Itsaso: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia {{Wikipedia1000}}
Orriaren edukiaren ordez, «{{Wikipedia1000}} {{10101010101010101010101010101010101010101010101010))» jarri da
1. lerroa:
{{Wikipedia1000}}
{{10101010101010101010101010101010101010101010101010))
{{argitzeko|ur eremu zabalei|Itsaso (argipena)}}
[[Fitxategi:Ondarraitz Hendaia 2006-12-28.jpg|thumb|280px|Itsasoa [[Ondarraitz hondartza]]tik ikusia goizaldean, [[Hendaia]]n]]
[[Fitxategi:Gaztelugatxe_Connected.jpg|thumb|280px|[[Bizkaiko golkoa]]: [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] itsasoa]]
'''Itsasoa''' ur [[Gatz mineral|gaziko]] eremu zabala da, [[ozeano]]a baino txikiagoa. Hala ere, neurri edo definizio zehatzik ez daukanez mota askotako itsasoak daude. Batzuetan, [[aintzira|laku]] handiei ere itsaso deitzen zaie.
 
Euskaraz, ''itsasoa'' eta eratorriko hitzak (''itsasoratu''...) ez dute zertan zehatz-mehatz itsaso bati buruz hitz egin behar (ozeano baten ''itsasoratzen'' da, ez ''ozeanoratzen''), edozein kostatik haratago dagoen eremuei buruz baizik.
 
== Itsasoa motak ==
[[Lurra|Lurrean]] dagoen ur guztiaren % 97 itsasoetan eta ozeanoetan bilduta dago, eta lurrazalaren % 71 itsasoa da. Hiru itsaso mota bereizten dira: itsaso zabalak, ozeanoekin zuzenean lotuta daudenak ([[Kantauri|Kantauri itsasoa]] edo Karibekoa, esaterako), ozeanoarekin itsasarte baten bidez lotuta dauden itsasoak (Mediterraneoa edo [[Itsaso Gorria]], adibidez), eta, azkenik, itsaso itxiak, ozeanoarekin batere loturarik ez dutenak ([[Itsaso Hila]], Kaspiar Itsasoa, etab.).
 
=== Izenak ===
Ur eremu batzuk ''itsaso'' izena hartzen dute, nahiz eta itsaso ez izan. Beste hainbat, nahiz eta beste izen bat erabili, itsasoak dira. Adibidez, ''golko'' eta ''badia''. Hurrengo zerrendan izen nahasgarri batzuk agertzen dira:
* [[Bizkaiko golkoa]]: Ozeano Atlantikoaren itsasoa da.
* [[Persiar golkoa|Persiar Golkoa]] itsasoa da, [[Mediterraneoa]]ren antzekoa.
* [[Itsaso Hila]] berez [[aintzira]] bat da.
 
=== Itsasoen zerrenda ===
{| class="taulapolita"
|- style = "vertical-align: top;" |
|
'''[[Ozeano Atlantikoa]]n'''
* [[Bizkaiko golkoa]]
* [[Karibe itsasoa]]
* [[Mexikoko golkoa]]
* [[Ipar itsasoa|Ipar Itsasoa]]
* [[Baltikoa|Itsaso Baltikoa]]
* [[Mantxako kanala|Mantxako itsasoa]]
* [[Mediterraneoa|Mediterraneo itsasoa]]
** [[Adriatikoa|Itsaso Adriatikoa]]
** [[Egeo|Egeo itsasoa]]
** [[Alborango itsasoa|Alboran itsasoa]]
** [[Marmarako itsasoa|Marmara itsasoa]]
** [[Itsaso Beltza]]
** [[Jonikoa|Joniar itsasoa]]
** [[Tirreniar itsasoa]]
|
'''[[Ozeano Artikoa]]n'''
* [[Barents|Barentseko itsasoa]]
** [[Itsaso Zuria]]
* [[Kara|Karako itsasoa]]
* [[Laptev|Laptev itsasoa]]
* [[Hudson badia|Hudsoneko badia]]
* [[Beaufort itsasoa]]
 
'''[[Indiako ozeanoa]]n'''
* [[Itsaso Gorria]]
* [[Persiar golkoa|Persiar Golkoa]]
* [[Omango golkoa|Omango Golkoa]]
* [[Arabiako itsasoa]]
* [[Bengalako golkoa]]
* [[Andamango itsasoa|Andaman itsasoa]]
* [[Timorko itsasoa|Timorreko itsasoa]]
|
'''[[Ozeano Barea]]n'''
* [[Bering (itsasoa)|Bering itsasoa]]
* [[Japoniako itsasoa]]
* [[Okhotskeko itsasoa]]
* [[Txinako Itsasoak|Txinako itsasoa]]
* [[Celebesko itsasoa|Zelebes itsasoa]]
* [[Filipinetako itsasoa]]
* [[Itsaso Horia]]
* [[Thailandiako golkoa|Tailandiako Golkoa]]
* [[Javako itsasoa]]
* [[Bandako itsasoa|Banda itsasoa]]
 
