kultur giroaren aldaketa aurkitu zuen Goñik. Rock taldeak agertzen hasiak ziren. "Iruñeko tabernetan jada sumatzen zen kultur aldaketa bat, baina oraindik ez zen ikusten, apenas egiten baitzen rock kontzerturik. [[Urko (abeslaria)|Urko]]k edota [[Benito Lertxundi]]k jada ez zuten euskal gazteria ordezkatzen. Iruñean ''Tocamás'' (Toño Muroren taldea), ''Cafarnaun'' (El Drogasen taldea) eta ''Tensión'' (Josetxo Bichorena) taldeek ordezkatzen zuten aldaketa kultural hura. Baina beste herrialdeetan gauza bera gertatzen ari zen: ''[[Hertzainak]]'' zegoen Gasteizen, ''[[Zarama]]'' Bizkaian eta ''Donosti Sound'' delako taldeak Donostian" (1).
 
Bazka horrek bultzatu zuen ''Soñua''ren estudioan Iruñeko rock taldeen maketak grabatzen hastera, eta handik gutxira ''Soñua-Nafarrock'' zigilua sortzera. Garai berean agertu hasi ziren [[Euskal Rock Erradikala]] esaten zaion mugimendua osatu zuten lehen taldeak (''La Polla Records, Barricada, Hertzainak''...), eta Goñik eman zien diskoa grabatzeko lehen aukera. Madrilgo ''[[movida]]'' delako mugimenduak komunikabideetan bereganatzen zuen arretari aurre egiteko tresna gisa erabaki zuen Goñik Euskal Herriko taldeen mugimendu berriari Euskal Rock Erradikala izena jartzea. Jose Mari Blascorekin asmatu zuen izena, eta horregatik kritika ugari jaso.
11. lerroa:
Geroztik, diskogintzan aritu da etenik gabe, ''Soñua'' (1981-1986), ''Oihuka'' (1987-1991) eta ''Gor'' diskoetxeetan arduradun (1991tik gaur arte). Beti irizpide berari jarraitu dio urteotako langintzan: talde berriak plazaratzea eta euskal musikaren esparru estilistikoa zabaltzea.
 
Musikari gisa, hainbat taldetan parte hartutakoa da baxua zein gitarra joz. ''Los Intrépidos'' eta ''Fuletamol'' izan ziren lehenengoak, baina aipagarrienak ''Motos'' (''Múevete'' izeneko EPa grabatu zuen 1984an), ''Fiebre'' (izen bereko diskoa kaleratu zuen 1988an) eta ''Balerdi Balerdi'' izan dira, hirurak pop-rock eta power pop ildoan. Horrez gain, parte hartu zuen Gorka Urbizuk (''[[Berri Txarrak]]'') eta Imanol Ubedak (''[[Deabruak Teilatuetan]]'', ''[[Bide Ertzean]]'') sortutako ''[[Peiremans]]+'' taldearen lehen diskoan.
 
Musika kazetari gisa, irratiko esperientziaz gain, Egin egunkariko ''Plaka Klik'' musika orria sortu zuen 1980ko hamarkadako lehen urteetan, urte batzuk geroago ''Bat, bi, hiru'' bihurtuko zena.