'''[[Ozeano Australa|Hego Ozeanoan]]'''
* [[Ross itsasoa]]
* [[Weddell itsasoa]]
|
'''Barrualdeko Itsasoak'''
* [[Aral itsasoa]]
* [[Kaspiar itsasoa|Kaspiar Itsasoa]]
* [[Itsaso Hila]]
|}
 
== Itsasoko uraren higidura ==
Itsasoko ura etengabe ari da mugitzen, gainaldeko ura batez ere. Uhinak, itsasaldiak eta ur lasterrak dira itsasoaren higidura mota nagusiak.
 
[[Haize]]ak jotzen duenean, ur azalean uhinak edo olatuak eratzen dira, eta gehienez ere zazpi-hamar metrotako sakonera izaten dute. Itsaso zabalean haizeak uhinak eratzen ditu, baina ez du ur masa aurrerantz eramaten; kostaldera hurbildu ahala, ordea, olatuaren uhinak hondoaren kontra jo eta lehertu egiten dira. [[Olatu]]ek indar handia har dezakete lehertzean; hala, kosta higatzen dute.
 
Mareak edo itsasaldiak itsas mailaren gorabeherak dira, eta [[Eguzkia]]ren eta, batez ere, [[Ilargia]]ren erakartze indarrek eragiten dituzte. Ilargiaren erakartze indarra Eguzkiarena baino askoz ere handiagoa denez Lurrean, Ilargiaren aldiekin batera izaten dira itsasgorak eta itsasbeherak.
 
Ilargi berria eta betea denean izaten dira itsasaldi biziak eta orduan igotzen eta jaisten da gehiena itsas maila, zeren eta, halakoetan, Ilargiaren erakarpen indarrari Eguzkiarena gehitzen baitzaio. Itsasaldiak askoz ere gorabehera txikiagoak izaten ditu itsaso itxietan (Mediterraneoan, adibidez) itsaso zabaletan baino (Kantauri itsasoan, esaterako).
 
Itsasoko [[ur]] lasterrak itsas azalean edo hondoan higitzen diren ibaien moduko jarioak dira, eta Lurreko beste latitude eta parte batzuetara eramaten dituzte jaiotzen diren eskualdeko uraren ezaugarriak (gazitasuna, tenperatura, etab.). Haize nagusiak eta uraren dentsitate desberdintasunak dira itsasoko ur lasterrak sortzen dituzten bi arrazoi behinenak. Itsasoko ur lasterrak horizontalean higitzen dira azalekoak direnean, eta bertikalean sakonekoak direnean.
 
[[Lurra]]ren errotazioarengatik sortzen den inertziak, ''[[Coriolis efektua|Coriolisen indarra]]'' delakoak, eskuinerantz desbideratzen du itsasoko ur lasterren norabidea ipar hemisferioan, eta ezkerrerantz hego hemisferioan. Ur lasterrak hotzak edo epelak izaten dira, jaiotzen diren lekuaren arabera, eta eragin handia dute tokian tokiko kliman.
 
Itsasoko ur laster hotzak Lurraren bi buruetan jaiotzen dira, eta tropikoetarantz bideratzen dira handik; aldiz, ur laster epelak ekuatorean eta tropiko aldean jaio eta poloetarantz joaten dira. ''[[Gulf Stream]]'' izeneko ur lasterra igarotzen da Bizkaiko golkotik; ur laster epela da, Mexiko parean jaiotzen baita, eta Euskal Herriko klima epeltzen du.
 
=== Itsasoaren egoera ===
{{sakontzeko|Olatu}}
 
Itsas zabaleko olatuek eta grabitate arruntekoek izan dezaketen goreneko garaierari buruz hainbat iritzi daude, baina orain arteko erregistroen arabera, olatuek 20 metroko garaiera izan dezakete gehienez ere. Dena dela, uhin garaiera oinarri harturik sailkapen hau egiten dute marinelek ageriko olatuentzat:
* ''Itsaso barea'' dagoela esaten da itsasoaren egoera oso egonkorra denean, uhin luzera handiko eta garaiera oso txikiko olatuak, ia ikusten ez direnak beraz, daudenean.
* ''Itsaso kizkurra'' dagoela esaten da olatuak uhin luzera txikikoak eta 25 zentimetro baino anplitude txikiagokoak direnean.
* ''Itsaso handia'' da lau metro inguruko anplitudeko olatuak daudenean;
* ''Itsaso oso handia'', berriz, lau metrotatik sei metro arteko anplitudeko olatuak daudenean.
* ''itsaso zakarra'' olatuek seitik bederatzi metro arteko anplitudea duten egoera da
* ''Itsaso hautsia'' 9 metrotik gorako anplitudeko olatuak eratzen diren egoera da
 
== Itsas hondoko erliebea ==
Lurrazalean bezala, itsas hondoan ere [[haran]]ak, sakanak, [[ordoki]]ak eta [[mendilerro|mendikateak]] daude. Hala, kostaldean kontinentearen itsaspeko ordokia hedatzen da, itsaso zabalerantz okertua egoten den lur zerrenda laua eta sakontasun gutxikoa (200 metro sakon du gehienez ere).
 
[[Kontinente]]aren itsaspeko ordokia bukatzen den tokian ezponda edo aldapa hasten da; ordokian eta ezpondan arroil sakon batzuk izaten dira ibaietako ur lasterrek ebakiak. Ezpondatik itsaso zabalerantz barneratu ahala, itsas hondoko sakana edo ordoki abisala hedatzen da; itsas maila baino 3.500-5.500 metro beherago dago sakana abisala eta bertan biltzen dira, [[ibai]]ek eramanda, kontinenteetako sedimentuak.
 
Sakana abisalean mendikateak edo bizkarrak daude, [[ozeano]]etan zehar kilometro askotan luzatzen direnak, eta mendikate horietako tontorrak bizpahiru kilometrotako garaiera izaten dute. Lurraren azaleko bi [[plaka]]ren artean eratzen dira itsas hondoko bizkarrak, eta lurpeko indarren ondorio dira. Sakana abisalean badira osin sakon batzuk ere, eta osin horien alde batean uretatik kanpora irteten diren tontor batzuk izaten dira, uharte arku izenekoak.
 
== Itsasoko uraren ezaugarriak ==
Gazitasuna da, dudarik gabe, itsasoko [[ur]]aren ezaugarri nagusia; horregatik, gesala ere esaten zaio. Gazitasunarekin batera, [[tenperatura]] eta presioa dira beste bi tasun aipagarriak. Eguzki energia da itsasoen bero iturri behinena; hala, ur azalean nabaritzen da, batez ere, Eguzkitiko berotasuna, eta sakondu ahala gero eta berdinago eta gorabehera gutxiago izaten du.
 
Oro har, itsasoko uraren erdia 13 eta 3,8 graduren artekoa da; horrela bada, itsasoa [[kontinente]]etako tenperaturen erregulatzaile da. Itsasoko urak elementu kimiko asko ditu bere osaketan. Hala ere, itsas azaleko gazitasunak gorabehera handiak izaten ditu; batetik, beroak azaleko ura lurruntzen baitu eta orduan gazitasuna handitzen da; bestetik, ibaietako urak, euriak eta glaziarretako izotz urtuak gezatu egiten dute itsas azaleko ura.
 
[[Sodio kloruro]]a da itsas urak duen gatz ugariena, eta, ondoren, magnesio kloruroa, kaltzio eta potasio sulfatoak, kaltzio karbonatoa eta magnesio bromuroa, besteak beste. Lurruntasuna handia izaten den itsasoetan –tropiko aldekoetan eta itsaso itxietan– are gaziagoa izaten da itsas ura.
 
== Itsaso estralurtarrak ==
[[Ilargia|Ilargiko]] itsasoak zabaldi [[basalto|basaltikoak]] dira berez. Lehen astronomoen ustetan ur eremuak zirenez, ''itsaso'' izena hartzen dute. Izena [[latin]]ez dute, hau da, ''mare'', baina baita ere ''oceanus'' (ozeanoa), ''lacus'' (lakua), ''palus'' (zingira) edo ''sinus'' (badia).
 
[[Ur]] likidoa aspaldi existitu ahal izan da [[Marte]]ko lurrazalean. Horregatik, hainbat zabaldi itsaso lehortuak direlako teoriak daude. Handiena ''Vastitas Borealis'' da; beste batzuk ''Hellas Planitia'' eta ''Argyre Planitia'' dira.
 
Hainbat [[satelite|ilargiren]] lurrazpian [[ur]] likidoa dagoela uste da, batez ere [[Europa (satelitea)|Europa]] ilargian.
 
== Zientzian ==
''Itsaso'' terminoa [[Mekanika kuantiko|Fisika kuantikoan]] ere erabiltzen da. [[Dirac itsasoa]] energia negatiboaren egoeren interpretazio bat da, hutsa barnean hartzen duelarik.
 
== Ikus, gainera ==
* [[Ozeano]]
* [[Itsasargi]]
* [[Itsasarte]]
* [[Itsaslaster]]
* [[Itsasoko ur]]
* [[Itsasoa kulturan]]
 
== Kanpo loturak ==
{{commonskat}}
* [http://www.unescoeh.org/dokumentuak/Ozeanoak.pdf Ozeanoei buruz hitz egin dezagun] Unesco Etxearen txostena
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
 
[[Kategoria:Itsasoak]]